LABek salatzen du informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zerbitzuaren pribatizazioa aurrera doala UPV/EHUn

Joan den ekainaren 7an, TEKAZEL kolektiboak Eraldaketa Digitaleko eta Komunikazioko Zuzendariordearen jakinarazpena jaso zuen zeinean adierazten zen ekainaren 10etik aurrera, talde horren posta-elektroniko kontu guztiak M365 plataformara migratuko direla, oraingoan, migrazio horri uko egiteko aukerarik gabe. Horrela, ez da betetzen Eva Ferreirak 2020ko azaroaren 12ko klaustroan (hautagaitza aurkeztu zuenean) eta 2021eko martxoaren 25eko klaustroan egindako baieztapena. Bietan galdetu zitzaion ea errektoretza-taldearen asmoa zen UPV/EHUko langileen eta ikasleen posta elektronikoa Microsoften esku uztea, eta erantzun zuen ez zutela asmorik inor Microsoft erabiltzera behartzeko, eta beste aukera batzuk ere bazeudela.

2022/23 ikasturtetik aurrera matrikulatutako ikasle guztiei M365 kontua sortu zitzaien. Beranduago, 2023ko ekainean, irakasle-ikertzaile guztiei mezu bat bidali zitzaien euren kontuak M365era migratuko zirela esanez. Kasu horretan, uko egiteko aukera izan zuten. Orain, erreminta korporatiboa delakoaren leloarekin, TEKAZEL kolektiboaren kontu guztiak migratzen hasi dira, uko egiteko aukerarik eman gabe.

Jarraitu LABek salatzen du informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien zerbitzuaren pribatizazioa aurrera doala UPV/EHUn irakurtzen →

Erretirorako neurri berezien 2024ko gutxienekoen akordioaren inguruko informazioa

Pasa den ekainaren 28ko bilera irekietan agindu bezala, eskuragarri jarri dizugu bilera horietan erabili genuen materiala.

Hemen topatuko duzuna LABek, Akordioa oinarri hartuta, landutako informazioa da. Dakizunez LAB sindikatuan prestutasun osoa dugu langileriaren zalantzak eta galderak erantzun eta erretirorako bidean laguntzeko. Hala ere, erretirorako planari atxikitu nahi duen oro, lehenik, EHUko administrazioarekin harremanetan jar dadila bakoitzari dagozkion baldintzak zehazteko; administrazioaren erantzunarekin zalantzarik edo desadostasunik izanez gero, gurekin kontaktuan jarri.

Informazioa: TEKAZEL    Irakasle-ikertzaileak

Lantokietan aske! Aske izateko neurri eraginkorrak. Zuriketa arrosari ez!

2024ko ekainaren 28 honetan, sexu askatasuna aldarrikatu nahi dugu, baita lantokietan ere. Aske izateko neurri eraginkorrak behar ditugu. Zuriketa arrosari ez!

Eskuin muturraren gorakadaren eta diskurtso erreakzionarioen hedapenaren aurrean, mugimendu transmaribibolloaren borrokari esker instituzioetan lege eta politika publikoetan aurrera urratsak egiten ari diren testuinguruan gaude: Espainiako Estatuko Trans Legearen ondotik, otsailean onartu zen Eusko Legebiltzarrean EAEko trans legea deiturikoa, esaterako.

Baina nahikoa al dira neurri hauek LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen defentsarako, edo, are gehiago, heteroarautik kanpo gure askatasuna bermatzeko?

Instituzioek eta patronalak dituzten zuriketa arrosezko jarreren aurrean, LABetik lantokietan aske izateko neurri eraginkorrak eta errealak exijitzen jarraituko dugu, gure lan sindikalaren bidez.

Jarraitu Lantokietan aske! Aske izateko neurri eraginkorrak. Zuriketa arrosari ez! irakurtzen →

Gure haurrak ere badira ekimen eta manifestuari babesa adierazi eta igandean Bilboko deialdira hurbiltzeko deia egiten diogu hezkuntza komunitateari

ELA, LAB, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok gure babesa eta atxikimendua adierazten diogu Ekainaren 16an Bilbon goizeko 11.30etan Elkarbizitza plazan “Gure haurrak ere badira” ekimenak egingo duen hezkuntza komunitateko gurasoen eta umeen agerraldi masiboari eta bertaratzeko deia egiten dugu. Agerraldian Palestinako haurrak gure haurrak ere badirela aldarrikatuko dugu lau haizetara, Euskal Herritik Palestinara elkartasun keinua eginez.

Jarraitu Gure haurrak ere badira ekimen eta manifestuari babesa adierazi eta igandean Bilboko deialdira hurbiltzeko deia egiten diogu hezkuntza komunitateari irakurtzen →

IV Euskara Plana: ez da EHUk ezta euskarak behar dutena

Ekainaren 11ko Gobernu kontseiluan onartu duten IV Euskara Planaren aurrean bere kezkak plazaratu nahi du LAB sindikatuaren EHUko sail sindikalak. Izan ere, hurrengo urteetan EHUko euskalduntzea gidatuko duen plana oso hankamotza da. Zehaztasuna eta anbizio falta ezaugarri nagusiak izanda, ezin dugu espero aurrerapen esanguratsurik euskararen arloan. Are gehiago, alderdi batzuetan, plan berri honen bukaeran egoerak okerrera egin dezake.

Aurreko komunikatu batean aipatu genuen moduan, plana garatzeari atzerapen nabarmenarekin ekin zaio. Izan ere, III Plana 2022an bukatu zen eta IV Plana indarrean sartuko da 2024ko erdialdean. Tarteko atzerapen horrek euskalduntzeari ez dio onurarik ekarri.

Jarraitu IV Euskara Plana: ez da EHUk ezta euskarak behar dutena irakurtzen →

Erretirorako akordio ona balizko hobekuntzak baldintzatu gabe

Azken asteotan Erretiroen gaineko akordio berri baten aukera negoziatzen egon gara, EHUko Gerentzia eta Errektoretza alde batetik, eta EHUko sindikatuok bestetik.

Geneukan hitzarmena Errektoretza taldeak alde bakarrez hautsi eta haren ordez EHUko Gobernu Kontseiluak eredu berria onartu zuenetik bi urte igaro dira jada eta langileon eskubide eta lan baldintzetan eragindako kalteak begi-bistakoak izan dira, bai eta izandako erretiro kopuruaren murrizketan ere.

Jarraitu Erretirorako akordio ona balizko hobekuntzak baldintzatu gabe irakurtzen →

Irakasle-ikertzaileen aktibitate akademikoa oztopatzeko saiakeren aurrean

Maiatzaren 24an egin zen “Subirotasuna(k) aztergai” kongresua, EHUko bi ikerketa-taldek antolatuta. Bertan, EHUko doktorea den Ainhoa Ozaeta ikertzaileak komunikazio bat aurkeztu behar zuen. Komunikazio hori bere tesian garatutako ikerketaren emaitza zen eta kongresuaren batzorde akademikoak onartuta zegoen. Kongresua hasi baino egun batzuk lehenago, hedabide batzuek publikoki seinalatu zuten ikertzaile hau iraganean ETA erakundearen kide izateagatik zigortua izan zelako.

Jarraitu Irakasle-ikertzaileen aktibitate akademikoa oztopatzeko saiakeren aurrean irakurtzen →

Sindikatuek EH Bildu eta SUMAR alderdiei kongresuan emendakina aurkezteko eskatu diete, sektore publikoko soldata eta enplegua EAEn negoziatu daitezen

Estatuko azken hauteskundeetan EAEn ordezkaritza lortu zuten alderdi politiko guztiei sindikatuek egindako gonbidapenaren ondorioz egin dira gaurko bilerak. Gainerako alderdi politikoek gonbidapena ez onartzea edo erantzun ere ez egitea erabaki dute.

Jarraitu Sindikatuek EH Bildu eta SUMAR alderdiei kongresuan emendakina aurkezteko eskatu diete, sektore publikoko soldata eta enplegua EAEn negoziatu daitezen irakurtzen →

BIHAR Kontzentrazioak EHUn: S.O.S Rafah; Genozidioa gelditu

Langileok kalera aterako gara Rafahko erasoaldia eta palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzera

Euskal Herriko gehiengo sindikalarekin batera mobilizatuko gara maiatzaren 17an 12:00etan, Hego Euskal Herriko hiriburuetan nahiz lantokiz lantoki.

  • EHUko kontzentrazioak:
  • Leioan: Mikel Laboa Plazan
  • Donostian: Carlos Santamaría Liburutegian
  • Gasteizen: Campuseko errektoreordetzan

LAB, ELA, CCOO EUSKADI, CCOO NAFARROA, UGT EUSKADI ,ESK, CGT LKN, STEILAS, SOLIDARI, EHNE NAFARROA, ETXALDE eta HIRU sindikatuok sinatutako agiria hemen duzue.


S.O.S Rafah; Genozidioa gelditu.
Langileok Palestinarekin