LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Mugak Zabalduz Karabanarekin egin dugu bat

Euskal Herriko Eskubideen Karta sinatu dugun erakunde sozial eta sindikalok babesa agertu diogu Mugak Zabalduz Karabanari. Uztailaren 14an, Melillarantz abiatuko da, etorkinek eta errefuxiatuek Hego Mugan pairatzen duten Giza Eskubideen urraketa sistematikoa salatzeko. Xede dugun jendarte-ereduaren erdigunean, bizitza dago, eta bizitza jokatzen dute, hain zuzen ere, gerratik eta miseriatik ihesi dabiltzanek. Hala adierazi dugu Bilbon, gaur egindako agerraldian. Jarraitu Mugak Zabalduz Karabanarekin egin dugu bat irakurtzen

Estatus politiko berri bat aldarrikatu dugu, enplegu eta babes sozial gaietan ahalmen legegile osoa izateko

 
Garbiñe Aranburuk eta Bea Martxuetak, LABeko idazkari nagusiak eta Politika Sozialeko arduradunak, hurrenez hurren, agerraldi bat egin dute gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzak Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) erreformatzeko asmoen inguruan sindikatuak duen jarrera zehazteko. Sindikatuko ordezkariek DSBEren erreforma bertan behera uztea eskatu dute, baita patronalaren aldeko erabakiak albo batera uztea ere.
Jarraitu Estatus politiko berri bat aldarrikatu dugu, enplegu eta babes sozial gaietan ahalmen legegile osoa izateko irakurtzen

Garbiñe Aranburu: "Ezkerreko eragileen artean aliantzak eraikitzea da gure apustua"

9. Biltzar Nagusian LABen Idazkari Nagusi berria izateko aho batez hautatua izan da Garbiñe Aranburu. Etxeko lanak eginda iritsi da sindikatua Biltzar Nagusi honetara eta beste horrenbeste jarri dizkio bere buruari datozen urteei begira. Arlo politiko, sindikal eta sozialari begira lan egiteko borondatea du LABek eta guztiak izan ditu aipagai Garbiñe Aranburuk, “Iraultzen” aldizkariaren azken zenbakian egindako elkarrizketan. 
Jarraitu Garbiñe Aranburu: "Ezkerreko eragileen artean aliantzak eraikitzea da gure apustua" irakurtzen

Hauek ez dira UPV/EHU-k merezi eta behar dituen Aurrekontuak

Gaur UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2017ko Aurrekontuak onartu ditu. LABek aurrekontu hauek errefusatzen ditu Unibertsitate publikoak dituen behar eta konpromisoei aurre egiteko guztiz ez nahikoak direlako eta Gobernu espainiarrak eta Eusko Jaurlaritzak inposatutako mugak, eta ondorioz, 2012tik aurrera ezarritako murrizketak mantendu eta onartzen jarraitzen direlako. Jarraitu Hauek ez dira UPV/EHU-k merezi eta behar dituen Aurrekontuak irakurtzen

UPV/EHUko 2017ko Aurrekontu Aurreproiektuari Osoko Zuzenketa

LABek proposamena atzera botatzea eta berria osatzea bultzatzen du
UPV/EHUko Gerentziak aurkeztutako 2017 urteko Aurrekontu Aurreproiektua ikusita, aurtengoan ere baiezta dezakegu ontzat ematen dituela Gobernu espainiarrak zein Eusko Jaurlaritzak inposatutako mugak eta, ondorioz, 2012tik aurrera ezarritako murrizketak mantendu eta onartzen jarraitzen duela. Horrela, murrizketok egonkortzeko ahalegina egon badagoela esan dezakegu. Jarraitu UPV/EHUko 2017ko Aurrekontu Aurreproiektuari Osoko Zuzenketa irakurtzen

Eragile eta langile ugari batu dira sexu erasoen aurkako bilkuran

Leioako Campusean egindako konzentrazioaren irudi bat.
Leioako Campusean, 12:00etan jarria zuten hitzordua Mikel Laboa Plazan ikasleen eragile ezberdinek Arte Ederren Fakultatean hango ikasle batek jasandako sexu-erasoa salatzeko. Ikasleen elkarte ezberdinek, andrazko ikasle feministen elkarteek, PREST (Presoen Sostengu Taldea), zenbait Fakultatetako ikasle batzarrak… LABek ere konzentrazioarekin bat egiten zuela adierazi zuen eta langilegoa deitu zuen elkarretaratzera. Azkenik, Errektore Taldeak, aurreko egunean ere bat egin zuen deialdiarekin.
Irudi zinez ezohikoa izan zen plazaren inguruan ikasleek, langileek eta errektore taldeak  sexu-erasoa salatu eta erasotutako ikasleari elkartasuna erakusteko utzitakoa. Honetan ikasleak ziren deitzaileak eta eurei egokitu zitzaien gertatutakoaren inguruko balorazioak egitea.
Guk, gure aldetik, konzentraziora deitzeko esandakoan berresten gara: ez dugu onartuko ezelako sexu-erasorik, ezta genero-indakeriarik. Eta gertatzekotan, erantzuteko mobilizazioa deitzeko konpromisoa hartzen dugu.

Sexu indarkeriari EZ!

Konzentrazioa ostegunean 12:00etan Leioako Mikel Laboa Plazan
Arte Ederren fakultateko ikasle bati egindako sexu erasoa dela eta, LABek erabateko gaitzezpena adierazi nahi du. Eraso hau salatzeaz gain, edozein sexu eraso zein bestelako indarkeria matxistak ez ditugula onartuko ozen esan nahi dugu eta aldi berean, erasotua izan den emakumeari gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu.
Horregatik, EHUko hainbat ikasle eta feminista taldek ostegunean, ekainak 1, 12:00etan Leioako Campuseko Mikel Laboa plazan deitu duten elkarretaratzearekin bat egiten dugu eta EHUko langileak bertaratzera deitzen ditugu.

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!

SEXU INDARKERIARIK EZ!

Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean

Eusko Jaurlaritzak prestatutako aurrekontuek ez diote enplegu publikoaren arazo larriari heltzen, eta lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearentzat beste atzerapauso bat adierazten dute. Izan ere, ez dute jasotzen 20.000 lanpostu egonkortzeko, erosahalmena berreskuratzeko, administrazioak euskalduntzeko edota aukera berdintasun plan eraginkorrak garatzeko diru-sail egokirik. Bide horretatik hain zuzen, arreta ratioek, itxaron zerrendek eta zerbitzu publikoen kalitatea orokorrean gainbehera doaz.  Jarraitu Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean irakurtzen

Ongi etorri errefuxiatuak plataforma: hitzaldiak Leioan eta Gasteizen

Ongi etorri errefuxiatuak plataformak ekimen berri bi antolatu ditu asteon UPV/EHUn:
Ikasle errefuxiatuen Hitzaldia – Gernika 2017ko aurkezpena
Parte hartzaileak: 

  • Yahia Kodoo (EHUko ikasle siriarra)
  • Hassana Aalia (Saharako errefuxiatua)
  • UPV/EHUko eta Bizkaiko plataformaren kide bi

Jarraitu Ongi etorri errefuxiatuak plataforma: hitzaldiak Leioan eta Gasteizen irakurtzen