Errektore gisa sartu berri den Joxerramon Bengoetxearen taldeko Javier Varona Gerentea EHUko TEKAZEL eremuko sindikatuekin bilerak egiten ari da, pertsonaleko Gerenteorde Beatriz Urrutiarekin batera.
LABen TEKAZEL eremuko ordezkaritza atzo bildu zen talde berriaren arduradunekin. Aldez aurretik, arduradun biei, bileran jorratu genuen proposamena helarazi genien. Bertan, LABen ustez EHUko TEKAZEL langileontzat garrantzitsutzat jotzen ditugun gaiak barneratzen saiatu gara.
Aipatu idatzian, gai premiazkoen inguruan, LABek egin dituen proposamenak azaltzen dira:
1. 2019-2022 EPEa ebazpenaren buruzkoak:
Gerentziari, 2019-2022 EPEaren emaitza zehatzak, eremu laboral zein funtzionarioenean, eskala guztietako datuak eskatu dizkiogu. Hots, zenbat egonkortu diren beren lanpostuan; zenbat egonkortu diren beste lanpostu batetan; zenbat izan diren desplazatuak beste Campus batetara eta zenbat izan diren kanporatuak. Momentuz daukagun datu bakarra da 180 pertsona orain arte lan egin duten Campusetik beste Campus batetara joan beharko dutela, oraingo zuzendaritzak hori gerta ez dadin neurriak hartzen ez baditu.
LABek, 180 desplazatuen egoera konpontze edo leuntze aldera honako neurriak planteatu dizkie:
- Campus arteko lanpostuen trukaketak ahalbidetzea.
- Telelanean (4+1) aritzeko lanpostu kopurua handitzea (2025ean 200), eskala ezberdinetakoak.
- Urrutiko lana ahalbidetzea.
- 55 urte edo gehiago dituzten eta lantokia bizilekutik 50 kilometro baino gehiagora dutenen eguneroko lanaldia ordu bete murriztea. Neurri hau orokorrean eskaintzeko aukera aztertzea.
- Talde eta eskala bakoitzeko oinarrizko postuak ez ateratzea Zerbitzu Betekizunetan edo Eginkizunen Esleipenetan lan-poltsetako langileak ez kaltetzeko.
2. 2025ko lanaldia zehaztu, honako neurriak txertatuz:
- Lanaldia murriztea, 2025ean 34 ordu astean batez beste ezarriz eta derrigorrezko itxierarik gabe, ikastegi eta zerbitzuen ordutegiak mugatu eta sarrera-irteeretan malgutasun haundiago ezartzea.
3. Lanpostu gehiago sortu, lan kargak murriztu:
- 2023-2026 Euskal Unibertsitate Sistemaren planean aipatzen diren 40 lanpostu berriak edo erabili gabe daudenak aurten sortzea.
- Erreferentziazko Plantilla berria egiten hastea.
- Lan karga gehiegi duten zerbitzu, departamentu edo arloak aztertzen hastea langile gehiagorekin hornitzeko. TEKAZEL/IRI ratioa handitzea langile berriak kontratatuz.
4. Zerbitzu Betekizun eta Eginkizunen Esleipenen zein Lan-poltsen araudi berria adostea: Behin-behineko eta aldi baterako langileei parte hartzeko aukera zabaltzeko eta lan-kontratudun eta funtzionarioen arteko ezberdintasunak ezabatzeko.
5. Selektibitatean lan egiten dutenen lan-konpentsazioak aztertu eta adostea, langileen arteko diskriminazio egoerak saihesteko.
Aurreko puntuez gain, epe laburrari begira EHUko LABek honako puntuak jorratzea proposatu du:
- Soldata igoerak adostea. Galdutako eros-ahalmena berreskuratu:Madrilen adostutakoak eta Eusko Jaurlaritzatikinposatutakoa gaindituz, EHUko baliabide propioak erabiliz, soldatak hobetzeko saiakera egin.
- Telelana zabaldu eta arautu: Telelanean aritzeko aproposak direla identifikatutako lan-postu guztiak eskaini eta araudi berria negoziatzea.
- Lanpostuen balorazio berria egin:
- Balorazio batzordea berritu.
- Lanpostuen monografiak eta mailak aztertu eta, beharrezkoa den kasuetan, berriz definitu eta telelanerako aproposak diren edo ez zehaztea.
- LPZtik kanpoko kontratuak aztertu eta 3 urte daramatzatenak, LPZko lanpostu bilakatu.
- Postu bakarra dagoen kasu edo tokietan taldeko mailarik altuenekoa izatea adostu. (Laborategi Teknikariak, atezaintzetan, mantentzean…).
- 2023-2024 EPEa: 2019-2022 EPEekin egin den bezala, 2023-2024-2025 EPEak bateratu, eta aurretik, 20219 -2022ko EPEaren ondorioz hutsik geratuko diren lanpostuak zein gerora sortutakoak Leku Aldaketa Lehiaketan eta Plaza Hutsen Probisioan edota promozioan eskaintzea.
- Prebentzio Zerbitzua hornitu, Mantentze Zerbitzua birdefinitu eta Desgaitasunak dituzten pertsonentzako Zerbitzua, Psikologia Zerbitzua eta Berdintasun Zerbitzua langile gehiagorekin hornitu,gaur egungo antolaketak aztertu eta aldaketak adostuz.
Azkenik, epe luzera begira, EHUko LAB sindikatuaren iritziz landu beharreko gaiak hauek dira:
- Lanaldia murriztea, 2030erako 30 orduko lan-astea xede izanik.
- Lan Hitzarmen eta funtzionarioen akordio berriak sindikatuekin adostu.
- Pribatizazioekin amaitu (mantentzea, informatika –CAU-, garbiketa…) Barneko zerbitzuak indartu.
- EHUn, euskarazko zerbitzua eman ahal izateko, plantillaren eta hizkuntza- eskakizunen azterketa egin zerbitzu guztiak euskaraz eman ahal direla bermatzeko.
- Langileentzat baliagarria izango den Intercampus garraioa sustatzea.
Gradu kontsolidatua
Bileran, bestalde, zenbait kontu zehatzetaz ere hitz egin genuen. Horietako bat, gradu kontsolidatuarekin zer gertatuko den izan zen. Gerenteak, gure kezkari helduz, EHUko Zuzendaritza-talde berriak behin-behineko langileok dugun gradua mantenduko dugula karreradun funtzionario bilakatutakoan adierazi zuen. Berri ona EHUko TEKAZELeko langileontzat.