Otsailaren 22an Generoagatiko soldata arrakalaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, LABek gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakalaren gaineko azterketa egin du eta ondorioztatu du: kategoria berekoak diren bi lanen artean soldata arrakala %90ekoa izatera irits daiteke, eta gizonek emakumeen* ia bikoitza irabazi.
Hori dela-eta, otsailaren 22an, arrakalaren kontrako mobilizazioak egingo ditu LAB sindikatuak Bilbon eta Iruñean:
- 11.00etan Bilbon, Jaurlaritzatik Patronalera.
- 11:30ean Iruñean, Parlamentu aurrean.
Esku-orria deskargatu PDF formatuan
Hego Euskal Herriko Soldata Arrakalari buruzko txostena (PDF formatuan)