Kategoriaren artxiboa: IRI

Mobilizatzeak balio du

Estatuko Gizarte Segurantzak argitaratu berri duen ohar batean iragartzen da doktoretza aurreko ikertzaileen kontratuen kodea berriro ere aldatu egin dutela, 401 motakoa izatera itzultzeko, “lan eta zerbitzu jakin baterako” kontratu izatera, alegia. Lorpen honek dudarik gabe frogatzen du borroka eta antolakuntza ezinbestekoak direla bidegabekeriak gelditzeko. Zoriondu nahi ditugu formazioko ikertzaileak, izan duten erantzunagatik.
Jarraitu Mobilizatzeak balio du irakurtzen

UPV/EHUn atzo gertatutakoaren aurrean LABen jarrera

Gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu atzo Leioako UPV-EHUko kanpusean lanean ari zela zauritu zuten langileari. Hau ez da lan istripu bat, guztiz lekuz kanpo dagoen eraso baten ondorioa baizik. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen dekanotzan gertatukoa onartezina da eta horrela adierazi nahi dugu LABetik.
Jarraitu UPV/EHUn atzo gertatutakoaren aurrean LABen jarrera irakurtzen

Formazioko Ikertzaileen mobilizazio arrakastatsuak

Gaur, Formazioko Ikertzaileen aldarrikapena ozen entzun da UPV/EHUko hiru campusetan. Langile kolektibo prekarizatu honen asanbladak (@predocasanblada) deitutako kontzentrazioetan formazioko ikertzaileen gehiengoak hartu du parte, LABen atxikimenduarekin eta beste irakasle-ikertzaileen babesarekin.
LABek behin eta berriz salatu du langile hauek sufritutako kontratu aldaketa bidegabea eta UPV/EHUri lan baldintzak mantenduko direla ziurtatzeko bermeak exijitu dizkio. LAB berean mantentzen da, arazo honen betiko konponketa Eusko Jaurlaritzak Zientzia Legean definitutako ikertzaileen kontratu laboral guztiak–ez bakarrik doktoretza aurrekoak– arautzetik etorriko dela, Irakasle-Ikertzaileen dekretua eguneratuz.  Kolektibo honen lanak aitortza behar du eta lan-baldintza duinak.
Jarraitu Formazioko Ikertzaileen mobilizazio arrakastatsuak irakurtzen

LABek Formazioko Ikertzaileen mobilizazioekin bat egiten du

Formazioko Ikertzaileen kolektiboak kontratu mota aldatzearen ondorioz jasotako erasoa salatzeko langile hauen Asanbladak (@predocasanblada) martxoaren 15erako deitutako mobilizazio deialdiekin bat egiten du LABek.

  • Mikel Laboa Plazan, Leioan, 11:30etan
  • Gelategian (Barriola eraikina), Ibaeta-Donostian, 12:00etan
  • Elurreta Gelategian, Gasteizen, 11:30etan

LABek gaia azaleratu zuenetik behin eta berriz eskatu dio Unibertsitateari langile hauek sufritutako bidegabekeria ahalik eta lasterren zuzendu behar dela eta, bitartean, UPV/EHUri lan baldintzak mantenduko direla ziurtatzeko bermeak exijitu dizkio.
Baina atzera buelta ez da nahikoa. LABen ustez, arazo honen betiko konponketa etorriko da Eusko Jaurlaritzak Zientzia Legean definitutako ikertzaileen kontratu laboral guztiak arautzetikez bakarrik doktoretza aurrekoak–, Irakasle-Ikertzaileen dekretua eguneratuz.  Bide horretan lanean jarraituko dugu.

Egin kontu! Aurrekontu feministen garaia da

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) aurrekontuen eztabaida pil-pilean delarik heldu zaigu aurtengo martxoaren 8a. Martxoaren 8ko egunean, urtero, emakumeok gure bizitzaren esparru ezberdinetan oraindik ere pairatzen ditugun diskriminazio eta biolentzia egoerak salatzen ditugu eta dei egiten diegu instituzio zein agintari politikoei, egoera iraultzea ekarriko duten lege, politika eta neurri ausart eta feministak praktikan jar ditzaten. Jarraitu Egin kontu! Aurrekontu feministen garaia da irakurtzen

Formazioko ikertzaileak: Behin betiko konponketaren alde

Aurreko komunikatu batean kritikatzen genuen formazioko ikertzaileen kontratuak abisatu gabe eta atzera eraginarekin aldatuak izan zirela estatuan eta UPV/EHUn. Atzo CRUEk komunikatu batean eskatu zuen formazioko ikertzaileen kontratuetan aplikatutako aldaketak tenporalki bertan behera uztea. LABek egoki ikusten du neurri hau eta kontratu predoktoralak, garatzea aldarrikatzen du, Zientzia Legean definitutakoak, eta berariazko kontratuak egitea formazioko ikertzaileentzako arazoak betiko konpontzeko. Atzera eragina ez zela legezkoa nahiko argi badago ere azkeneko kontratuak praktiketakoak izan dira eta, beraz, aldatu beharko lirateke. LABek exijitzen dio UPV/EHUri aldaketa hauek ahalik eta lasterren egitea eta dagoeneko irakasle-ikertzaileen errektoreordeari eskatu zaio. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak irakasle-ikertzaileen dekretua eguneratu beharko luke, beste gauzen artean, irudi hau EAEn garatzeko.

EHUren barneko iritzi eta jarrera kontrajarriak elkarrizketa eta adostasunaren bidez konpontzea aldarrikatzen du LABek

Atzo arratsalde eta gauean Bilboko Ingeniaritza Eskolan burutzen ari ziren Herri Unibertsitatearen ekimenaren harira izandako gertaerak direla eta, LABek honakoa adierazi nahi du:
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) eztabaida, ekimen eta pentsamendu kritiko eta autokritikoaren gune izan behar du.
Era berean, unibertsitate-komunitate osoaren eta horren baitan, sektore ezberdinen eskubide demokratikoak bermatu behar dira. Ekimenak antolatzea, unibertsitatearen instalazioak erabiltzea eta itxialdia egitea ere eskubide horien adierazle dira.
Arauak, edozein arau, sektore guztiok ditugun eskubideen bermatzaileak izan behar dira. Eskubide horien egikaritzean, baina, elkarren arteko begirunea eta errespetua ezinbestekotzat jotzen dugu.
EHUren egunerokotasunean sor daitezkeen ezberdintasun, iritzi kontrajarri eta abarri era elkarrizketatu eta adostuaren bidez konponbidea topatzeko benetako saiakerak egiteko deitzen ditugu ikasle eta agintariak.
Horregatik, gaurko ordu txikietan Bilboko Ingeniaritza Eskolan identifikaturiko 200 ikasle horiei ezelako oinarri eta babes demokratikorik ez duen Mozal Legea aplikatzeko edozein ekimen bertan behera uztea aldarrikatzen dugu.