Joan den asteazkenean, urriaren 11n, LAB, CCOO, Steilas eta ELA sindikatuek IRIen esparruan deitutako grebaren arrakastaren lekuko izan ginen. Campusak ia hutsik egon ziren, emandako eskola-kopurua oso baxua izan zen, eta irakasle-ikertzaileak bere egonezin sakona adieraztera joan ziren hiru hiriburuetako kontzentrazioetara; errektoretza-taldeari mezu argi eta sendoa bidaltzera: norabidea aldatu behar du, erabakiak modu aldebakarrean hartzeari utzi behar dio eta UPV/EHUko langileen kontrako neurriak gelditu.
Urriaren 11n, lehenengo balorazio moduan, grebaren jarraipena oso zabala izan zela adierazi genuen. EHUko campus guztietan grebak izandako eragina aztertuta, grebaren erabateko arrakastaz baino ezin dugu hitz egin. Aipatu genuenez, Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazioeta Zerbitzuetako Langileak ez zeuden grebara deituta, eta zentroak irekita egon ziren. Hala ere, aktibitate akademikoa oso txikia izan zen. Zentroetatik momentu ezberdinetan pasatu ziren pikete informatiboek egiaztatu zutenez, zentro batzuetan ez zen ezta klase bat eman, eta beste batzuetan, 1, 2, 3… klase baino ez ziren ematen ari, ikasgela gehienak hutsik edo giltzez itxita egonda. Eman ziren klase eskasetan ikasleen asistentzia oso baxua zen (gehienetan 5-8 ikasletik ez ziren pasatzen). Campusetara heldu ziren autobusak ia hutsi zeuden. Zalantzarik gabe, aktibitate akademikoaren etenaldia ia erabatekoa izan zen. Grebaren jarraipena irakasle-ikertzaileen % 85-90ean kokatzen dugu, zentroetan ikusitakoan oinarrituta.
Bihar, urriaren 11n, EHUko irakasle eta ikertzaileok greba egingo dugu.
Azken hilabeteetan ordezkoen prekarizazio larriak erdigunean jarri du EHUko irakasle eta ikertzaileok pairatzen ditugun lan-baldintza kaxkarrak. Izan ere, ordezkoen afera edalontzira eroritako azken tanta izan da. Ikasle Kontseiluak berak urriaren 11rako deitutako etenaldi akademikoa irakasle-ikertzaileok zein ikasleek pairatzen dugun egoeraren beste adierazle bat da.
Irakasleen bajak eta baimenak lanaldi partzialeko ordezko irakasleen bitartez betetzea (gehienez 800 euroko soldatekin), prekarizazioa areagotuko du EHUn, baita sailetako gainerako irakasleen irakaskuntza zama handitzea. Horri gehitu behar zaio berriak ez diren hainbat egoera: lan-zama handia, erosahalmenaren galera metatua urteetan zehar, osagarrien izozketa 2006tik, kolektiboaren barruan ematen diren diskriminazioak, plantilaren ezegonkortasuna, erretiroen akordioen deuseztapena, aldebakarreko campusen itxiera…
Egiturazkoa den arazo bat dugu guzti honen atzean: EHUren finantziazioa ez-nahikoa.
Ziurrenez, azken egun hauetan hedabideetan grebaren inguruan zabaltzen ari diren berriak eta adierazpenak entzun/irakurri dituzu. EHUko greba deialdiaren harira eta, bereziki, ordezko irakasleen kontuarekin, EHUko errektoretza taldetik adierazpenak egin dira grebaren arrazoiei zilegitasuna kentzen saiatzen. Besteak beste, urriaren 27an, Radio Euskadi-n Eva Ferreira errektoreari egindako elkarrizketa batean, honako adierazpenak entzun genituen:
“La noticia de la huelga nos llega de una manera sorprendente porque no ha habido ninguna petición previa de ningún tipo de reuniones específicas”
“Estamos hablando de una centena de contratos en toda la universidad. Los contratos a tiempo parcial en nuestra universidad son los menos”.
“La mayoría de las sustituciones que hacemos en la universidad son a tiempo completo, porque son en vacante”.
“Hay que entender que hay sustituciones que son muy cortas. Lo que se nos ha trasladado siempre desde el Ministerio es que lo que se trata de evitar que la sustitución sea la puerta de entrada; es algo con lo que puedo estar de acuerdo”
“Habíamos hecho una enmienda para poder hacer sustituciones a completa; sustituciones de larga duración, que no tuvo éxito”.
“No hemos abusado nunca de esa figura, ni de tiempo parcial ni de falsos asociados. Eso no hemos tenido en nuestra universidad”
“Yo diría que somos la universidad que mejores condiciones laborales tiene”.
Jendartearen aurrean, baita EHUko langileen aurrean, errealitatea makillatzeko saiakera horri erantzuna ematea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu, zabaldu dituzten adierazpen batzuk ez baitira egia. Erantsitako dokumentuan irakur dezakezu, datu eta argudioetan oinarrituta, sindikatuok aipatutako egoerari buruz egiten dugun irakurketa. Era berean, urriaren 11ren grebarako aldarrikapenak eransten dizugu beste dokumentu batean. Irakurri eta zabaldu.
Azken bi hamarkadetan, baliabide teknologikoen aurrerapen eta zabalkundearekin, eta batez ere, azken urte hauetan, Covid-19aren eraginez, lan jarduna modu ez presentzialean betetzeko aukera baliatzen duten langileen kopurua nabarmen hazi da. Hazkunde hau, ordea, ez da toki guztietan berdin eman. Estatu espainiarra Europar Batasunaren batez bestekoaren azpitik dago, eta EAE honen batez bestekoaren azpitik.
Eta EHUn? Bada, koronabirusaren etxeratze eta murrizketak pasata dauden garaiotan, ez da gehiegizkoa esatea, gurean, telelana langile oso gutxiren eskuetan dagoen aukera dela: TEKAZEL kolektibo osoko 1.900dik gorako langileetatik, 2023.urtean, soilik 55 langile inguruk izan dute aukera hau.
LAB, CCOO, Steilas eta ELA sindikatuok greba deialdia egin dugu urriaren 11rako, EHUko irakasle eta ikertzaile guztioi zuzenduta. Grebarako arrazoiak eta aldarrikapenak hemen irakur ditzakezue.
Hori dela eta, grebaren inguruko batzar informatiboak eta mobilizazioak antolatu ditugu campus guztietan; horietako lehenak bihar bertan, ostegunean, Gasteizen. Deialdiak honako hauek dira:
– Irailaren 28an, GASTEIZ:
11:00etan, kontzentrazioa Eusko Legebiltzarraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekiko daukan politika salatzeko eta neurri zehatz batzuk eskatzeko.
Gaur, Leioan prentsa aurreko masiboa batean LAB, CCOO, STEILAS, eta ELA sindikatuok Urriaren 11rako GREBArako deia egun dugu EHUko Irakasle-ikertzaile guztientzat..
LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikatuen komunikatua:
Irailak 20an, asteazkenean, 11:30etan prentsa agerraldi masibo bat egingo dugu LAB, CCOO, STEILAS eta ELA sindikatuok UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen lan-baldintzen okertzea salatzeko eta hurrengo mobilizazioak iragartzeko.