Leioako Campusean egindako konzentrazioaren irudi bat.
Leioako Campusean, 12:00etan jarria zuten hitzordua Mikel Laboa Plazan ikasleen eragile ezberdinek Arte Ederren Fakultatean hango ikasle batek jasandako sexu-erasoa salatzeko. Ikasleen elkarte ezberdinek, andrazko ikasle feministen elkarteek, PREST (Presoen Sostengu Taldea), zenbait Fakultatetako ikasle batzarrak… LABek ere konzentrazioarekin bat egiten zuela adierazi zuen eta langilegoa deitu zuen elkarretaratzera. Azkenik, Errektore Taldeak, aurreko egunean ere bat egin zuen deialdiarekin.
Irudi zinez ezohikoa izan zen plazaren inguruan ikasleek, langileek eta errektore taldeak sexu-erasoa salatu eta erasotutako ikasleari elkartasuna erakusteko utzitakoa. Honetan ikasleak ziren deitzaileak eta eurei egokitu zitzaien gertatutakoaren inguruko balorazioak egitea.
Guk, gure aldetik, konzentraziora deitzeko esandakoan berresten gara: ez dugu onartuko ezelako sexu-erasorik, ezta genero-indakeriarik. Eta gertatzekotan, erantzuteko mobilizazioa deitzeko konpromisoa hartzen dugu.
Konzentrazioa ostegunean 12:00etan Leioako Mikel Laboa Plazan
Arte Ederren fakultateko ikasle bati egindako sexu erasoa dela eta, LABek erabateko gaitzezpena adierazi nahi du. Eraso hau salatzeaz gain, edozein sexu eraso zein bestelako indarkeria matxistak ez ditugula onartuko ozen esan nahi dugu eta aldi berean, erasotua izan den emakumeari gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diogu.
Horregatik, EHUko hainbat ikasle eta feminista taldek ostegunean, ekainak 1, 12:00etan Leioako Campuseko Mikel Laboa plazan deitu duten elkarretaratzearekin bat egiten dugu eta EHUko langileak bertaratzera deitzen ditugu.
Gaur goizean, AZP eta IRIkoen Batzorde Negoziatzailea bildu da, administrazioak sindikatuoi bidalitako 2017ko Gizarte Funtsaren proposamenean jasotako zenbatekoaz hitz egiteko.
Administrazioak egindako proposamena 2017an Gizarte Funtsaren munta 94.500 €tan jartzea zen. Jarraitu Gizarte Funtsaren bitartez 105.000 € banatuko dira aurten irakurtzen →
STEILASen eta LABen komunikatu bateratua Irakasle-Ikertzaile ez finkoen bosturtekoak direla-eta, atsekabez jakin dugu EHUren Errektoretzak errekurritu egingo duela haiek ordaintzera behartzen dituen azken epaia. Gogoratu epaitegiek ebatzi dutela irakasle lankideek jasotzen duten zenbateko berbera ordaindu behar zaiela atxiki plaza okupatzen ari diren irakasle-ikertzaile ez iraunkorrei bosturteko gisa, irakasle laboralen ordainsarien dekretua aldatu beharrik gabe. Eta, ondorioz, ez ordaintzeko erabili duten aitzakiarik gabe utzi dituztela Unibertsitatea eta Jaurlaritza: dekretua aldatu beharrarena. Jarraitu Irakasle-Ikertzaile ez iraukorrentzako bosturtekoak: lehengo lepotik burua irakurtzen →
Aurtengo hau izan daiteke garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena. Euskal Herrian eta gure mugetatik harago ematen ari diren gertakariek aukera berriak zabaltzen dituzte: Catalunyako deskonexio prozesua, gurean armagabetze prozesua, mugimendu independentista berritu eta berritzailea eraikitzeko egin den apustua, euskal sindikatuen artean elkarlana berreskuratzeko hasi dugun bidea… estatus politikoak berritzeko ekimenak martxan diren honetan, Euskal Herrian burujabetza prozesua abiatzeko baldintzak badaude. Egin beharreko bidea eta emaitzak lehiatzea dagokigu orain. Jarraitu irakurtzen ->
Jakin berri dugu “UPV/EHUko doktorego ondoko prestakuntza programetan sartu arte doktore berriak kontratatzeko 2017ko deialdia” ez dela aterako. 2016ko deialdia indarrean egon da 2017ko apirila arte eta aurrekontua agortzearen ondorioz ez dago asmorik aurtengo deialdia egiteko. Jarraitu Formazioko ikertzaileentzako kolpe berri bat irakurtzen →
ELA – LAB – ESK – STEILAS – EHNE – HIRU
Aurtengo apirilaren 28an, lan segurtasuna eta osasunaren egunez, salatzen jarraitu behar dugu langile-klasearen osasuna areago okertu dela. Hego Euskal Herrian iaz 53 langile hil ziren lan istripuz. Istripu guztien kopurua %9 gehitu da 2015 urtearekiko. Lantokietan lan osasuna hondatzen ari dela diogunean istripu hilgarriak nabarmendu ohi dira. Haatik, hauek iceberg-aren tontorra besterik ez dira, lanak osasuna galtzea eragin dezakeen kasuen artean. Jarraitu irakurtzen -> Txostena “Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du”
Apirilaren 28an,Bilbon 11etanConfebasken egoitzan mobilizazioa
Gaur, martxoaren 31an, UPV/EHUko Plangintza Batzordean Irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordeak sindikatuoi informatu digu formazioko ikertzaileen kolektiboaren egoera tratatzeko negoziazio mahaia deituko duela apirilaren bigarren hamabostaldian. LABek eskatu zuenetik, otsailaren 17tik alegia, denbora gehiegi pasa bada ere, poztekoa da kolektibo prekarizatu honen lan-baldintzak negoziatzeko aukera irekitzea. Jarraitu Ikertzaileen lan-baldintzak negoziatuko dira UPV/EHUn irakurtzen →
Eusko Jaurlaritzak prestatutako aurrekontuek ez diote enplegu publikoaren arazo larriari heltzen, eta lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearentzat beste atzerapauso bat adierazten dute. Izan ere, ez dute jasotzen 20.000 lanpostu egonkortzeko, erosahalmena berreskuratzeko, administrazioak euskalduntzeko edota aukera berdintasun plan eraginkorrak garatzeko diru-sail egokirik. Bide horretatik hain zuzen, arreta ratioek, itxaron zerrendek eta zerbitzu publikoen kalitatea orokorrean gainbehera doaz. Jarraitu Enplegu publikoa egonkortzeko aurrekontuak aldarrikatuko ditugu bihar Gasteizen Legebiltzarraren aurrean irakurtzen →
Ongi etorri errefuxiatuak plataformak ekimen berri bi antolatu ditu asteon UPV/EHUn: Ikasle errefuxiatuen Hitzaldia – Gernika 2017ko aurkezpena Parte hartzaileak: