Ikasturte honetako lehen lauhilekoan EHUn greba egitera eta mobilizatzera bultzatu gintuzten arazo gehienek beren horretan diraute bigarren lauhilekoaren hasiera honetan. Aste hauetan zehar, negoziazio-mahaiaren bi bilera izan ditugu baina Errektoretza erabat itxita agertu da sindikatuek aurkeztutako proposamenen aurrean. Nabarmentzekoa da, bereziki, ordezko irakasleen lan-baldintzak hobetzeko proposamenen aurrean zuzendaritzak erakutsitako egoskorkeria. Eusko Jaurlaritzaren jarrera pasiboa ere onartezina izan da.
Jarraitu EHUko zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren itxikeriaren aurrean, irakasle-ikertzaileok martxoak 6 eta martxoak 12 GREBARA! irakurtzenKategoriaren artxiboa: LAB EHU
Euskararen IV Planaren zirriborroaren aurrean, LABeko EHUko sail sindikalaren iritzia
Urte bateko atzerapenarekin garatzen eta eztabaidatzen hasi berri den EHUko Euskararen IV Planaren inguruan LABen hasierako irakurketa eta eskaera helarazi nahi dizuegu.
Kezka handiz ikusten dugu euskalduntze prozesua zein egoeratan dagoen. EHU sortu zenetik aurrerapen handiak egin badira ere, ezin dugu esan gaur egun EHUn ikasketak euskaraz erabateko normaltasunez egin daitezkeenik, ezta langile, ikasle zein unibertsitatetik kanpoko hiritarrek EHUko esparru ezberdinetan euskara normaltasunez erabil dezaketenik. Zentzu horretan, ardura handiz ikusten dugu nola, arlo eta gai batzuetan, aurrerapausoak eman baino, edo dauden bezala mantendu baino, atzerapausoak ematen hasi diren.
Jarraitu Euskararen IV Planaren zirriborroaren aurrean, LABeko EHUko sail sindikalaren iritzia irakurtzenEHUko zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren itxikeriaren aurrean, irakasle-ikertzaileok berriz mobilizazioetara!
Ikasturte honetako lehen lauhilekoan EHUn greba egitera eta mobilizatzera bultzatu gintuzten arazo gehienek beren horretan diraute bigarren lauhilekoaren hasiera honetan. Aste hauetan zehar, negoziazio-mahaiaren bi bilera izan ditugu baina Errektoretza erabat itxita agertu da sindikatuek aurkeztutako proposamenen aurrean. Nabarmentzekoa da, bereziki, ordezko irakasleen lan-baldintzak hobetzeko proposamenen aurrean zuzendaritzak erakutsitako egoskorkeria.
Jarraitu EHUko zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren itxikeriaren aurrean, irakasle-ikertzaileok berriz mobilizazioetara! irakurtzenOrdezko irakasleentzako proposamena
Hemen duzue ordezko irakasleen gatazkaren harira, Irakasle eta ikertzaileen errektoreordeari LAB, CCOO, Steilas eta ELA sindikatuok luzatu diogun proposamenen zerrenda, egoerari irtenbidea emateko asmoz.
A-25 Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna
Greba feminista orokorra bultzatzeko agerraldiak
Zaintza eskubide kolektiboaren alde, hilaren 30erako Greba Feminista Orokorrarekin bat egiteko deia luzatu dugu EHUtik Hainbat kanpusetako ikasle zein langileak batu gara #DenonBizitzakErdigunean lelopean egingo den greba egunari babesa emateko.



BIHAR, azaroaren 9an Agerraldiak Greba Feminista Orokorra dela eta
Azaroaren 30erako ZAINTZA ESKUBIDE KOLEKTIBOAREN ALDE Denon Bizitzak Erdigunera plataformak eginiko greba orokorraren deialdia dela eta, EHUko ikasle eta langileok berari babesa emateko agerraldiak egingo ditugu azaroaren 9an.
Leioan: Mikel Laboa plazan 13:00etan
Donostian: Barriola eraikinean 14:00etan
Gasteizen: Errektoreordetzan 13:00etan
Jarraitu BIHAR, azaroaren 9an Agerraldiak Greba Feminista Orokorra dela eta irakurtzenEHUko eta NUPeko langileak Palestinarekin
Euskal Herriko hegoaldeko Unibertsitate publikoetako mobilizazioak. Gernika-Palestina deialdiarekin bat eginez, Langileok indarrak batzen sarraskiaren kontra.




Seiurtekoak laguntzaile doktoreentzat: aurrerapausoa, baina gainerako aldi baterako irakasle-ikertzaileak diskriminatuta jarraitzen dute…
Azken Gobernu kontseiluan errektoreak iragarri zuen irakasle atxikiak eta laguntzaile doktoreak hurrengo seiurtekoen deialdian aurkeztu ahal izatea proposatuko dela. EHUko zuzendaritza eta Eusko Jaurlaritzaren arteko elkarrizketen ondorioa dela eta Unibasq-eko Gobernu kontseiluak onartzeko aurkeztuko dela.
Hainbeste urtetan diskriminazio hori pairatu ostean, kolektibo zabal horren kideek aurkeztu ahal izatea aurrerapauso garrantzitsua da, zalantzarik gabe. 2023ko urriaren 13an 541 irakasle ziren.
Jarraitu Seiurtekoak laguntzaile doktoreentzat: aurrerapausoa, baina gainerako aldi baterako irakasle-ikertzaileak diskriminatuta jarraitzen dute… irakurtzenBIHAR, URRIAK 25, UPV/EHUko LANGILE GUZTIOK GREBARA!

Urriaren 25ean, asteazkenarekin, greba egingo dugu EAEko sektore publikoko langileok. Zerbitzu Publiko guztiak ageriko atzerakada jasotzen ari dira azken urte hauetan eta gure unibertsitatea ez da salbuespena izan. UPV/EHUko langileok ere ondo ezagutzen dugu errotzen ari den joera hau.
Horrela bada, lan baldintza duinen eta langileok galdu dugun erosahalmenaren berreskurapenaren alde, eta oro har, zerbitzu publikoen defentsan eta pribatizazioaren kontra zerbitzu publikoetako langileekin bat egin eta grebara joango gara UPV/EHUko Irakasleak-Ikertzaileak eta Teknikariak eta Kudeaketa, Administrazio eta Zerbitzuetako langile guztiak ere.
– Estatutik datozen mugak ez onartu. Bertan negoziatu eta erabaki
– %10eko soldata igoera orain, aurreko zorra berreskuratu
– Enplegua sortu eta egonkortu
– Publikoa indartu, pribatizaziorik ez
– Lan kargak arindu, jardunaldia murriztu, osasuna bermatu
– Zaintza publikoa, politika feministak
– Zerbitzu publikoetan euskara sustatu eta bermatu
Zatoz gurekin deitutako kontzentrazioetara:
7:30etan zutabeak hiriburuetako sarreretan:
Bilbon: Juan de Garai, EITB, La Salveko zubia
Donostian: Amarako sarrera, Loreako biribilgunea
Gasteizen: Foronda, Mercadonako atea
11:30etan manifestazioak hiriburuetan:
Bilbon: Eusko Jaurlaritzatik (Gran Via, 85)
Donostian: Bulebarretik
Gasteizen: Eusko Legebiltzarretik





