LABek Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Ertzaintza sartu izana salatzen du

Atzo, Herri Unibertsitatea ekimenaren baitan, ikasleak itxialdia egiten ari zirela sartu zen Ertzaintza Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Dekanoak deituta.
LAB UPV/EHUko Idazkari Orokorrarekin jarri da harremanetan Bilboko eskolan gertatutakoa salatzeko eta errepikatu ez dadin exijitzeko. Gertaera hau onartezina da eta argi izan behar du Errektoreak, jakin dakienean beste hainbat ikastetxetan arazorik gabe garatzen ari den ekimena dela Ertzaintzaren presentziarik gabe.

Emakumeontzat Aukera Berdintasuna Prekarietatearen Kontra 35 Ordu eta 1.200€

Martxoaren 8an, zortzi baino hamaika arrazoi ditugu emakumeok berriz ere kalera atera eta gure ahotsa ozen azalarazteko. Izatez, oraindik ere ugariak dira emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan pairatu beharreko diskriminazioak, eta hainbatetan aldarrikatutako aukera berdintasunetik urrun jarraitzen dugu.M8 EHkoordinadoraFeminista
Egun indarrean den sistemak, esparru pribatuan egiten diren etxeko lanen zein zaintza lanen erantzukizuna emakumeon gain kokatzen jarraitzen du. Hori bai, sistemaren biziraupenerako ezinbestekoak diren lan horiei inolako aitortzarik eman gabe, jendarteari zein ekonomiari egiten dioten ekarpenaren aurrean ezikusiarena eginez. Asko dira eredu horren baitan eroso sentitzen diren gizonezkoak ere, dituzten pribilegioei heldu eta erantzunkidetasunean aurrera urratsak emateko prest ez daudenak. Ardura horiek nagusiki emakumeen gain egotea ez da bidezkoa, eta gainera, lan mundurako sarbidea oztopatu egiten digute emakumeoi; lan merkatuan sartzea lortzen dugunean ere, erabat baldintzatuta gaude.
Jarraitu Emakumeontzat Aukera Berdintasuna Prekarietatearen Kontra 35 Ordu eta 1.200€ irakurtzen →

Irakasleen arteko diskriminazioa errealitate latza da EHUn 2016an urtean ere

Iñaki Etaioren iritzi artikulua LAB Irekitzen prozesuaren web orrian:

Irakasleen arteko diskriminazioa errealitate latza da EHUn 2016an urtean ere
Diskriminazioa kolektibo batzuetan eta, horretaz gain, egoera zehatz batzuetan dauden langile batzuengan, ematen bada ere, ez iraunkorrak garen irakasle eta ikerlariak kolpatuenak gara inolako zalantzarik gabe eta Irekitzen prozesuan horretaz hausnartzea gustatuko litzaidake.
… jarraitu irakurtzen ->

EAEko Auzitegi Nagusiak 2014ko osagarrien deialdia egiteko eskatu dio UPV/EHUri!!

LAB eta STEILAS sindikatuon Komunikatu Bateratua

Aurreko osagarrien deialdiak berreskuratzeko ahaleginean LAB eta Steilas sindikatuok abiatu genuen 4/2014 sententziaren gaineko egikaritze intzidentea partzialki onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Autoak dio LAB eta Steilas sindikatuok 2014ko urtarrilean aurkeztu genuela demanda epaitegietan, urteroko deialdien eskubidea eskatuz, eta aldeko epaia 2014ko martxoan eman zela. Ondorioz, 2015eko deialdia martxan jartzearekin UPV/EHUk ez duela epaiaren behin-behineko egikaritzea betetzen eta unibertsitateari eskatzen dio 2014ko deialdia ere egin dezan.
soldata_duinak
Jarraitu EAEko Auzitegi Nagusiak 2014ko osagarrien deialdia egiteko eskatu dio UPV/EHUri!! irakurtzen →

Euskararen egoera “zuria” unibertsitatean

Karmele Artetxeren iritzi artikulua LAB Irekitzen prozesuaren web orrian:

Euskararen egoera “zuria” unibertsitatean
Euskara unibertsitatean presente badago ere, hainbat arrazoi eta faktore tarteko, oraindik ez dago normalizatuta. Horregatik, besteak beste, unibertsitateko irakasle eta ikertzaile euskaldunok egoera konplikatua bizi dugu, edo behintzat hori sentitzen dugu euskaraz ere aritzen garenok. Izan ere, arrakasta akademikoa ez dago lotuta euskararekin, ezta egonkortasun laborala ere.
… jarraitu irakurtzen ->