LAB ek konpromisoa hartzen du batzarrak deitzeko Gerentziaren, Errektorearen edo Unibertsitate-Zuzendaritzaren proposamena onetsia edo ezetsia izateko
Azken hiru hilabeteetan Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren artean zabaldutako Lan Eskaintza Publikoari (LEP) buruzko “informazioen” komunikatu andanatik
ARGI GERATU DA
- UGT-k AZP-koen LEP masiboa proposatzen duela, plaza huts guztiak konbokatzeko, eta aukera hau bakarrik izango dela posible 2018ko Estatuaren Aurrekontuak onartzen direnetik. Beraz, ez 2016an, ezta 2017an ere ez zen posible.
- 2016an gainontzeko sindikatuok 2016ko Gutxienekoen akordioa erdietsi genuela, LEPa deitu ahal izateko langileen eskubideen guztiz bermatzailea dena.
- UGT-k ez zuela sinatu ez akordio hori ezta 2006ko egonkortasun akordioa eta AZPkoon egonkortasunari begirako ekimenik ere ez duela aurkeztu.
- UGT-k ziurtatzen duela meritu lehiaketa bidezko sarbiderako hautaketa prozesua non soilik deialdian aterako diren lanpostuetan emandako zerbitzuak legala izateaz gain, BIDERAGARRIA eta ZIURRA dela.
- UGT-k uste duela, eta soilik uste duela, gainontzeko sindikatuok oztopoa garela Gerentziak plaza huts guztiak meritu lehiaketa bidezko deialdiaren bitartez konbokatzeko.
EZ DA ARGI GERATU
- Orain arte UPV/EHUko Zuzendaritzak, Errektoreak edo Gerenteak plaz huts guztiak konbokatzeko proposamenik, ezta meritu lehiketa bidezko LEP deialdi baten oinarriak ere egin izana.
- Gainontzeko sindikatuok meritu lehiaketa bidezko LEP baten aukerari ezetz esan izana.
- UGT-k Gerentziarekin sinatu dituen Zerbitzu Betekizunen, Eginkizun Esleipenen eta Lan-poltsen Akordioa langile guztien asanbladaren esku onartuak izateko ala ez, jartzeko asmorik duenik, nahiz eta gai hauek ere “langileen etorkizunarekin zerikusia duten”.
- UGT-k Montororekin sinatu dituen enpleguari buruzko akordioak, ezta Toledoko paktoarenak, eta are gutxiago Zapateroren garaian adostutako murrizketak inongo asanbladatan onartuak izan direnik.
- UGT-k onartuko dituela honetaz edo hartaz langile guztion batzarretan hartuko diren erabakiak.
- UGT-k funtzionarioentzat meritu lehiketa bidezko proposamen berbera egiten ari denik, nahiz eta plaza huts GUZTIEN artean gehienak mota honetako pertsonalarenak izan.
BIEN BITARTEAN
- LABek eskura dituen baliabide guztiekin AZPren egonkortasun eskubidea exijitzen eta defendatzen jarraituko du; egonkortasunari loturiko proposamenak aurkezten jarraituko du -2018ko EAEko aurrekontuei eginiko emendakina edo Euskal Funtzio Publikoaren Lege berriaren zirriborroari aurkezturiko alegazioak kasu- eta AZPko langileek emandako ordezkaritza erabiliko du UPV/EHUn behin-behinekotasunarekin bukatzeko akordioak erdiesteko.
- LABek UPV/EHUko zuzendaritzari beste alde batera begiratzeari utzi eta behingoz Langileen Zerrendatik kanpo eginiko kontratu eta izendapenetan dagoen pertsonalaren egoera erregularizatu dezala exijituko dio.
- LABek ez dio uko egingo hemen lan egiten dugunok hemen erabaki dezagun aldarrikapenari, eta are gutxiago erabakitzeko eskubidearen aitorpenaren eskakizunari.
BERAZ
- UPV/EHUko Gerentzia eta UGTren sekzio sindikala argitu daitezela eta LEP deialdi baten proposamena egin diezagutela gainerako sindikatuoi eta AZPren kidego osoari, beraiek publiko egin eta konpartitzen ei dituzten terminoetan.
- LABek AZPko kidego osoari irekitako batzarrak deitzeko konpromisoa hartzen du eta horietan Gerentzia, Errektorea edo Unibertsitateko zuzendaritzaren proposamena onetsia edo ezetsia izateko eramango duela hitz ematen du.