Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

EHUren prekarizazioa salatu eta ordezkoentzako baldintza duinak eskatu ditugu

Ikasturte hasierako ekitaldiaren egunean elkarretaratzea egin dugu Arabako Letren Fakultatearen aurrean, 180 langile inguru bertaratu garelarik. Aldebakarrez erabakitako ordezko irakasleen politika berriak are murrizketa gehiago dakartzanez, aurrerantzean ere mobilizazioekin jarraitzeko asmo irmoa agertu dugu.

LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikation komunikatua:

LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok deitutako KONTZENTRAZIOA

EHUko langileen prekarizazioari ez!

UPV/EHUk ikasturteari hasiera emateko ekitaldian LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok kontzentrazioa antolatu dugu, EHUn dauden prekarizazio eta diskriminazio egoerak salatzeko, baita EHUrako finantziazio nahikoa eskatzeko ere. EHUko irakasle-ikertzaile kolektiboko langile askoren lan egoerak kritikoak dira. TEKAZEL arloko langileen prekarietate maila ere, izugarria da. LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok zuzendaritza taldeari eta Eusko Jaurlaritzako arduradunei egoera onartezin horiek aldatzeko neurriak har ditzaten eskatuko diegu.

Jarraitu LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuok deitutako KONTZENTRAZIOA irakurtzen →

Oraingoan, errektoretzak tesiak amaitzeko lizentzien akordioa ere apurtu nahi du

EHUn MURRIZKETA GEHIAGORIK EZ!!!

Tesia amaitzeko lizentziaren luzapena itxaroten ari ziren irakasle batzuek uztailaren 19an EHUko Pertsonalgo Gerenteordetzatik mezu bat jaso dute, luzapena emango ez zaiela adieraziz. Gaurko Gobernu Kontseiluan IRI arloko Errektoreordeak adierazi du lizentzia luzapenak emango direla baina ez dela deialdi gehiagorik egongo. Sindikatuak ez gara informatuak izan erabaki honetaz.

Jarraitu Oraingoan, errektoretzak tesiak amaitzeko lizentzien akordioa ere apurtu nahi du irakurtzen →

EHUn lan baldintza duinen alde: prekarizazio eta murrizketa gehiagorik ez!

LOSUren ezarpenaren aitzakiarekin UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileon lan baldintzak okertzeko arriskuan aurkitzen gara, ordezkapen politika jada murriztua are gehiago oker baitaiteke oraindik Ordezko irakasle irudi berriarekin.

UPV/EHUk erabaki du arduraldi osoko irakasle-ikertzaileen ordezkoak lanaldi partzialekoak izango direla nahiz eta irakasle-ikertzaileen lan-hitzarmenak eta 41/2008 dekretuak arduraldi osokoak izan daitezela ahalbidetzen duten. Beraz, arduraldi osoko irakasle-ikertzaileen ordezkoei askoz jota soldata osoaren % 34,29 ordainduko zaie (kasurik onenean, hau da, beraien irakaskuntza zama % 75ekoa denean) eta gizarte segurantzan proportzio berdinean kotizatuko dute, plaza hutsak betetzen dituzten irakasleak salbu. Beraz, ordezkoen urteko soldata gordina 7.584 € eta 11.360 € artean egongo da, astean emandako klase kopuruaren arabera. UPV/EHU jada hasi da amatasun baimen zein bajen ordezkapenak era horretan egiten!

Jarraitu EHUn lan baldintza duinen alde: prekarizazio eta murrizketa gehiagorik ez! irakurtzen →

EHUko ordezkapen politika berriak IRAKASLE GUZTION lan-baldintzak okertzen ditu

Aurreko komunikatu batean ordezko irakasleen baldintzen okertzearen arriskua ohartarazten genuen. Orain gure kezka errealitate bilakatu da. LOSU lege berria bere erara interpretatu du EHUko zuzendaritzak. LOSUren 80. artikuluak dio ordezkapen bat egingo duen unibertsitateko irakasleak ezingo duela ikertu edo egiturazko kudeaketa eta koordinazio funtziorik izan (1). Hori baliatuz, EHUk erabaki du arduraldi osoko irakasle-ikertzaileen ordezkoak lanaldi partzialekoak izango direla nahiz eta 41/2008 dekretuak arduraldi osokoak izatea ahalbidetzen duen. Beraz, arduraldi osoko irakasle-ikertzaileen ordezkoei askoz jota soldata osoaren % 34,29 bakarrik ordainduko zaie (astean 6 ordutakoak baldin badira) eta gizarte segurantzan proportzio berdinean kotizatuko dute, plaza hutsak betetzen dituzten irakasleak salbu. Hau da, 6 ordutakoen soldata gordina 11.360 € eta 4 ordutakoena 7.584,37 € urtean. EHU jada hasi da amatasun baimen zein bajen ordezkapenak era horretan egiten!

Jarraitu EHUko ordezkapen politika berriak IRAKASLE GUZTION lan-baldintzak okertzen ditu irakurtzen →

Finkotasunaren aldeko epaia, barne promozioa, zerbitzu betekizun eta eginkizunen esleipenak

LABek UPV/EHUko aldi baterako AZP baten finkotasunaren aldeko epaia lortu du.

Ekainaren 13an, asteartean, argitaratutako epai batek arrazoia eman dio finkotasun-demanda jarri zuen aldi baterako langile bati.

Epai horrek berretsi egiten du LABen sail sindikalaren planteamendua, sindikatuak uste baitu Iceta legeak eta UPV/EHUn, Steilas , UGT, ELA,CCOO eta CGT sindikatuek sinatutako 2019-2022ko LEP-een gutxienekoen akordioak ez dituztela aitortzen aldi baterako langileen eskubideak, eta, zehazki, egonkortasunari dagozkionak.

Jarraitu Finkotasunaren aldeko epaia, barne promozioa, zerbitzu betekizun eta eginkizunen esleipenak irakurtzen →

Gure datuak, den denak, Microsoft eta ChatGPTren esku. Uko egin migrazioari!!

2020 urtearen hasieran jakin izan genuen UPV/EHUko zuzendaritza taldeak irakasle-ikertzaile, administrazio eta zerbitzuetako pertsonala eta ikasleen posta elektronikoak Microsoft Office 365era migratu nahi zituela erabiltzaileei bestelako aukerarik eman gabe. LABeko sail sindikalak argi utzi zuen bere jarrera zenbait komunikatutan [1] [2].

Bestetik, proiektuak sortutako kezka dela eta, UPV/EHUko komunitateko hainbat pertsonek, LABek bultzatuta, EHU ez dago salgai! UPV/EHUn pribatizazioen kontrako plataforma [3] sortzea erabaki zuten. Kezka nagusiak: datu pertsonalak, proiektu eta ikerketen emaitzak enpresa pribatuen esku uztea, multinazional baten produktuekiko menpekotasuna, UPV/EHUren izaera publikoaren galera eta UPV/EHUren dirua azpikontratazioetan xahutzea. Urte horretan sinadura bilketa egin zen eta unibertsitateko langile, ikasle, sindikatu, eta norbanako zein elkarteen 700 atxikimendu baino gehiago jaso ziren. Jasotako sinadurak eta plataformaren aldarrikapenak UPV/EHUko zuzendaritza taldeari helarazi zitzaizkion.

Jarraitu Gure datuak, den denak, Microsoft eta ChatGPTren esku. Uko egin migrazioari!! irakurtzen →

LOSU eta ordezko irakasleak: prekaritatea handitzeko benetako arriskua

LOSUren aplikazioak ondorio sakonak izango ditu EHUn. Hurrengo hilabete eta urteetan aldaketa garrantzitsuak gauzatuko dira hainbat arauditan, eta EHUko antolaketan, gobernantzan eta langileon lan-baldintzetan islada izango dute. LABetik jarraipen estua egin genion LOSUren garapenari eta orain buru-belarri ari gara LOSUren inplementazioaren jarraipenean. Izan ere, alderdi garrantzitsu asko definitu behar dira eta mehatxu argi batzuk daude. Haien artean, ordezkapenak egingo dituzten irakasleen lan-baldintzak eta soldatak.

Jarraitu LOSU eta ordezko irakasleak: prekaritatea handitzeko benetako arriskua irakurtzen →

LABek doktoretza aurreko ikertzaileen soldata hobetzeko akordioa sinatu du baina borrokak eta negoziazioak aurrera darraite

Aurreko komunikatu batean plazaratu genuen negoziazio prozesuan ikertzaileen soldatak duintze bidean zenbait hobekuntza egitera konprometitu zela Errektoretza, 2021eko abenduko akordioa oinarritzat hartuta. Doktoretza aurreko ikertzaileei dagozkien konpromisoak akordio batean gauzatu dira LABetik eskatu dugun gisara, eta sinadura gauzatu da gaur. Akordioak sindikatuen aldeko gehiengo (%59a) izan du, LABez gain Steilasek ere sinatu baitu. Akordioa EHUko aurrekontuen onarpenaren aurretik egin denez soldata igoera aurten aplikatuko da 2023ko urtarriletik atzera eraginez. Maiatzean izatea espero da.

Jarraitu LABek doktoretza aurreko ikertzaileen soldata hobetzeko akordioa sinatu du baina borrokak eta negoziazioak aurrera darraite irakurtzen →

LABek irabazi ditu beste behin ere UPV/EHUko hauteskunde sindikalak

LABek jarraitzen du lehen indar sindikala izaten EHUn, bozka kopuru eta ordezkaritan

Atzo gauean aurreratu genuen bezala, LAB sindikatuak irabazi ditu 2023ko hauteskunde sindikalak UPV/EHUn.

LABek 23 ordezkari lortu ditu eskuratutako 651 bozkari esker. Gainera, esan beharra dago, parte hartzea txikiagoa izan den hauteskundeetan, oro har, indar korrelazioa berdintsu geratu da.

Jarraitu LABek irabazi ditu beste behin ere UPV/EHUko hauteskunde sindikalak irakurtzen →