Kategoriaren artxiboa: Mobilizazioa

Maiatzaren Lehena – Langileok martxan eskuBIDEAK aktiBATUZ!

Langileok martxan gara, EskuBIDEAK aktiBATUZ, Euskal Herrian prekarietatM1-2016ea garaitzeko. Iazko Maiatzaren Lehenean LABetik genion ez genuela hazkunde ekonomikoko fase berri hau sendotzen eta egonkortzen lagunduko, elite ekonomiko eta politikoek, beren aberastasuna bermatzeko, gehiengo soziala miseriara kondenatzen dutelako.
Jarraitu Maiatzaren Lehena – Langileok martxan eskuBIDEAK aktiBATUZ! irakurtzen

APIRILAK 28. Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du

XXI.en mendean aurrera goaz, jendarteak sekulako bilakaera izan du eta sinesgaitza bezain onartezina bada ere, oraindik, lanera joatean gure bizitza arriskuan jartzen dugu. Hori da egunero milaka langilek bizi duten errealitate gordina. Lan istripuena28 kopurua gora doa eta gehiegi dira lanean ari direla hiltzen diren langileak. Datuak hor daude, 2015ean 55 heriotz istripu izan ziren eta 2016an jada 16 langile hil dira lan istripuren baten ondorioz. Kopuru hau gorantz doa. Jarraitu APIRILAK 28. Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du irakurtzen

LABek Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Ertzaintza sartu izana salatzen du

Atzo, Herri Unibertsitatea ekimenaren baitan, ikasleak itxialdia egiten ari zirela sartu zen Ertzaintza Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Dekanoak deituta.
LAB UPV/EHUko Idazkari Orokorrarekin jarri da harremanetan Bilboko eskolan gertatutakoa salatzeko eta errepikatu ez dadin exijitzeko. Gertaera hau onartezina da eta argi izan behar du Errektoreak, jakin dakienean beste hainbat ikastetxetan arazorik gabe garatzen ari den ekimena dela Ertzaintzaren presentziarik gabe.

Emakumeontzat Aukera Berdintasuna Prekarietatearen Kontra 35 Ordu eta 1.200€

Martxoaren 8an, zortzi baino hamaika arrazoi ditugu emakumeok berriz ere kalera atera eta gure ahotsa ozen azalarazteko. Izatez, oraindik ere ugariak dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatu beharreko diskriminazioak, eta hainbatetan aldarrikatutako aukera berdintasunetik urrun jarraitzen dugu.M8 EHkoordinadoraFeminista
Egun indarrean den sistemak, esparru pribatuan egiten diren etxeko lanen zein zaintza lanen erantzukizuna emakumeon gain kokatzen jarraitzen du. Hori bai, sistemaren biziraupenerako ezinbestekoak diren lan horiei inolako aitortzarik eman gabe, jendarteari zein ekonomiari egiten dioten ekarpenaren aurrean ezikusiarena eginez. Asko dira eredu horren baitan eroso sentitzen diren gizonezkoak ere, dituzten pribilegioei heldu eta erantzunkidetasunean aurrera urratsak emateko prest ez daudenak. Ardura horiek nagusiki emakumeen gain egotea ez da bidezkoa, eta gainera, lan mundurako sarbidea oztopatu egiten digute emakumeoi; lan merkatuan sartzea lortzen dugunean ere, erabat baldintzatuta gaude.
Jarraitu Emakumeontzat Aukera Berdintasuna Prekarietatearen Kontra 35 Ordu eta 1.200€ irakurtzen

Euskal Presoak etxera ekarri behar ditugu. U9an Bilbo eta Baionara

LAB sindikatuak euskal presoen eskubideen alde eta urtarrilaren 9an Bilbon Sarek deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia eginez mobilizatzen ari da egunotan. Gaur Iruñean, Durangon, Bergaran…, atzo Ondarrun, Gasteizen… Euskal gatazkaren ondorio eta konponbidearen parte diren presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko egoera eta neurriekin amaitzea exijitu dugu.
Jarraitu Euskal Presoak etxera ekarri behar ditugu. U9an Bilbo eta Baionara irakurtzen

Abenduaren 17an konzentrazioa euskal presoen ikasteko eskubidearen alde

Abenduaren 17an, 13:00etan, Leioako Campusaren Mikel Laboa Plazan burutuko den euskal presoek UPV/EHUn ikasteko duten eskubidearen aldeko konzentrazioan parte har dezazun gonbidapena luzatu nahi dizugu.
Bide batez, ‘Euskal presoek UPV/EHUn ikasteko duten eskubidea bermatzearen alde’ izeneko agirira atxiki zaitezen eskatu nahi dizugu, horretarako hemen sakatu.
LAB, STEILAS, ELA, IA, PREST
Jarraitu Abenduaren 17an konzentrazioa euskal presoen ikasteko eskubidearen alde irakurtzen

Prekarietatea indarkeria da!

Prekarietatea, azken urteetan jendarte osoan hedatu eta langile sektore ezberdinetara zabaldu den errealitatea bada ere, emakumeontzat ez da gauza berria. Emakumeok aspalditik pairatzen dugun fenomenoa da prekarietatea. Aspalditik pairatzen egon izanik ere, askotan prekarietate honek suposatzen diguna erlatibizatzera eta egoera hauek arruntzat jotzera eraman gaitu.
Jarraitu Prekarietatea indarkeria da! irakurtzen