LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Onartu du Gizarte Kontseiluak Osagarrien 2016ko Deialdia

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Hilabeteak zain egon ondoren, osagarrien 2016ko deialdia onartu du Gizarte-Kontseiluak gaur izandako saioan. Hurrengo pausoa EHAOean argitaratzea izango da, irailerako aurreikusten dena, eta ondoren hilabeteko epea irekiko da eskaerak aurkezteko. Berri ona da zalantzarik gabe, lehenengo aldiz aurkezteko aukera irekiko zaielako hainbat irakasle-ikerlariri, baita ebaluazio berri bat eskatzeko ere 2015ean kontsolidatzera aurkeztutakoei.
Jarraitu Onartu du Gizarte Kontseiluak Osagarrien 2016ko Deialdia irakurtzen →

Gobernu Kontseiluak AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du

Deialdiei dagozkien oinarrien gutxieneko irizpideei buruzko bermeen Akordioa  ere berretsi du
2016ko uztailaren 7an, Gobernu Kontseiluak, aurtengo Lan Eskaintza Publikoaren deialdiarekin batera, UPV/EHUko AZPren Lan Eskaintza Publikoen oinarri orokor eta espezifikoak lantzeko gutxieneko irizpideei buruzko bermeen Akordioa berretsi du, ia aho batez.
LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek sinaturiko Akordio honek Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari enplegu finkoa lortzea eragozten zion blokeo egoera bati amaiera ematen dio. Jarraitu Gobernu Kontseiluak AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du irakurtzen →

Tutoretzen araudian aldaketak, aukera galdua

Azken gobernu kontseiluan onartu zen tutoretzen araudi berria, aldaketa nabarmenik gabe, atzera bota ondoren LABek aurkeztutako proposamenak (tutoretza telematikoak, tutoretzak egun batean kontzentratzeko aukera kasuistika zabalago batera hedatzea, etab). Gainera, oraindik ere araudiak argitu gabe uzten ditu zenbait alderdi. Aldaketa aipagarrienak honakoak dira:
Jarraitu Tutoretzen araudian aldaketak, aukera galdua irakurtzen →

2016ko Irakasle-Ikertzaile Lan Eskaintza Publikoa Aurrera doa

Azken ordura arte egon da argitzeke 2016ko Lan Eskaintza Publikoa (LEP), Eusko Jaurlaritzak ekonomikoki bermatuko zuen ala ez jakitearen zain.  Ostiralean, UPV/EHUko zuzendaritzatik jaso genuen konfirmazioa 2016ko LEPean eskainiko diren 97 irakasle-ikertzaileen lanpostuen banaketaren ingurukoa, barne promozioaren bidez eskainiko diren katedra kopurua oraindik zehaztu gabe jarraitzen badu ere. Hauek dira datuak: Jarraitu 2016ko Irakasle-Ikertzaile Lan Eskaintza Publikoa Aurrera doa irakurtzen →

Behin-behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdia lortuta

Gaurko Planifikazio Batzordean sindikatuen oniritzia jaso du irakasle-ikertzaileen Errektoreordeak aurkeztutako behin behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdiak. Iazko sententzia batek aitortutako eskubidea aplikatuz, epe berri bat irekiko zaie 2015eko deialdira aurkeztu ez zirenei. Jarraitu Behin-behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdia lortuta irakurtzen →

Sexu askatasun eta aniztasunaren aldeko ekimenak martxan jarriko ditugu lantokietan

Bizi garen jendartearen ispilu dira lantokiak, eta haietan ere, era honetako diskriminazio eta jazarpen egoerak izaten dira. Prekaritatea, lan ezegonkortasunlgtba, lan erreformak, murrizketak jasaten ditugun tokiak dira lantokiak, eta baita gure nortasuna itotzen duten tokiak ere: denak egiten digu presio gure sexu nortasuna ezkutatzeko, horrek dakartzan kalte pertsonal eta sozialekin.
Jarraitu irakurtzen…

Gizarte-kontseilua: esleitu dira 2015eko B eta A tramuak, baina berretsi gabe jarraitzen du 2016ko deialdiak

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Atzo, ekainak 8, Unibasq-ek ebaluazioak igorri zituenetik bi hilabete pasa eta gero gauzatu zen Gizarte-kontseiluan(*) 2015eko deialdiari dagozkien B eta A tramu berrien eta aurrekoen kontsolidazioaren esleipena. Osagarri tramu hauek 2017ko urtarriletik ordainduko dira, deialdiko C tramuak ez bezala, zeinak aurtengo urtarriletik kobratzen ari baikara.
Jarraitu Gizarte-kontseilua: esleitu dira 2015eko B eta A tramuak, baina berretsi gabe jarraitzen du 2016ko deialdiak irakurtzen →

UPV/EHUko Garbiketa Kontraten kontzentrazioak

Hitzarmen duin baten aldeko konzentrazioak burutuko dituzte UPV/EHUko eta Hezkuntza saileko garbiketa kontraten langileek UPV/EHUko campus guztietan. UPV/EHUko LABeko sail sindikaletik gure elkartasuna adierazten diegu eta konzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.
Ekainaren 8an, goizeko 10:30etan:LIMPIEZA

  • Gasteizen: Letren fakultatean
  • Leioan: Mikel Laboa plazan
  • Donostia: Barriola gelategian

 

AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa

Behin betiko egonkortasuna lortzeko aukera
LABek argi du 2016ko 44 lanpostura mugaturiko Lan Eskaintza Publiko (LEP) hau ez dela nahikoa UPV/EHUn Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak (AZP) bizi duen prekarietatea gainditzeko baina hala ere ezin dugu aukera hau alperrik galtzen utzi, alegia ez LEPa egin gabe utzi ezta alferrikako bideetan murgildu.
Jarraitu AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa irakurtzen →