Gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu atzo Leioako UPV-EHUko kanpusean lanean ari zela zauritu zuten langileari. Hau ez da lan istripu bat, guztiz lekuz kanpo dagoen eraso baten ondorioa baizik. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen dekanotzan gertatukoa onartezina da eta horrela adierazi nahi dugu LABetik.
Jarraitu UPV/EHUn atzo gertatutakoaren aurrean LABen jarrera irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: TEKAZEL
Egin kontu! Aurrekontu feministen garaia da
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurrekontuen eztabaida pil-pilean delarik heldu zaigu aurtengo martxoaren 8a. Martxoaren 8ko egunean, urtero, emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan oraindik ere pairatzen ditugun diskriminazio eta biolentzia egoerak salatzen ditugu eta dei egiten diegu instituzio zein agintari politikoei, egoera iraultzea ekarriko duten lege, politika eta neurri ausart eta feministak praktikan jar ditzaten. Jarraitu Egin kontu! Aurrekontu feministen garaia da irakurtzen
EHUren barneko iritzi eta jarrera kontrajarriak elkarrizketa eta adostasunaren bidez konpontzea aldarrikatzen du LABek
Atzo arratsalde eta gauean Bilboko Ingeniaritza Eskolan burutzen ari ziren Herri Unibertsitatearen ekimenaren harira izandako gertaerak direla eta, LABek honakoa adierazi nahi du:
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eztabaida, ekimen eta pentsamendu kritiko eta autokritikoaren gune izan behar du.
Era berean, unibertsitate-komunitate osoaren eta horren baitan, sektore ezberdinen eskubide demokratikoak bermatu behar dira. Ekimenak antolatzea, unibertsitatearen instalazioak erabiltzea eta itxialdia egitea ere eskubide horien adierazle dira.
Arauak, edozein arau, sektore guztiok ditugun eskubideen bermatzaileak izan behar dira. Eskubide horien egikaritzean, baina, elkarren arteko begirunea eta errespetua ezinbestekotzat jotzen dugu.
EHUren egunerokotasunean sor daitezkeen ezberdintasun, iritzi kontrajarri eta abarri era elkarrizketatu eta adostuaren bidez konponbidea topatzeko benetako saiakerak egiteko deitzen ditugu ikasle eta agintariak.
Horregatik, gaurko ordu txikietan Bilboko Ingeniaritza Eskolan identifikaturiko 200 ikasle horiei ezelako oinarri eta babes demokratikorik ez duen Mozal Legea aplikatzeko edozein ekimen bertan behera uztea aldarrikatzen dugu.
Hurrengo urteetarako lehentasunezko lan-ildoak aukeratuak
Otsailaren 24an, ostiralez, burutuko dugun Batzar orokorrean ontzat eman beharko ditugu
Irekitzen prozesu partehartzailean UPV/EHUko LABentzat lehentasunezkoak izango diren proposamenak aukeratuak izan dira.
Jarraitu irakurtzen ->
LABek sustatutako galderak 2017ko otsailaren 23ko klaustrorako
UPV/EHUko klaustroa berriro bilduko da hilaren 23an. Aztergaien artean 2016/2017 ikasturteko jardueren egitaraua eta Aldezlearen 2016. urteko memoria daude. LABek sustatutako hautagaitzek ondorengo galderak egin dituzte:
Jarraitu LABek sustatutako galderak 2017ko otsailaren 23ko klaustrorako irakurtzen
Irekitzen prozesuaren azken txanpa, martxan
http://labehu.eus/irekitzen/eu/irekitzen-prozesuaren-azken-txanpa-martxan/
Irekitzen prozesua: Hezkuntza politikari buruzko eztabaida-taldeen ekarpenen sintesia eskuragarri
UPV/EHUko LABek bultzatutako Irekitzen prozesuaren barneko Unibertsitate politikari buruzko eztabaida-taldeetan izandako ekarpenen akta-laburpena eskegi berri dugu gure webgunean. Unibertsitatearen berrogei lagunek hartu zuten parte aipatu taldeetan, IIP zein AZPkoak. Akta hemen sakatuz irakur daiteke.
Iritzia: Emakume bat EHUko errektore
Arantza Urkaregi, Mila Amurrio, Mari Luz Esteban, Jone M. Hernandez, Iratxe Retolaza, Mertxe Larrañaga, Ane Larrinaga, Mari Jose Martinez, Estitxu Garai, Susana Andino, Oskia Agirre, Yolanda Jubeto, Aintzane Camara eta Arantza Gutierrez.
Datorren ostegunean, hilaren 24an, EHUko unibertsitariok aukera izango dugu datozen lau urteotan gure unibertsitate publikoa zuzenduko duen taldea hautatzeko. Une garrantzitsua, beraz, nahi dugun unibertsitate-ereduaz eztabaidatzeko. Zoritxarrez, hautagaitza bakarra izateak murrizten du eztabaida hori. Baina beste hautagaitza bat ez egotearen arrazoiez hausnartzeak beste artikulu baterako emango luke. Oraingo honetan, dagoen proposamenari eta berau lideratzen duen hautagaitzari buruz hausnartu nahi dugu. Jarraitu Iritzia: Emakume bat EHUko errektore irakurtzen
UPV/EHUko behin behineko langileak
Kalte-ordaina eta mugagabe izaera eskatzeko erreklamazioak
Jakingo duzuenez, irailaren 14an Europako Justizia Epaitegiak eman zuen sententzia batek Estatuko behin-behineko langileek pairatzen duten diskriminazioa aitortu zuen, besteak beste bi agindu hauek emanez:
- behin-behineko langileek kontratua amaitzen zaienean kalte-ordaina kobratu behar dutela langile iraunkorren baldintza berdinetan (20 lan egunetako kalte ordaina);
- behin-behineko kontratuak ezin direla erabili lanpostua estrukturala denean, hau da, enpresak lanpostu hori epe luzerako izango dela aurreikusten duenean. Egoera horretan dauden langileei “mugagabe ez-iraunkor” bihurtzeko aukera eman behar zaie.
Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira
Europako Esparruan dauden Unibertsitate Sistemek hainbat aldaketa bizi izan dituzte azken urteotan eta aldaketa horiek, batez ere, neoliberalismoa eta estatuen interesetan oinarrituak dira. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute Euskal Herriko Unibertsitateetan, bai Unibertsitate Publikoetan zein pribatuetan, izan ere, kasu askotan ez dira lehenetsi herri bezala ditugun erronkak. Azaroaren 7an martxan jarri zen UPV/EHUko hauteskunde kanpaina momentu aparta da errealitate honi buelta emateko proposamenak, aldarrikapenak, neurriak eta bideak eztabaidaren erdian jartzeko. Jarraitu Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira irakurtzen