LAB sindikatuan 2000. urtean erabaki genuen LAN eta KOMUNIKAZIO hizkuntza euskara izango genuela. Erabaki horren aurretik euskararen normalizazioan lan handia egina genuen, eta ondoren, EUSLAB egitasmo estrategikoa jarri genuen martxan sindikatu barruko jardueran, zein lan munduan euskararen erabilera areagotzeko asmoz. Ez gara berriak, beraz.Euskararen Eguna 2021 Deskargatu
Ezin ukatu pandemiak gure bizitzak astindu dituela eta hausnarketarako gako batzuk ere utzi dituela, horregatik, indarrean dauden hizkuntza politikak berrikusi, birpentsatu eta eragiteko jauziak behar direla ondorioztatu dugu.
Alde batetik, Euskalgintzaren Kontseiluak abiatutako hizkuntza-politiketan eragiteko Batuz Aldatu ekimenarekin bat egin dugu.
Jarraitu Euskararen aldeko borrokan berretsi eta Euskararen Egunari lotutako mobilizazio guztietan parte hartzeko deia egiten dugu irakurtzen









