
1976ko martxoak 3an Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda Poliziak hil zituen Gasteizen. Urteak pasa arren, Gasteizko langileriaren eta hiritarren aurkako sarraski haren errudunek hor jarraitzen dute zigorgabe. Hau onartezina da, gertatutakoa aitortzea eta memoria kolektiboa eraikitzea ezinbesteko zeregina da. LABek gogoan ditu langile haiek eta haiek hasitako lana bururaino eramateko borrokan jarraitzen dugu. Aurten ere egun osoan zehar hainbat mobilizazio egingo ditugu.
Kategoriaren artxiboa: LAB Sindikatua
Kalean zein lanean, euskaraz askatasunean
LAB sindikatuak betidanik egin du euskararen aldeko apustua. Zentzu honetan bi norabide finkatu ditu, alde batetik lan mundua euskalduntzeari begira urratsak ematea eta
bestetik sindikatuaren funtzionamendua ere euskara hutsean egin dadin neurriak hartzea. Azken helburu honi begira eta euskararen erabilera sustatzeko, hobemahaiak izeneko ekimena martxan dago sindikatuko hainbat egoitzetan.
Jarraitu Kalean zein lanean, euskaraz askatasunean irakurtzen
Biolentzia matxistaren aurka, urrats feminista
Biolentzia matxistak
gure biziak baldintzatzen ditu. Beldurraren bitartez emakumeon eskubideak zapaldu eta bigarren mailako hiritarrak bilakatzea du helburu. Biolentziaren espresio gorena fisikoa bada ere, milaka espresio eta aurpegi ditu biolentzia matxistak. Etxean, kalean, lanean, eskolan, jaietan… matxismoaren adierazpenak pairatzen ditugu, egungo jendartean oso errotuak daudelako eta onartu egiten direlako. Honen ondorioz, egoera hauek “normaltasunez” bizitzera behartzen gaituzte, arazo indibidual gisara salduz.
Jarraitu Biolentzia matxistaren aurka, urrats feminista irakurtzen
Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira
Europako Esparruan dauden Unibertsitate Sistemek hainbat aldaketa bizi izan dituzte azken urteotan eta aldaketa horiek, batez ere, neoliberalismoa eta estatuen interesetan oinarrituak dira. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute Euskal Herriko Unibertsitateetan, bai Unibertsitate Publikoetan zein pribatuetan, izan ere, kasu askotan ez dira lehenetsi herri bezala ditugun erronkak. Azaroaren 7an martxan jarri zen UPV/EHUko hauteskunde kanpaina momentu aparta da errealitate honi buelta emateko proposamenak, aldarrikapenak, neurriak eta bideak eztabaidaren erdian jartzeko. Jarraitu Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira irakurtzen
Rafa eta euskal preso guztiak etxera!
7 urte bete dira jada polizia nazionala LABeko igarako egoitzan sartu eta Rafa Diez Usabiaga eta Bateragune auziko beste kideak atxilotu zituztenetik. 2009ko urriaren 13an izan zen, egun hartan Estatu espainolak, beste askotan egin duen moduan, gatazkaren konponbiderako proposamei ordezkariak politikoak atxilotuz erantzun zien. Altua izan da atxilotuek ordaindu behar izan duten prezioa. Urteak pasa diren arren Rafak preso jarraitzen du, horregatik, gaur, urriak 13, ozen aldarrikatu dugu LABeko Idazkari Nagusi ohiaren eta gainontzeko presoen askatasuna.
Jarraitu irakurtzen…
Irakurri ere “Bateragune” Rafa Díez Usabiagaren hitzak (El Dueso presondegitik)
Behin behinekoen inguruko Europar Batasuneko Justizia Tribunalaren azken epaiak
Zerbitzu publikoetan dagoen prekarietatea mugatzeko baliatuko dugu Europako jurisprudentzia
UPV/EHUk ere azaleratu beharko ditu bere beharrizan estrukturalak
Gure Zerbitzu Publikoetako langileen artean prekarietate aldagai nagusia lanaren behin-behinekotasuna da. Gai honen inguruan, Europatik heldu diren hainbat epairen berri jaso dugu berriki. LABek epai hau positiboki baloratzen du euskal administrazio gehienetan dagoen behin-behinekotasun tasa altuak ikusita, aldi baterako langileen egoeran honen aplikazioak ekar ditzakeen onurengatik. 
Jarraitu Behin behinekoen inguruko Europar Batasuneko Justizia Tribunalaren azken epaiak irakurtzen
Garbitasuna Borrokan!
UPV/EHUko Garbiketa Kontraten kontzentrazioak
Hitzarmen duin baten aldeko konzentrazioak burutuko dituzte UPV/EHUko eta Hezkuntza saileko garbiketa kontraten langileek UPV/EHUko campus guztietan. UPV/EHUko LABeko sail sindikaletik gure elkartasuna adierazten diegu eta konzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.
Ekainaren 8an, goizeko 10:30etan:
- Gasteizen: Letren fakultatean
- Leioan: Mikel Laboa plazan
- Donostia: Barriola gelategian
Bideak batuz, Bilbora goaz maiatzaren 28an
Euskal Herrian prekarietatearen aurkako borrokan urrats berri bat ematera goaz. Datorren maiatzaren 28an, LABek deituta, langileok bideak batuz, mobilizazio nazionala egingo dugu Bilboko kaleetan, prekarietatea egoera ezberdinetan diren langileak protagonista bihurtuz.
Informazio gehiago…

Maiatzaren Lehena – Langileok martxan eskuBIDEAK aktiBATUZ!
Langileok martxan gara, EskuBIDEAK aktiBATUZ, Euskal Herrian prekarietat
ea garaitzeko. Iazko Maiatzaren Lehenean LABetik genion ez genuela hazkunde ekonomikoko fase berri hau sendotzen eta egonkortzen lagunduko, elite ekonomiko eta politikoek, beren aberastasuna bermatzeko, gehiengo soziala miseriara kondenatzen dutelako.
Jarraitu Maiatzaren Lehena – Langileok martxan eskuBIDEAK aktiBATUZ! irakurtzen
