UPV/EHUko LABek gogoeta eta proposamen zerrenda luzea egin ditu UPV/EHUn aurrez aurreko jardunera itzultzeko Planen inguruan.
‘UPV/EHUn aurrezko aurreko jardunera itzultzeko plana, Covid-19ak eragindako osasun alertaren ondorioz ezarritako konfinamenduaren ostean’ izenekoak ezartzen du plan horiek gerentziara bidaltzeko azken eguna 2020ko maiatzaren 5a zela.
Itzulera-Plan horietako askotan ez da ezagutzen nork egin duen, nahiz eta batzuetan Campuseko eta Gerentziako arduradunek noiz baliozkotu dituzten jakin. Nolanahi ere, horiek guztiak CSSIko kide diren pertsonei aurkeztu zaizkie 1. Itzuleraren ondoren (maiatzaren 12ko Gerentziaren Ebazpenaren arabera, maiatzaren 14an hasten zen), eta 2. eta 3. Itzulera hasi ondoren ere aurkeztu ziren, unibertsitateko Administrazioak joan den maiatzaren 25ean egindako CSSIren bileran jakinarazi baitzituen, 15: 30etik aurrera.
Dokumentua bi zaitan banatuta dago: lehen zatian, zenbait gogoeta orokor azaltzen ditu LABek; bigarrenean Plan hauei begira eta negoziatzeko 23 proposamen azaltzen dira.
Datorren asteazkenean, eguerdiko 12:00etan, batuko da Campus Arteko Segurtasun eta Osasun Batzordea, maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu eta eztabaidatu beharko ziren .
Horregatik, langile guztiak horren jakitun egon daitezen hemen gogoetak irakur daitezke, eta beste esteka honetan LABek aurkeztutako 23 proposamenak irakur daitezke.
Osasun azterketa eta testa egitea eskaiozu Prebentzio Zerbitzuari!
Bestalde, UPV/EHUn aurrez aurreko jardunera itzuliko diren langileei unibertsitateak ez die ezelako osasun azterketarik egingo, ezta SARS-COV-2 birusak kutsatuta dauden edo ez jakiteko PCR test motarik ere.
Hori dela eta, maiatzaren 11tik aurrera euren lanpostura itzuli diren eta hurrengo asteetan itzuliko diren langileei UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuari osasun azterketak eta testak egiteko eskaera egitea proposatzen du LABek.
Eskaera egiteko gutun-eredua eskuratu dezakezu hemen (.odt , .doc). Behin gutuna beteta, bidali prebentzio.txostenak@ehu.eus helbide elektronikora.