XXI.en mendean aurrera goaz, jendarteak sekulako bilakaera izan du eta sinesgaitza bezain onartezina bada ere, oraindik, lanera joatean gure bizitza arriskuan jartzen dugu. Hori da egunero milaka langilek bizi duten errealitate gordina. Lan istripuen
kopurua gora doa eta gehiegi dira lanean ari direla hiltzen diren langileak. Datuak hor daude, 2015ean 55 heriotz istripu izan ziren eta 2016an jada 16 langile hil dira lan istripuren baten ondorioz. Kopuru hau gorantz doa. Jarraitu APIRILAK 28. Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: LAB Sindikatua
Emakumeontzat Aukera Berdintasuna Prekarietatearen Kontra 35 Ordu eta 1.200€
Martxoaren 8an, zortzi baino hamaika arrazoi ditugu emakumeok berriz ere kalera atera eta gure ahotsa ozen azalarazteko. Izatez, oraindik ere ugariak dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatu beharreko diskriminazioak, eta hainbatetan aldarrikatutako aukera berdintasunetik urrun jarraitzen dugu.
Egun indarrean den sistemak, esparru pribatuan egiten diren etxeko lanen zein zaintza lanen erantzukizuna emakumeon gain kokatzen jarraitzen du. Hori bai, sistemaren biziraupenerako ezinbestekoak diren lan horiei inolako aitortzarik eman gabe, jendarteari zein ekonomiari egiten dioten ekarpenaren aurrean ezikusiarena eginez. Asko dira eredu horren baitan eroso sentitzen diren gizonezkoak ere, dituzten pribilegioei heldu eta erantzunkidetasunean aurrera urratsak emateko prest ez daudenak. Ardura horiek nagusiki emakumeen gain egotea ez da bidezkoa, eta gainera, lan mundurako sarbidea oztopatu egiten digute emakumeoi; lan merkatuan sartzea lortzen dugunean ere, erabat baldintzatuta gaude.
Jarraitu Emakumeontzat Aukera Berdintasuna Prekarietatearen Kontra 35 Ordu eta 1.200€ irakurtzen
Euskal Presoak etxera ekarri behar ditugu. U9an Bilbo eta Baionara
LAB sindikatuak euskal presoen eskubideen alde eta urtarrilaren 9an Bilbon Sarek deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia eginez mobilizatzen ari da egunotan. Gaur Iruñean, Durangon, Bergaran…, atzo Ondarrun, Gasteizen… Euskal gatazkaren ondorio eta konponbidearen parte diren presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko egoera eta neurriekin amaitzea exijitu dugu.
Jarraitu Euskal Presoak etxera ekarri behar ditugu. U9an Bilbo eta Baionara irakurtzen
Prekarietatea indarkeria da, eta bertatik irtetea, zure eskubidea
Goizero legez etxetik atera eta lanera nindoala Maiterekin egin dut topo. “A ze asteburua! Indarkeria matxistak 5 emakume erail ditu asteburu bakar batean! Zer gertatzen da jendarte honekin?” Erantzuteko aukerarik ere ez dit eman, beti bezala presaka dabil, lanera sartu aurretik gurasoen etxetik pasa behar da, izan ere adinean aurrera doaz eta baten batek eskaini beharko die arreta.
Jarraitu irakurtzen →
Prekarietatea indarkeria da!
Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da prekarietatea. Aspalditik pairatzen egon izanik ere, askotan prekarietate honek suposatzen diguna erlatibizatzera eta egoera hauek arruntzat jotzera eraman gaitu.
Jarraitu Prekarietatea indarkeria da! irakurtzen
Maiatzaren Lehena. Langileok borrokan. Euskal Herria aldaketa bidean
Nork esan zuen ezinezkoa zela? Euskal Herria aldaketa bidean da, borrokan garen langile guztioi esker. Lantokietan irekitako hamarnaka gatazketan lan eskubideen eta eskubide sozialen defentsan jarraitzen dugu. Borrokak egin gaitu, borrokan jarraitzen dugu, eta hain zuzen ere aurtengo Maiatzaren Lehenean borrokan diren langileen protagonismoa eta ekarpena aitortu eta aldarrikatuko dugu.
Euskal langileon kontrako erasoaldia ez da baretu. Lantokian zein kalean, eskulotuta eta mutu, eskubiderik gabeko herritar nahi gaituzte. Finantza sistemak eta multinazionalek erabakitzen dituzte gaur politikak, lan merkatua desarautu dute, prekarietatea, langabezia eta pobrezia izurrite bilakatu dituzte. Langile borrokari esker ez balitz, oihaneko legea kapitalarentzat eta basamortu gorria langileontzat, besterik ez genuke izango. Jarraitu Maiatzaren Lehena. Langileok borrokan. Euskal Herria aldaketa bidean irakurtzen
Mutualitateekin kontingentzia arrunten kontrolerako hitzarmenik ez
Osasungintza publikoa sustatu behar dugu pribatuaren aurrean
Langileriaren Osasuna okerrera doa egunez egun. Eta hau da salatuko duguna, beste behin, apirilaren 281n, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean. Jarraitu Mutualitateekin kontingentzia arrunten kontrolerako hitzarmenik ez irakurtzen
Hitzak bakarrik ez dira nahikoak
Jaurlaritzak benetan lan erreforma arbuiatzen badu, has gaitezen eraikitzen

Etxaidek mezua luzatu dio Jaurlaritzari: “Benetan lan erreforma arbuiatzen badu, hasi gaitezen alternatiba eraikitzen”.
M-8: Feminismoa gure alternatiba
Aurtengo Martxoaren 8ko testuinguruan, Euskal Herriko Karta Sozialaren prozesuari ekarpen berria egin nahi diogu feminismotik, Karta Soziala Feminismotik eraikitzen jarraitzeko asmoz.
Jarraitu M-8: Feminismoa gure alternatiba irakurtzen