Sistema honek gaixotu eta hiltzen gaituela salatuko dugu Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean

Asteazkenean, apirilaren 28an, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da, hots, aldarrikapen, mobilizazio eta lan prekaritatearen ondorioz lanean beren lanpostuetan hil eta osasuna galdu duten pertsona guztiak omentzeko eguna.

Urtero legez, euskal gehiengo sindikalak deituta, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatuko gara egun horren bueltan: Gasteizen, apirilaren 27an, 11:30ean, Lakuan; eta apirilaren 28an bertan, Bilbon, 11:30ean, Bizkaiko Aldunditik abiatuta; Donostian, 11:30ean, Lan Ikuskaritzatik; eta Iruñean, 11:30ean, CEN patronaletik.

Apirilak 28: Irakurketa (EAE)Deskargatu

Apirilak 28: Irakurketa (Nafarroa)Deskargatu