LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Osagarriak, Gizarte Kontseiluaren zain

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Pasa den asteko Gobernu-kontseiluan onartu ziren irakasle-ikertzaileen banakako osagarrien 2013ko eta 2014ko deialdiak. Deialdi hauek aukera emango diete irakasle-ikertzaile askori 2011 eta 2014 urteen artean egin gabeko deialdien ondorioz izan zituzten galerak partzialki errekuperatzeko. Gogoratu bi deialdi hauek LAB eta STEILAS sindikatuok bultzatutako salaketa judizialaren ondorio zuzena izan direla.
Jarraitu Osagarriak, Gizarte Kontseiluaren zain irakurtzen →

2016ko Osagarrien deialdiaren ondorio ekonomikoak atzeratzeko azpijokoak

LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuen komunikatu bateratua
Pasa den martxoaren 4an, Errektoreak bidalitako mezu bat jaso genuen UPV/EHUko irakasle-ikerlariok, gogora ekarriz, besteak beste, errektoretza-taldearen, Gizarte-kontseiluaren, Unibasq-en eta Jaurlaritzaren artean adostuta zeukaten akordioa ordainsari osagarrien inguruan. “Alde guztientzat zentzuzkoa eta egokia den akordioa”, aukera eman ziona irakasle-ikerlarien multzo handi bati 2015eko deialdian osagarriak lehenengo aldiz eskatzeko, edo lehenagoko deialdietan eskuratutakoak kontsolidatzeko. Akordio hark 2016ko udaberrian beste deialdi bat izango zela ere jasotzen zuen, 2015eko irailaren 8an irakasle-ikerlarien Errektoreordeak mezu bidez jakinarazi zuen moduan; horren arabera, aukera egongo zen osagarriak 2015ean kontsolidatzeko, 2016an ebaluazio berri bat eskatzeko eta eskuratutako tramu berriak 2017an kobratzeko, lehenago lortutakoak arriskuan jarri gabe eta galera ekonomikorik gabe. Jarraitu 2016ko Osagarrien deialdiaren ondorio ekonomikoak atzeratzeko azpijokoak irakurtzen →

Diskriminaziorik EZ! Bosturtekoak Guztiontzat!

Sindikatu guztiok – LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT – argi dugu IIP ez-iraunkorraren eskubidea ere badela bosturtekoak jasotzea. Gainera, argi dugu, UPV/EHUn eskubide hori 2015 urtetik aurrera gauzatu behar dela, ondorio guztiekin. Beraz, 2015eko ohiko deialdian ebaluazio positiboa eskuratu dutenei atzerapenak ordaindu beharko litzaizkieke eta aurkeztu ez zirenentzako ez-ohiko deialdi berri bat prestatu beharko litzateke, ondorio ekonomiko berberekin.
Jarraitu Diskriminaziorik EZ! Bosturtekoak Guztiontzat! irakurtzen →

Maiatzaren Lehena – Langileok martxan eskuBIDEAK aktiBATUZ!

Langileok martxan gara, EskuBIDEAK aktiBATUZ, Euskal Herrian prekarietatM1-2016ea garaitzeko. Iazko Maiatzaren Lehenean LABetik genion ez genuela hazkunde ekonomikoko fase berri hau sendotzen eta egonkortzen lagunduko, elite ekonomiko eta politikoek, beren aberastasuna bermatzeko, gehiengo soziala miseriara kondenatzen dutelako.
Jarraitu Maiatzaren Lehena – Langileok martxan eskuBIDEAK aktiBATUZ! irakurtzen →

APIRILAK 28. Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du

XXI.en mendean aurrera goaz, jendarteak sekulako bilakaera izan du eta sinesgaitza bezain onartezina bada ere, oraindik, lanera joatean gure bizitza arriskuan jartzen dugu. Hori da egunero milaka langilek bizi duten errealitate gordina. Lan istripuena28 kopurua gora doa eta gehiegi dira lanean ari direla hiltzen diren langileak. Datuak hor daude, 2015ean 55 heriotz istripu izan ziren eta 2016an jada 16 langile hil dira lan istripuren baten ondorioz. Kopuru hau gorantz doa. Jarraitu APIRILAK 28. Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du irakurtzen →

Gobernu Kontseiluaren Batzordeetako eta bestelako organoen kideak aukeratu berri dira

Gobernu Kontseilu berriak pasa den asteko ostegunean, martxoak 10, burutu zuen bere lehenengo bilkura.
Besteak beste, Hauteskunde Batzorde Nagusiko kideak, Gobernu Kontseiluaren Batzordeetakoak eta Udako Ikastaroen Fundazioko Patronatukoak zein UPV/EHUren Gizarte Kontseilukoak hautatu ziren bertan.
Jarraitu Gobernu Kontseiluaren Batzordeetako eta bestelako organoen kideak aukeratu berri dira irakurtzen →

AZPko 30 langilek izango dute Telelanerako aukera 2016/2017 ikasturtean

Pasa den Gobernu Kontseiluaren bileran (2016/03/10) oniritzia eman zitzaion AZPko sindikatuon eta UPV/EHUko Gerentziaren artean erdietsitako Telelanaren akordioari.
LABek telelanean jarduteko aukera, esperientzia pilotoa oinarri, maila goreneko lanpostuei nagusiki mugaturik egon dela eta beraz, langile guztien lana eta norberaren bizitza kontziliatzeko neurriak ekarriko lituzkeen bidea jorratu behar dela adierazi du. Jarraitu AZPko 30 langilek izango dute Telelanerako aukera 2016/2017 ikasturtean irakurtzen →

Gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzeko eta finkatzeko proposamenak onartu ditu Gobernu Kontseiluak

UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak B eta A tarteetako gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzeko eta aurreko deialdietan esleitutakoak finkatzeko Gizarte Kontseiluari helarazteko proposamena onartu zuen 2016ko martxoaren 10ean egindako bilkuran.
Jarraitu Gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzeko eta finkatzeko proposamenak onartu ditu Gobernu Kontseiluak irakurtzen →

Bizkaiko IKT-eko Gerenteordetzan lekuz aldaketarik ez momentuz

20160301-IKT-istripuaIKTeko Gerentziaordetzan izandako berrantolaketaren ondorioz, Leioako Campuseko Errektoregoaren solairu ezberdinetan zeuden ezarpen arloko eta ekoizpen arloko langileak leku berean kokatzeko asmoa adierazia zien langileei IKTeko Bizkaiko koordinatzaileak.
Horren prestaketan zeudela, martxoaren 1eko gauean gertakari larria gertatu zen denak batzeko pentsatuta zegoen 3. pisuko gelan: sabaian dagoen kristaleraren leihoetako bat matxuratu eta kristalak apurtuta, langile baten mahaiaren gainera jausi ziren. Zorionez, lan orduz kanpo gertatu zenez, ez zuen ondorio larririk eragin, langilea ez baitzegoen bere lanpostuan.
Jarraitu Bizkaiko IKT-eko Gerenteordetzan lekuz aldaketarik ez momentuz irakurtzen →