Pasa den astean UPV/EHUko langileok ikusi dugu gure nominetan Eusko Jaurlaritzak langile publikoentzat iragarritako soldata igoera aplikatu digula. Baina ez da hori gertatu doktoretza aurreko ikertzaileen kolektiboan, ezta doktoretza ondorengo zenbait ikertzaileekin ere. Urtarrilean, Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoetako langileei soldata igotzeko dekretua ebatzi zuenean, LABek exijitu zuen igoera hori doktoretza aurreko ikertzaileei ere aplikatzea, atzera eraginarekin, azken urteetan ez baitute soldata igoerarik jaso.
Aipatutako ikertzaileek, UPV/EHUrekin kontratu bat dute, beraz langile publikoak dira eta soldata igoerak gainerako langileei bezala aplikatu behar zaizkie. Une honetan, Legebiltzarrean kolektibo horren lan-baldintzak eztabaidatzen ari direla, UPV/EHUko zuzendaritzari eta EJri deia egiten diegu, behingoz, doktore aurreko ikertzaileen lan-baldintzak duintzen hasteko. Bide horretan, soldata igoera bete beharreko lehenengo neurria da, azkeneko helburua izanik laguntzaileen soldatara hurbiltzea.
LABek irmotasunekin jokatuko du ikertzaile guztien eskubide hau lortze aldera UPV/EHUn laster burutuko den negoziazio mahaiaren bileran. Ildo beretik, Irakasle-ikertzaile kolektiboaren negoziazio-taula osoa tratatzeko kronograma bat behingoz izatea ere exijituko dugu, tartean, ikertzaileen kolektiboari dagokiona. Hona hemen LABek landu duen ikertzaile kolektiborako aldarrikapen plataforma.

Diskriminaziorik ez!!
Soldata duinak UPV/EHUko langile guztientzat!!!