Pasa den asteazkenean, 2015eko azaroaren 25ean, UPV/EHUko langileek jasotzen dituzten matrikulak ordaintzeko laguntzen murrizketak legez kanpokoak direla berresten duen Auzitegi Gorenaren epaia ezagutu genuen. Unibertsitateko matrikulen ordainketen eskubidea AZP eta IIP laboralen Hitzarmen Kolektiboan eta funtzionarioen Langileen Lan-Baldintzak Arautzeko Hitzarmenean jasotzen da. Unibertsitateko zuzendaritzak negoziazio kolektiboan adostutakoa bertan behera uzteko aldebakarreko erabakia PRECOren aurrean salatu zen lehendabizi eta epaitegietan ondoren.
Jarraitu Auzitegi gorenak bertan behera utzi ditu unibertsitateko zuzendaritzak AZP eta IIPko kideei ezarritako aldebakarreko murrizketak irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: LAB EHU
Erretiro-pizgarrietan ere behin behinekoak bigarren mailakoak
2015eko uztaileko erretiro akordioaren osagarri beharko zukeena, Erretiro-pizgarri ekonomikoen akordioa (
pdf) alegia, sinatu dute UPV/EHUko Erretiroen Jarraipen Batzordearen gaurko bileran (atxikita). Aipatu akordioa abenduaren 17an berretsiko du Gobernu Kontseiluak.
Jarraitu Erretiro-pizgarrietan ere behin behinekoak bigarren mailakoak irakurtzen
Euskal presoek UPV/EHUn ikasteko duten eskubidea bermatzearen alde
Behean sinatzen dugun UPV/EHUko irakasle, ikerlari, administrazio eta zerbitzuetako langile, ikasle, elkarte eta sindikatuok euskal herritar presoek jasaten duten egoerarekin gure kezka azaldu nahi dugu. Kezkatuta gaude Frantziak eta Espainiak aurrera daramaten presoekiko politikarekin: bere senide eta lagunengandik urruntzen duen sakabanaketa; preso gaixoek behar duten arreta jasotzeko kaleratuak ez izatea; zigorren luzapena; kartzeletako bakartze eta zigor-politikak… Ez dugu ahazten, gainera, presoei gain-zigorra jartzeaz batera, haien senideak ere zigortuak direla. Eta politika krudel horrekin, estatuek nazioarteko eta barne legediari zein Europako Giza Eskubideen Epaitegiak ezarritako irizpide eta ebazpenei muzin egiten dietela.
Jarraitu Euskal presoek UPV/EHUn ikasteko duten eskubidea bermatzearen alde irakurtzen
Herriak libre!
Gaur, hilak 19, Audientzia Nazionalak Askapenaren bost kide –Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Gabi Basañez eta gure lankide Unai Vázquez– eta lau elkarte –Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke– epaituko ditu. Fiskaltzak seina urteko kartzela zigorra eskatuko du auzipetuentzat eta gainera, aipaturiko lau elkarte horien ilegalizazioa aldarrikatuko du.
Jarraitu Herriak libre! irakurtzen
Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira
Atzo, azaroaren 5ean, UPV/EHUko kolektibo ezberdinen mahai negoziatzaileak bildu ziren ondorengo puntuak tratatzeko:
- Borondatezko erretiroa hartzeko pizgarrien (2012-2014) gaineko epaia exekutatzearen inguruko informazioa.
- 2015eko otsailaren 5eko akordioaren –UPV/EHUko AZP eta IIPrentzako borondatezko erretiro pizgarrien ordainketa behin-behinekoz eteten duena– ezeztatzeko proposamena (atxikia).
Jarraitu Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira irakurtzen
Osagarriak, zertan dabiltza
KOMUNIKATU BATERATUA: LAB eta STEILAS
Gaur goizean, gutako askok Etxaniz errektore-ordearen jakinarazpen bat jaso dugu, ordainsari-osagarrien aurtengo deialdiaren eskaerak ebazteko epea eteten duena. Gainera, atzo ezagutu genuen, Eusko Jaurlaritzak 2016 urterako prestatu dituen aurrekontuen aurreproiektuan, 2015ekoarekin konparatuz gero, osagarrientzako diru-partidan bi milioi eta erdiko murrizketa ageri da. Kontuan izanda aurten deialdiak berrabiarazi direla, eta beraz jasotzaile gehiago izango garela… Nola ulertu behar ditugu albiste hauek? Zer asmo ezkutatzen dute erabaki hauek?
Jarraitu Osagarriak, zertan dabiltza irakurtzen
Cristina Uriarte, dimisioa!
KOMUNIKATU BATERATUA: LAB eta STEILAS
UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen (IIP) ordainsari osagarrien berraktibatze prozesua luze bezain konplikatua suertatzen ari da, prozesua oztopatzeko Eusko Jaurlaritzaren presio eta trikimailuen ondorioz. LAB eta steilas sindikatuok jarritako salaketaren epaia, 2014ko martxokoa, argia zen: osagarrien deialdiak berrabiarazi egin behar dira, urteroko maiztasunarekin. Epai horri erantzunez, UPV / EHUko Gizarte Kontseiluak, gai honetan eskumena duen organoa eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza esanguratsuena duena, argi berdea eman zion 2015ko deialdiari. Deialdi murriztua hau, 2011‐2014 epealdian egin ez ziren deialdien atzera eragina barneratzeari uko egin ziolako, Eusko Jaurlaritzaren
presioen aurrean amore emanez.
Jarraitu Cristina Uriarte, dimisioa! irakurtzen
Deialdia aurrera doa, atzerako eraginaren aldeko gure borroka ere bai
KOMUNIKATU BATERATUA: LAB eta STEILAS
Urriaren 8an amaitzen da 2015eko osagarrien deialdian eskaerak aurkezteko epea. LAB eta STEILAS sindikatuek jasotako aldeko sententzia partzialki betetzeko egin da deialdia eta, egoera desblokeatzeko duen balioa aitortzen badiogu ere, jakitun gara atzerako eragina ez izatearen erabakiak kaltetu asko utzi dituela, batez ere inoiz eskatzeko aukerarik izan ez dutenen artean.
Jarraitu Deialdia aurrera doa, atzerako eraginaren aldeko gure borroka ere bai irakurtzen
Agregatu eta Titular irudietarako EPEa: akatsak plazen zerrendan
Uztailaren amaieran argitaratu zen UPV/EHUko web orrialdean “Irakasle agregatua, doktore kontratatua edo titularra izateko akreditazioa duten irakasle atxikien eta postu hutsak betetzen ari diren lan kontratudun bitarteko irakasleen zerrenda”. Hemen klik eginez ikus dezakezu.
Jarraitu Agregatu eta Titular irudietarako EPEa: akatsak plazen zerrendan irakurtzen
Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe
Estatuko PPren gobernuak 2015erako aurrekontuaren legearen bidez horrela ezarririk, AZPkoak zein IIPkoak behin betikoak bilakatzeko aukera, jubilatzen direnen %50 “erreposizio tasara” mugatzen da. Horrela UPV/EHUn AZPn eman diren jubilazioei esker 9 lanpostu/plaza eskaini ahalko ziren eta IIPn beste 40 lanpostu/plaza pertsonalak behin betikotasuna lortu ahal izateko.
Jarraitu Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe irakurtzen