Kategoriaren artxiboa: LAB Sindikatua

Lan erreforma osoki derogatzea ekarri duen akordioa betetzeko borrokatuko dugu

Lan erreformaren derogazioa geltoki garrantzitsua izanik ere, LABen azken helburua euskal langile guztiei lan duina bermatuko dien lan harremanetarako esparru propioa dela gogorarazi nahi du. Euskal Herriko langileon lan baldintzen, pentsioen edo zerbitzu publikoen inguruko erabakiak Euskal Herrian bertan har daitezen, burujabetza osoa aldarrikatzen dugu.

Jarraitu Lan erreforma osoki derogatzea ekarri duen akordioa betetzeko borrokatuko dugu irakurtzen

Maiatzaren Lehena: Bizitza erdigunera

Garai zailak dira langile askorentzat. Batzuk kaleratuak izan dira, beste batzuk eskubide murrizketak pairatu ditugu, askok ziurgabetasunez begiratzen diote etorkizunari.

Salbuespen egoera honetan hamaika egoera latz bistaratu zaizkigu: Paris eta Madriletik ezarritako dekretuen bidez lau pareten artean zorrozki konfinatu gaituzten bitartean, prebentzio neurririk gabe lan egitera behartu gaituzte. Ikusi dugu gure osasun sistema publikoa zenbateraino ahulduta dagoen, azken hamarkadetan alderdi sistemikoek (PP, PSOE, EAJ, UPN, En Marche) ezarritako murrizketen eraginez; ikusi ditugu urteetan zaintza lanak pribatizatu eta azpigaratu izanaren ondorioak; pribatizazioaren ondorio larriak ikusi ditugu ere hondakinen kudeaketan: bi hilabete eta erdi baino gehiago dira Alberto eta Joaquin Zaldibarren desagertu zirela.

Jarraitu Maiatzaren Lehena: Bizitza erdigunera irakurtzen

Indarrak batuko ditugu Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean

Apirilaren 28an Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da, urtero legez. COVID19aren krisiak eta ezarri diguten salbuespen egoerak baldintzatuta izango da aurtengoan. Salaketa Eguna egingo dugu, “Lan osasuna bermatu, bizitza defendtu” leloarekin, euskal gehiengo sindikala osatzen dugun sindikatuok batuta.

Jarraitu Indarrak batuko ditugu Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean irakurtzen

"Patronalaren neurrira egindako konfinamenduari aurre eginez, oinarrizkoa ez den produkzio oro geratu egin behar da”

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk agerraldia egin du, Streaming bitartez, egoerak hala behartuta, egungo larrialdi egoerari buruzko balorazioa egiteko. “Salbuespen egoera bat bizitzen ari gara, baina ez gara osasun publikoko krisi huts bat pairatzen ari, indarrean dagoen sistema ekonomikoa da gaixo dagoena”, nabarmendu du. Berretsi du sindikatuak hasieratik luzatutako mezua: “Lehentasuna birusaren hedapena gelditzea da. Horretarako berriro diogu: premiazkoa da edozein jarduera ekonomikoa gelditzea, herritarrentzat oinarrizko zerbitzua ez bada”.

https://youtu.be/xP9UMSPD2Pc
Jarraitu "Patronalaren neurrira egindako konfinamenduari aurre eginez, oinarrizkoa ez den produkzio oro geratu egin behar da” irakurtzen

M8: Kapitala hautsi, Bizitzari eutsi!

Gure bizitzen erasotzailea, ametsen hiltzailea, energia eta ilusioen lapurra, poztasunen erailea, miseriara eta bizi prekarietatera kondenatzailea, horixe da kapitalismo heteropatriarkala.

Gaur, Euskal Herrian, eskuineko gobernuek gure bizitzen inguruan erabakitzen dute eta, egiten dituzten politika neoliberalekin, pertsonen ongizatea ez bilatzeaz gain, gure ondoez eta premiekin egiten dute negozioa.

Jarraitu M8: Kapitala hautsi, Bizitzari eutsi! irakurtzen

“Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu

Presoen aldeko urteroko manifestazio nazionalak urtarrilaren 11n izango dira. LABek dei egiten die langileei datorren larunbatean eta “Orain presoak” lemarekin Bilbon ( 17:00etan, la Casillatik) eta Baionan (15:00etan Laugatik) Sarek deitutako mobilizazioetan parte hartzeko.

Jarraitu “Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu irakurtzen

Lantokietan ere autodefentsa feminista

LAB-ek elkarretaratzeak deitu ditu hiriburuetako lan-ikuskaritzen aurrean, azaroaren 25ean eguerdiko 12:00etan

Ez gara isilduko: Saretu, elkartu, salatu eta borrokatu

Hilero, astero, egunero amorru berdina. Egunero, astero, hilabetero itotzen gaituen ezinegon berdina. Lankidea, laguna, auzokidea, istorio berdinak, egoera berdinak, behin eta berriz errepikatzen den emakumeenganako* indarkeria eta jazarpena, espazio eta modu anitzetan. Begirada morboso eta mingarriak, botere harreman ikusezinak, soldata arrakala, baimen gabeko ukituak, korresponsabilitate eta kontziliazio neurri faltsuak, emakumeen* inguruko txisteak, paternalismoa, bortxaketak, prekarietatea, lan baldintza penagarriak, inposatutako zaintza lan karga bikoitzak eta hirukoitzak, gure lana gutxiestea,….

Jarraitu Lantokietan ere autodefentsa feminista irakurtzen

Erreferenduma ez da delitua, Askatasuna!

Botoa ematea ez da delitua, ez behintzat demokrazian. Horrexegatik Euskal gehiengo sindikalak urriaren 18an lantokietan mobilizatzera deitzen du. UPV/EHUn hiru campusetan kontzentrazioak egingo ditugu 12:00etan:

  • Leioa: Mikel Laboa Plazan
  • Donostia: Santamaria Liburutegiaren aurrean
  • Gasteiz: Errektoreordetzaren aurrean

Ekarri zuen esteladak eta ikurrinak.

Gainera, Gure Esku-k Donostian (Antiguako tunelean) 17:30etan antolatzen duen manifestaziora joateko deia ere egiten dugu.

Agiria

Kataluniako herriaren alde mobilizatzera deitzen dugu, Espainiako Estatuaren izaera antidemokratikoa agerian uzten duen epaia salatzeko

Procesaren epaiketa demokrazian sinesten dugun guztion kontrakoa izan da, baita zigorra ere. Elkartasuna adieraztearekin batera, basakeria juridiko eta politiko hau salatzeko mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu, Gure Esku herri dinamikak gaurko iragarritako protestetatik hasita. Eman diezaiogun benetako babesa eta bultzada Kataluniako herriari, haien borroka hauspotuz, gureak ere bultzada berria izan dezan.

Astean zehar kontzentrazioak egingo ditugu UPV/EHUko campusetan. Informatuko zaituztegu.

Jarraitu Kataluniako herriaren alde mobilizatzera deitzen dugu, Espainiako Estatuaren izaera antidemokratikoa agerian uzten duen epaia salatzeko irakurtzen