Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

EHUren TEKAZEL eremuko azken bilerek eman dutena

Idatzi honen bidez, azken asteetan sindikatuek Gerentziarekin izandako bileretan landutako gai ezberdinen berri ematera gatozkizu. Hemen aurkituko duzuna gai garrantzitsuenen laburpen bat besterik ez da, xehetasun gehiagorik nahiko bazenu, gurekin harremanetan jartzeko gonbita luzatzen dizugu.

Funtzionarioen Lekualdatze lehiaketa eta Lan-kontratudunen lanpostu hutsak betetzeko eta langileen sustapenerako prozesuak

Jarraitu EHUren TEKAZEL eremuko azken bilerek eman dutena irakurtzen

Sailburuaren itxikeriaren aurrean LABek Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Batzordean agerraldia egitea eskatu du

LABen oso kezkatuta gaude Jaurlaritzak EHUrekiko duen utzikeriagatik, horrek ondorio larriak eragiten baititu. Alde batetik, Jaurlaritzak EHUri ematen dion finantzaketa ez nahikoa funtsezko alderdia da. Horrek arazo larriak sortzen ditu beharrezkoa den plantilla osatzeko, langileen lan-baldintza duinak bermatzeko, eraikinak eta instalazioak mantentzeko, sailak eta zerbitzuak ondo hornitzeko, eta, era orokorrean, EAEko unibertsitate publikoak garatzen duen irakaskuntzaren eta ikerketaren kalitatea ziurtatzeko. Egoera hau ez dirudi konponduko denik, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek hainbat aldiz egindako adierazpenetan zalantzan jarri baitu unibertsitate publikoaren finantzaketa 2030erako BPGaren % 1era arte igoko denik, LOSUk ezartzen duen moduan. Bestalde, euskal unibertsitate-sistemaren legea eta hura garatzen zuten dekretuak argi eta garbi zaharkituta zeuden LOSU indarrean sartu baino lehen, eta are zaharkituago daude LOSU onartu zenetik. Gainera, hainbat epai judizialek dekretu horien alderdi batzuk diskriminatzailetzat jo zituzten. Alde horretatik, halaber, sailburuak ez du inolako asmorik erakutsi lege-garapenaren prozesua premiaz hasteko. Oso eroso ikusten zaio unibertsitate publikoaren higadurarekin.

Jarraitu Sailburuaren itxikeriaren aurrean LABek Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Batzordean agerraldia egitea eskatu du irakurtzen

Finantziazioaren urritasunak eragin larria dauka EHUn

Duela gutxi jakin izan dugu sortzeko bidean zeuden lanpostu berri asko geratu dituela Zuzendaritza taldeak, finantzaketa falta dela eta. Hain zuzen, IRIen errektoreordeak bidalitako mezuan adierazitako datuen arabera, sortzeko prest zeuden 38 laguntzaile doktore eta 19 elkartu plaza ez dira momentuz sortuko, eta 2024ko promozioaren kontura onartuta zeuden 56 oso/katedra plaza eta 2025eko promozioan onartzekoak zirenak ere geldituta geratu dira.

Jarraitu Finantziazioaren urritasunak eragin larria dauka EHUn irakurtzen

UGTren ekimena: LAB, CCOO eta STEILAS-ek eta Administrazioak sinatutako ordezko irakasleen akordioaren kontra

UGT sindikatuak ordezko irakasleak arduraldi osoan kontratatu ahal izateko akordioaren kontrako ekimena abian jarri du.

EHUn lan egiten dugun gehienok kontziente gara zein egoeratan utzi zituzten ordezko irakasleak USLO indarrean sartu ostean. Izan ere, irakasle baten ordezkapena egiteko arduraldi osoan ordezko irakasleak kontratatzea ezinezkoa zela argudiatuta, aurreko errektoretza taldeak ordezko irakasle berri guztiak partzialean aritzera bideratu zituen. Horri lotuta, EHUko IRIen lan-hitzarmenean jasota dagoen sail bereko arduraldi partzialeko bi kontratuak batzeko aukera bertan behera utzi zuten.

Jarraitu UGTren ekimena: LAB, CCOO eta STEILAS-ek eta Administrazioak sinatutako ordezko irakasleen akordioaren kontra irakurtzen

Promozioa irakasle-ikertzaile bakoitzak duen eskubidea da

Irakasle eta ikertzaileen Errektoreordeak, maiatzaren 30eko Negoziazio Mahaian aurkeztu zuen IRIen promoziorako proposamena, hots, katedra, oso eta ikerkuntza-irakasle plazak sortzeko prozedurari dagozkion irizpideak. Era berean, ekarpenak bidaltzeko data bat adostu zen bilera horretan. LABeko afiliazioaren artean barne-eztabaida bat izan ondoren, adostutako proposamen bat bidali zen.

Datorren ekainaren 26an deituta gaude gai honen inguruan sindikatuok aurkeztutako proposamenak lantzeko errektoreordearekin.

Promozioa irakasle-ikertzaile bakoitzak duen eskubidea da. Zentzu horretan, promoziorako irizpide gardenak, objektiboak eta zuzenak definitzea oso garrantzitsutzat jotzen dugu.

Unibertsitate publikoaren defentsan, irabazi asmoko unibertsitate pribatuei atea itxi behar zaie, aitzakiarik gabe

Unibertsitate pribatuak sortzeko irizpideak zorrozteko Gobernu espainiarraren saiakerak zeresan handia eman du azken boladan. Eskuinak, argudio bat edo beste bat erabilita, gogor kargatu du asmoaren kontra.

Estatu espainiarreko komunitate batzuetan eta Euskal Herrian bertan ere azken urteetan, unibertsitate pribatu berrien igoera mehatxu argia da unibertsitate publikoetarako eta, orokorrean, gizartearentzako. Irabazi asmoko unibertsitateen gorakadak arazo asko dakartza, besteak beste:

Jarraitu Unibertsitate publikoaren defentsan, irabazi asmoko unibertsitate pribatuei atea itxi behar zaie, aitzakiarik gabe irakurtzen

Bosturtekoen negoziaketa: aukera galdua

Azken aste hauetan bosturtekoen deialdien eta kontzeptu honi dagozkion lanaldi partzialeko irakasleentzako ordainsarien edukiak negoziatzeko saiakera egin da administrazioarekin. Gai honetan, ordezko irakasleen gatazkaren negoziaketan ez bezala, ezin izan da akordiorik lortu. Aitortu behar da administrazioak kendu egin zituela lanaldi partzialeko irakasleei eta ikertzaile iraunkorrei osagarri horien aitortza oztopatzeko aurreko errektoretzak jarritako errekurtsoak, eta gaia negoziazio mahaira eraman duela. Baina, administrazioaren jarrera itxia izan da eta LABek aurkeztu genituen proposamen  gehienak ez zituen onartu.

Jarraitu Bosturtekoen negoziaketa: aukera galdua irakurtzen

Prentsa-oharra: Ordezko irakasleen gatazka konpontzeko bidean

Gaur EHUko Gobernu Kontseiluan lanaldi osoko ordezko irakasleak kontratatzeko aukera jasotzen duen akordio sindikala berretsi da. LABek akordioa sinatu zuen gure gutxieneko baldintzak jasotzen dituelako: hau da, lanaldi osoko kontratazioak, langile horien soldatari eustea eta hitzarmen kolektiboan ezarritako partzialtasuna murrizteko mekanismoa errespetatzea. Azken alderdi hau hobetzen da akordioan errektoretzak proposatuta.

Jarraitu Prentsa-oharra: Ordezko irakasleen gatazka konpontzeko bidean irakurtzen