2019ko martxoaren 16an doktoretza aurreko ikertzaileen Estatutua (EPIPF) Estatuan indarrean sartu zenean, LABetik behin eta berriz EHU interpelatu genuen ikertzaile hauen soldatak lege honek ezarritako gutxienekoetara egokitu zitzan baina ez genuen Administrazioaren aldetik erantzun positiborik jaso.
Egoera horren aurrean LABek dei egin zien doktoretza aurreko ikertzaileei jaso ez zituzten zenbatekoak judizialki erreklamatzera. LABetik dozenaka doktoretza aurreko ikertzaileren demandak tramitatu genituen eta erreklamatzaileen aldeko hainbat sententzia egon ziren EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aldetik.
EHUk, ordea, sarritan baliatutako bere langileen aldeko neurriak hartzeko nahikoa oinarri juridikorik ez egotearen argudioa erabiliz, Madrilgo Auzitegi Gorenean kasazio errekurtsoa jarri zien sententzia hauei. Hilabeteetako itxaronaldiaren ondoren egun hauetan abokatuek jakinarazi digute Auzitegi Gorenak ez duela tramitera onartu EHUk jarritako lehenengo errekurtsoa eta, beraz, EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia berresten duela. Hau da, EHUk EPIPFak ezartzen dituen soldata minimoak 2019ko martxoaren 16tik aurrera aplikatu behar zituela ikertzaileen soldatak egokituz. Logikoa denez, beste kasazio errekurtsoak bide beretik joango direla uste dugu.Amaitu dira aitzakiak, beraz. Doktoretza aurreko ikertzaileei zor zaien dirua ordaintzen hasteko garaia iritsi dela ozenago berresten dugu LABetik.
2 erantzun “Auzitegi gorenak LABen interpretazioa onartuta EHUk ordaindu behar du doktoretza aurreko ikertzailei zor diena!” bidalketan
Iruzkinak itxiak daude.