Kategoriaren artxiboa: Mobilizazioa

Prekarietatea: Lan munduaren gaixotasuna

ELA – LAB – ESK – STEILAS – EHNE – HIRU
Aurtengo apirilaren 28an, lan segurtasuna eta osasunaren egunez, salatzen jarraitu behar dugu langile-klasearen osasuna areago okertu dela. Hego Euskal Herrian iaz 53 langile hil ziren lan istripuz. Istripu guztien kopurua %9 gehitu da 2015 urtearekiko. Lantokietan lan osasuna hondatzen ari dela diogunean istripu hilgarriak nabarmendu ohi dira. Haatik, hauek iceberg-aren tontorra besterik ez dira, lanak osasuna galtzea eragin dezakeen kasuen artean.
Jarraitu irakurtzen ->
Txostena “Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du”

Apirilaren 28an, Bilbon 11etan Confebasken egoitzan mobilizazioa

Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean

Eusko Jaurlaritzak prestatutako aurrekontuek ez diote enplegu publikoaren arazo larriari heltzen, eta lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearentzat beste atzerapauso bat adierazten dute. Izan ere, ez dute jasotzen 20.000 lanpostu egonkortzeko, erosahalmena berreskuratzeko, administrazioak euskalduntzeko edota aukera berdintasun plan eraginkorrak garatzeko diru-sail egokirik. Bide horretatik hain zuzen, arreta ratioek, itxaron zerrendek eta zerbitzu publikoen kalitatea orokorrean gainbehera doaz.  Jarraitu Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean irakurtzen

Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!

Martxoaren 22ko unibertsitatetik kanpoko hezkuntza greba
2017ko martxoaren 22rako unibertsitatetik kanpoko hezkuntza publikoan LAB, ELA eta steilas sindikatuek deitutako grebaren harira, UPV/EHUko LABek zera azaldu nahi du:

  • Euskal Herriak hezkuntza-sistema propio bat behar duela, kanpoko baldintzetatik eta merkatuek eta neoliberalismoak sortzen dituzten injustizietatik libre.
  • Unibertsitate publikoa hezkuntza-sistema horren ezinbesteko osagaia dela euskal herritarrak formatzeko eta gure herriaren garapenerako.
  • Azken urteetan egon diren murrizketek UPV/EHUren izaera publikoa kaltetu dutela salatu nahi dugu, bai irakaskuntza eta baita ikerketa alorretan.

Jarraitu Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki! irakurtzen

Formazioko Ikertzaileen mobilizazio arrakastatsuak

Gaur, Formazioko Ikertzaileen aldarrikapena ozen entzun da UPV/EHUko hiru campusetan. Langile kolektibo prekarizatu honen asanbladak (@predocasanblada) deitutako kontzentrazioetan formazioko ikertzaileen gehiengoak hartu du parte, LABen atxikimenduarekin eta beste irakasle-ikertzaileen babesarekin.
LABek behin eta berriz salatu du langile hauek sufritutako kontratu aldaketa bidegabea eta UPV/EHUri lan baldintzak mantenduko direla ziurtatzeko bermeak exijitu dizkio. LAB berean mantentzen da, arazo honen betiko konponketa Eusko Jaurlaritzak Zientzia Legean definitutako ikertzaileen kontratu laboral guztiak–ez bakarrik doktoretza aurrekoak– arautzetik etorriko dela, Irakasle-Ikertzaileen dekretua eguneratuz.  Kolektibo honen lanak aitortza behar du eta lan-baldintza duinak.
Jarraitu Formazioko Ikertzaileen mobilizazio arrakastatsuak irakurtzen

Rafa eta euskal preso guztiak etxera!

rafaetxera7 urte bete dira jada polizia nazionala LABeko igarako egoitzan sartu eta Rafa Diez Usabiaga eta Bateragune auziko beste kideak atxilotu zituztenetik. 2009ko urriaren 13an izan zen, egun hartan Estatu espainolak, beste askotan egin duen moduan, gatazkaren konponbiderako proposamei ordezkariak politikoak atxilotuz erantzun zien. Altua izan da atxilotuek ordaindu behar izan duten prezioa. Urteak pasa diren arren Rafak preso jarraitzen du, horregatik, gaur, urriak 13, ozen aldarrikatu dugu LABeko Idazkari Nagusi ohiaren eta gainontzeko presoen askatasuna.
Jarraitu irakurtzen…
Irakurri ere “Bateragune” Rafa Díez Usabiagaren hitzak (El Dueso presondegitik)

Milaka langilek gure hitza errespetatua izan dadin aldarrikatu dugu

Milaka euskal langile bildu gara Gasteizko kaleetan gure haserrea adierazi eta argi uzteko dugu ez dugula iruzurrik onartuko. Uztailaren 22an, Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGTk sinatu zituzten negoziazio kolektiborako eta elkarrizketa sozialaren instituzionalizazioaren inguruko akordioak patronalaren aldekoak dira eta euskal langileei bizkar ematen die. Horregatik hain zuzen ere Gasteizen elkartu garenok norabide aldaketa exigitu diogu Jaurlaritzari.

Gasteizko mobilizazioaren irudi bat.
Gasteizko mobilizazioaren irudi bat.
Jarraitu Milaka langilek gure hitza errespetatua izan dadin aldarrikatu dugu irakurtzen

Eusko Jaurlaritzari: demokrazia gure alde dago

Eusko Jaurlaritzak gogor erreakzionatu du euskal gehiengo sindikalen aurka. Estatutik edo bere ingurumarietatik datozen eraso antidemokratikoei Urkulluren Gobernuaren lankidetza politikoa gehitzen zaio orain. Bere jarrera jendartearen esparru guztietako beligerantzia zentralista elikatuz joan da. Bide horretatik, Espainiako exekutiboak ezarritako murrizketa berberak ezarri eta azkenean euskal esparrua espainolaren azpisistema bihurtu da (OSALAN, Hobetuz, LHK…), batzutan gogo gehiagorekin.
Urkulluren Gobernuak, orain, aurrerapauso berria eman eta Confebask patronala, UGT eta CCOOekin negoziazio kolektiboaren esparruan aurrekaririk ez duen ofentsiba antidemokratikoa adostu du.iruzurrik-ez_lab-ela_20160920-4 Jarraitu Eusko Jaurlaritzari: demokrazia gure alde dago irakurtzen

UPV/EHUko Garbiketa Kontraten kontzentrazioak

Hitzarmen duin baten aldeko konzentrazioak burutuko dituzte UPV/EHUko eta Hezkuntza saileko garbiketa kontraten langileek UPV/EHUko campus guztietan. UPV/EHUko LABeko sail sindikaletik gure elkartasuna adierazten diegu eta konzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.
Ekainaren 8an, goizeko 10:30etan:LIMPIEZA

  • Gasteizen: Letren fakultatean
  • Leioan: Mikel Laboa plazan
  • Donostia: Barriola gelategian