Estatu espainoletik Formazioko Ikertzaileen kolektiboarentzako eraso berri bat gauzatzen ari da. Estatuko 2011ko Zientzia Legean kontratazio irudi bat sortu zen tesia egiteko laguntza jasotzen zuten ikertzaileentzako: doktoretza aurreko kontratua (“contrato predoctoral”). Kontratu mota hau ikertzaileek pairatzen zuten egoera prekarioa arintzera zetorren, baina ez zen garatu. Horren ordez, lan eta zerbitzu baterako kontratua (“contrato por obra y servicio”) erabili izan da, estatuko Langileen Estatutuan arautzen dena. Jarraitu Zer gertatzen ari da Formazioko Ikertzaileen kontratuekin? irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: IRI
LABek sustatutako galderak 2017ko otsailaren 23ko klaustrorako
UPV/EHUko klaustroa berriro bilduko da hilaren 23an. Aztergaien artean 2016/2017 ikasturteko jardueren egitaraua eta Aldezlearen 2016. urteko memoria daude. LABek sustatutako hautagaitzek ondorengo galderak egin dituzte:
Jarraitu LABek sustatutako galderak 2017ko otsailaren 23ko klaustrorako irakurtzen
Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu
LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua:
Azkenaldian Europako sententziek argi utzi dute langile iraunkor eta behin-behinekoen arteko diskriminazioa Europako Zuzentarauen aurkakoa dela eta neurriak hartu behar direla bi kolektibo horien eskubideak parekatzeko. Horren ondorioz, behin-behineko Irakasle-Ikertzaileei dagoeneko aitortu zaie bosturtekoak lortzeko eskubidea UPV/EHUn. Aldiz, seiurtekoak eskatzeko Unibasqek argitaratu duen azken deialdian behin-behinekoak diskriminatuak izan dira berriz ere, Europako Zuzentarauei muzin eginez.
Jarraitu Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu irakurtzen
Irekitzen prozesuaren azken txanpa, martxan
http://labehu.eus/irekitzen/eu/irekitzen-prozesuaren-azken-txanpa-martxan/
Osagarrien deialdiak normaltasunerantz
LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Gaur, abenduak 23, osagarrien 2016ko deialdiko C tramuak esleitzea onetsi du Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak eta, beraz, 2017ko urtarriletik aurrerako eragin ekonomikoa izango dute. Zehazki, 136 irakasle-ikertzailek eskuratuko dute C1 tramua lehen aldiz; 66k, C2 tramua; eta 63k, C tramu biak. Horiekin batera, 2015eko deialdian esleitutako B eta A tramu berriak ere ordaintzen hasiko dira.
Jarraitu Osagarrien deialdiak normaltasunerantz irakurtzen
Irekitzen prozesua: Hezkuntza politikari buruzko eztabaida-taldeen ekarpenen sintesia eskuragarri
UPV/EHUko LABek bultzatutako Irekitzen prozesuaren barneko Unibertsitate politikari buruzko eztabaida-taldeetan izandako ekarpenen akta-laburpena eskegi berri dugu gure webgunean. Unibertsitatearen berrogei lagunek hartu zuten parte aipatu taldeetan, IIP zein AZPkoak. Akta hemen sakatuz irakur daiteke.
Iritzia: Emakume bat EHUko errektore
Arantza Urkaregi, Mila Amurrio, Mari Luz Esteban, Jone M. Hernandez, Iratxe Retolaza, Mertxe Larrañaga, Ane Larrinaga, Mari Jose Martinez, Estitxu Garai, Susana Andino, Oskia Agirre, Yolanda Jubeto, Aintzane Camara eta Arantza Gutierrez.
Datorren ostegunean, hilaren 24an, EHUko unibertsitariok aukera izango dugu datozen lau urteotan gure unibertsitate publikoa zuzenduko duen taldea hautatzeko. Une garrantzitsua, beraz, nahi dugun unibertsitate-ereduaz eztabaidatzeko. Zoritxarrez, hautagaitza bakarra izateak murrizten du eztabaida hori. Baina beste hautagaitza bat ez egotearen arrazoiez hausnartzeak beste artikulu baterako emango luke. Oraingo honetan, dagoen proposamenari eta berau lideratzen duen hautagaitzari buruz hausnartu nahi dugu. Jarraitu Iritzia: Emakume bat EHUko errektore irakurtzen
UPV/EHUko behin behineko langileak
Kalte-ordaina eta mugagabe izaera eskatzeko erreklamazioak
Jakingo duzuenez, irailaren 14an Europako Justizia Epaitegiak eman zuen sententzia batek Estatuko behin-behineko langileek pairatzen duten diskriminazioa aitortu zuen, besteak beste bi agindu hauek emanez:
- behin-behineko langileek kontratua amaitzen zaienean kalte-ordaina kobratu behar dutela langile iraunkorren baldintza berdinetan (20 lan egunetako kalte ordaina);
- behin-behineko kontratuak ezin direla erabili lanpostua estrukturala denean, hau da, enpresak lanpostu hori epe luzerako izango dela aurreikusten duenean. Egoera horretan dauden langileei “mugagabe ez-iraunkor” bihurtzeko aukera eman behar zaie.
Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira
Europako Esparruan dauden Unibertsitate Sistemek hainbat aldaketa bizi izan dituzte azken urteotan eta aldaketa horiek, batez ere, neoliberalismoa eta estatuen interesetan oinarrituak dira. Aldaketa horiek eragin zuzena izan dute Euskal Herriko Unibertsitateetan, bai Unibertsitate Publikoetan zein pribatuetan, izan ere, kasu askotan ez dira lehenetsi herri bezala ditugun erronkak. Azaroaren 7an martxan jarri zen UPV/EHUko hauteskunde kanpaina momentu aparta da errealitate honi buelta emateko proposamenak, aldarrikapenak, neurriak eta bideak eztabaidaren erdian jartzeko. Jarraitu Errektoretzarako hauteskundeetan proiektu ezberdinen konfrontazioa eta adierazpen askatasuna nagusitu behar dira irakurtzen
UPV/EHU: Euskal Herrirako Unibertsitatea, gure hautua
Sinatzaileak: Mila Amurrio, Amaia Andrieu, Iñaki Antiguedad, Angel Bidaurrazaga, Arantza Diaz de Ilarraza; Gabi Elkoroaristizabal; Xabier Isasi; Iratxe Retolaza; Maite Urtiaga eta Iñaki Zabaleta Urkiola
UPV/EHUn, gainerako Europako Unibertsitateetan bezala, aldaketa sakonak gertatu dira Bolonia Prozesuak eta Lisboako Estrategiak ezarritako konpromisoak inplementatzean. Bi prozesu horiek, neoliberalismoak eta Estatuek bultzaturik, unibertsitatea ezagutza gizartearen erdigunean kokatu dute, ordena ekonomiko globalari begira. Azken urteotan, mundu mailako erreferentziazko Unibertsitate ugariren jardunean auzi ekonomiko eta sozialen arteko oreka jokoak gertatu dira, eta horren ondorioz, unibertsitatearen aldaketaren gaineko eztabaida ireki da, baita gure artean ere: nortzuen/zeren zerbitzura egongo da XXI. mendeko unibertsitatea? Jarraitu UPV/EHU: Euskal Herrirako Unibertsitatea, gure hautua irakurtzen