Ebaluazio hezitzailea iruten II. Jardunaldiak

Hezkuntza Sistema Propioa iruten ari gara. Ez dira gutxi, herri gisa Euskal Herriko ikastetxeetan garatzen ari garen proiektuak: hezkidetza, euskara eta euskal kulturaren transmisioa, inklusioa, kulturartekotasuna, pedagogía aktiboak,…Baina maiz koxka batekin topo egiten dugu, ebaluazioa. Nola gainditu eskema zaharrak? Nola apurtu azterketa-nota binomioa? Zer egin selektibitatea, baxoa eta sistemak inposatzen dizkigun oztopoekin?

Ez da erraza Ebaluazio Hezitzailea egitasmotik errealitatera eramatea. Orain hiru ikasturte Ebaluazio Hezitzailea Iruten topaketak egin genituen Oronan. Adituen laguntzaz Ebaluazio eraldatzeko marko teorikoa osatu genuen, orain praktikan Ebaluazio Hezitzailerantz hainbat ikastetxe egiten ari den eraldaketa ezagutzeko aukera izango dugu. Haur Hezkuntzatik Unibertsitatera Ebaluazio Hezitzailea posible dela erakusteko jardunaldiak izango dira. Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateko adibideak ezagutuko ditugu. Eraldaketa orokor baten haziak landatuta daude.

Prestatu dugun menuarekin gozatu eta ikastea espero dugu, aldi berean gehiago ikasteko gosea eta praktikara urratsa emateko irrika sortuko dugulakoan gaude.

EGUNA ETA TOKIA

– Otsailaren 8an, Eibarko Markeskoa Jauregian (UEU)

– Ordutegia: 9:30-14:15

IZEN EMATEA

Esteka hau jarraituz egin dezakezu.

NONDIK NORAKOAK

– Kokapena: Ebaluazio Hezitzailea. Marko teorikoaren aurkezpena; oinarri

pedagogikoen garapena; dekalogoa (Ruben Iglesias eta Nora Salbotx).9.30-10:15.

– Praktika onak ezagutu.

10:15-11:30. Haur eta lehen hezkuntzako, proiektuak eta adibideak ezagutuko ditugu. Bizilore Azkoitiko Eskola Aktiboa eta Kattuka Arbizuko haur eskolako kideek emango digute beraien esperientziaren berri.

11:30-12.00 Atsedena eta Luntxa

12:00-13:30 Bigarren Hezkuntza: Gasteizko Armentia Ikastola: Tolosaldea Lanbide Heziketako Ikastetxea eta HUHEZI unibertsitatea ebaluazio hezitzailerantz egiten duten lana ezagutuko dugu hezigune bakoitzeko adituekin.

Ondorio orokorrak eta hausnarketa: 13:30-14:00

Ruben Iglesias eta Nora Salbotxek gidatuta

Balorazioa. 14:00-14:15