Iragan martxoaren 10eko Gobernu Kontseiluaren bilkuran 2016ko Ikerketarako laguntzen UPV/EHUko deialdia; mugikortasuna sustatzeko eta ikerketaren emaitzen komunikaziorako laguntzen deialdia; eta azpiegitura zientifikoa eta funts bibliografikoak erosi eta berritzeko laguntzen deialdia onartuak izan ziren. Adi egon beraz, hurrengo egunetan argitara emango baitira.
LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak
Irakasleriaren bide laboralaren aldeko apustu garbia
Koldo Calladoren iritzi artikulua LAB Irekitzen prozesuaren web orrian:
http://labehu.eus/irekitzen/eu/iritziak/bide-laboralaren-aldeko-apustu-garbia/
IREKITZEN Inkestaren emaitzen ustiaketa
IREKITZEN prozesuan egindako inkestaren emaitzen ustiaketa argitaratu egin da LAB Irekitzen web orrian.
http://labehu.eus/irekitzen/eu/irekitzen-prozesua/inkestaren-emaitzen-ustiaketa/
Irakasleen arteko diskriminazioa errealitate latza da EHUn 2016an urtean ere
Iñaki Etaioren iritzi artikulua LAB Irekitzen prozesuaren web orrian:
Irakasleen arteko diskriminazioa errealitate latza da EHUn 2016an urtean ere
Diskriminazioa kolektibo batzuetan eta, horretaz gain, egoera zehatz batzuetan dauden langile batzuengan, ematen bada ere, ez iraunkorrak garen irakasle eta ikerlariak kolpatuenak gara inolako zalantzarik gabe eta Irekitzen prozesuan horretaz hausnartzea gustatuko litzaidake.
… jarraitu irakurtzen ->
Euskararen egoera “zuria” unibertsitatean
Karmele Artetxeren iritzi artikulua LAB Irekitzen prozesuaren web orrian:
Euskararen egoera “zuria” unibertsitatean
Euskara unibertsitatean presente badago ere, hainbat arrazoi eta faktore tarteko, oraindik ez dago normalizatuta. Horregatik, besteak beste, unibertsitateko irakasle eta ikertzaile euskaldunok egoera konplikatua bizi dugu, edo behintzat hori sentitzen dugu euskaraz ere aritzen garenok. Izan ere, arrakasta akademikoa ez dago lotuta euskararekin, ezta egonkortasun laborala ere.
… jarraitu irakurtzen ->
Euskal Presoak etxera ekarri behar ditugu. U9an Bilbo eta Baionara
LAB sindikatuak euskal presoen eskubideen alde eta urtarrilaren 9an Bilbon Sarek deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia eginez mobilizatzen ari da egunotan. Gaur Iruñean, Durangon, Bergaran…, atzo Ondarrun, Gasteizen… Euskal gatazkaren ondorio eta konponbidearen parte diren presoei ezartzen zaizkien salbuespenezko egoera eta neurriekin amaitzea exijitu dugu.
Jarraitu Euskal Presoak etxera ekarri behar ditugu. U9an Bilbo eta Baionara irakurtzen
2016ko lanaldia: Benetako aurrerapausoak emateko balio ez duten erabakiak
UPV/EHUko administrazioak AZP-ko langileen 2016 urterako lanaldi, lanorduen kontrol , opor eta baimenei buruzko Zirkularra onartu berri du. LABen ustez, bertan jasotzen diren neurriek, zoritxarrez, ez dute balio izango benetako aurrerapausoak emateko ez kontziliazioaren alorrean, ezta langileen arteko baldintzak berdintze edo parekatzeari begira. Are gehiago, langileen arteko ezberdintasunak areagotuko dira, lan baldintza prekarioenak dituztenek baldintza txarrenak edukiz datorren urtean.
Jarraitu 2016ko lanaldia: Benetako aurrerapausoak emateko balio ez duten erabakiak irakurtzen
Sektore kritikoa klaustroan eraginkorra izango da
Atzoko klaustrorako hauteskundetako lehenengo datuen irakurketa egiten du LABek .
LAB eta STEILAS sindikatuok hiru campusetan sustatu dituzte kandidaturak IIP iraunkor ez doktore eta behin behineko IIP kolektiboetan. Behin betiko ez-doktoreen kolektiboan oraingoetan 11 klaustrokide lortuz, aurreko hauteskundeetan 8. Bestalde, behin behineko IIP (Bestelako IIP) kolektiboan, aurreko hauteskundeetan 4 klaustrokide lortu bagenituen, aurten 3. Jarraitu Sektore kritikoa klaustroan eraginkorra izango da irakurtzen
GEROAk hiru kide gehiago izango ditu klaustroan
2015eko Klaustrorako eta Campuseko Batzarretarako AZP-ren hauteskundeak
Araban lehen aldiz GEROA hautagaitzak klaustrokide 1 izango du, Gipuzkoan zituen 2ak mantentzen ditu eta Bizkaian 2 gehiago izango ditu. Jarraitu GEROAk hiru kide gehiago izango ditu klaustroan irakurtzen
Auzitegi gorenak bertan behera utzi ditu unibertsitateko zuzendaritzak AZP eta IIPko kideei ezarritako aldebakarreko murrizketak
Pasa den asteazkenean, 2015eko azaroaren 25ean, UPV/EHUko langileek jasotzen dituzten matrikulak ordaintzeko laguntzen murrizketak legez kanpokoak direla berresten duen Auzitegi Gorenaren epaia ezagutu genuen. Unibertsitateko matrikulen ordainketen eskubidea AZP eta IIP laboralen Hitzarmen Kolektiboan eta funtzionarioen Langileen Lan-Baldintzak Arautzeko Hitzarmenean jasotzen da. Unibertsitateko zuzendaritzak negoziazio kolektiboan adostutakoa bertan behera uzteko aldebakarreko erabakia PRECOren aurrean salatu zen lehendabizi eta epaitegietan ondoren.
Jarraitu Auzitegi gorenak bertan behera utzi ditu unibertsitateko zuzendaritzak AZP eta IIPko kideei ezarritako aldebakarreko murrizketak irakurtzen