LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Egin kontu! Aurrekontu feministen garaia da

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurrekontuen eztabaida pil-pilean delarik heldu zaigu aurtengo martxoaren 8a. Martxoaren 8ko egunean, urtero, emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan oraindik ere pairatzen ditugun diskriminazio eta biolentzia egoerak salatzen ditugu eta dei egiten diegu instituzio zein agintari politikoei, egoera iraultzea ekarriko duten lege, politika eta neurri ausart eta feministak praktikan jar ditzaten. Jarraitu Egin kontu! Aurrekontu feministen garaia da irakurtzen

Hurrengo urteetarako lehentasunezko lan-ildoak ontzat eman ziren Barriolan egindako batzarrean

Otsailaren 24an, ostiralez, Barriola gelategian 60 AZP eta IRI langileak bildu ginen. Batzarrean aurkeztu ziren prozesu partehartzailean aukeratutako lehentasunezko proposamenak eta bertaratutakoen aldetik hainbat iradokizun egin ondoren aukeratutako proposamenak ontzat eman genituen. Jarraitu Hurrengo urteetarako lehentasunezko lan-ildoak ontzat eman ziren Barriolan egindako batzarrean irakurtzen

EHUren barneko iritzi eta jarrera kontrajarriak elkarrizketa eta adostasunaren bidez konpontzea aldarrikatzen du LABek

Atzo arratsalde eta gauean Bilboko Ingeniaritza Eskolan burutzen ari ziren Herri Unibertsitatearen ekimenaren harira izandako gertaerak direla eta, LABek honakoa adierazi nahi du:
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eztabaida, ekimen eta pentsamendu kritiko eta autokritikoaren gune izan behar du.
Era berean, unibertsitate-komunitate osoaren eta horren baitan, sektore ezberdinen eskubide demokratikoak bermatu behar dira. Ekimenak antolatzea, unibertsitatearen instalazioak erabiltzea eta itxialdia egitea ere eskubide horien adierazle dira.
Arauak, edozein arau, sektore guztiok ditugun eskubideen bermatzaileak izan behar dira. Eskubide horien egikaritzean, baina, elkarren arteko begirunea eta errespetua ezinbestekotzat jotzen dugu.
EHUren egunerokotasunean sor daitezkeen ezberdintasun, iritzi kontrajarri eta abarri era elkarrizketatu eta adostuaren bidez konponbidea topatzeko benetako saiakerak egiteko deitzen ditugu ikasle eta agintariak.
Horregatik, gaurko ordu txikietan Bilboko Ingeniaritza Eskolan identifikaturiko 200 ikasle horiei ezelako oinarri eta babes demokratikorik ez duen Mozal Legea aplikatzeko edozein ekimen bertan behera uztea aldarrikatzen dugu.

2017/02/23ko Klaustroa: LABek sustatutako galderei emandako erantzunak

Hilaren 23an bilduko den Klaustrorako hainbat galdera egin dituzte LABek sustatutako hautagaitzek. Gaur, Errektore taldeak Jardueren Programari egindakoei eta Aldezleak 2016 urteko bere Txostenari egindakoari emandako erantzunak agertu dira. Ondoren irakurri ahalko dituzue bai galderak zein emandako erantzunak. Jarraitu 2017/02/23ko Klaustroa: LABek sustatutako galderei emandako erantzunak irakurtzen

Gerenteari Heziketa Ikastegietako Garbiketa-Komenioaren negoziazioan ari diren sindikatuekin biltzeko exijitzen diogu

UPV/EHUko administrazio eta sindikatuen artean izandako azken bileran idatzi bat helerazi genien administrazioaren ordezkariei Gerenteari Eusko Jaurlaritzaren eta EHUko heziketa ikastegietako Garbiketa Kontratetako sindikatuekin (LAB, ELA, CCOO, UGT eta ESK) bilera egin dezala eskatuz. Jarraitu Gerenteari Heziketa Ikastegietako Garbiketa-Komenioaren negoziazioan ari diren sindikatuekin biltzeko exijitzen diogu irakurtzen

Errektoregaiak LABek sustatutako galderei emandako erantzunak

Errektore hauteskundeetan ohikoa denez, errektore izateko hautagaiak programa aurkezteko Klaustroa burutu zen pasa den ostiralean. Nekane Balluerka errektoregaiak  bere programa aurkeztu zuen eta ondoren klaustrokideek aurkezturiko galdereei erantzun zien. Besteren artean, LABek aurkeztutako 27 galderak  erantzun zituen. Jarraitu Errektoregaiak LABek sustatutako galderei emandako erantzunak irakurtzen