Zaintza lanak aitortzea eta banatzea beharrezkoa da soldata-arrakalarekin amaitzeko

Otsailaren 22a da soldata-arrakalaren aurkako eguna. Aurten, zaintza lanak aitortzea eta banatzea eskatuko dugu, beharrezkoa baita soldata-arrakalarekin amaitzeko. Gainera, mobilizazioa egingo dugu Iruñean, 10:00etan, Merindadeen plazan.

Soldata-arrakala sexuaren araberako enplegu eta lanaren banaketa desorekatuaren ondorio da. Emakumeok* egiten dugun lana debaluatuta dago eta soldata-arrakala egiturazkoa da. Iturri ofizialek emandako datu orokorrek ez digute errealitate gordina ikusten uzten. Gaur egun, Euskal Herrian ez da soldata berdina kobratzen balio bereko lana egin arren; sexuaren arabera desberdina da.

Emakumeok* egiten ditugun lanak zaintzari loturikoak dira hein handi batean, eta hor dago gakoa: ez zaio balio bera ematen pertsonak zaintzeari edo gurpilak ekoizteari.

Jarraitu Zaintza lanak aitortzea eta banatzea beharrezkoa da soldata-arrakalarekin amaitzeko irakurtzen →

Irakasle-ikertzaileen elkarretaratzea otsailaren 22an, 11:00etan Legebiltzarrean

Aurreko astean egin genuen prentsaurrekoan esan bezala, EHUn greba egitera eta mobilizatzera eraman gintuzten arazo gehienek beren horretan diraute!!

Errektoretza-taldeak bere ardura hartu behar badu ere, Eusko Jaurlaritzak badu zer esan arazo hauetan; Gasteizko gobernuaren ardura zuzeneko gaiak baitira EHUrentzako finantzaketa duina bermatzea  eta 41/2008 Dekretuaren aldaketa.

Datorren ostegunean, otsailaren 22an, LAB, Steilas eta ELA sindikatuok deituta, elkarretaratzea egingo dugu goizeko 11:00etan Legebiltzarraren parean EHUko langileen lan-baldintza duinak kalitatezko unibertsitatea eraikitzeko ezinbestekoak direlako!

Guztion inplikazioa beharrezkoa delako, animatu zaitez elkarretaratzean parte hartzera!

MARTXOAREN 6an eta MARTXOAREN 12an GREBARA!

EHUko zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren itxikeriaren aurrean, irakasle-ikertzaileok martxoak 6 eta martxoak 12 GREBARA!

Ikasturte honetako lehen lauhilekoan EHUn greba egitera eta mobilizatzera bultzatu gintuzten arazo gehienek beren horretan diraute bigarren lauhilekoaren hasiera honetan. Aste hauetan zehar, negoziazio-mahaiaren bi bilera izan ditugu baina Errektoretza erabat itxita agertu da sindikatuek aurkeztutako proposamenen aurrean. Nabarmentzekoa da, bereziki, ordezko irakasleen lan-baldintzak hobetzeko proposamenen aurrean zuzendaritzak erakutsitako egoskorkeria. Eusko Jaurlaritzaren jarrera pasiboa ere onartezina izan da.

Jarraitu EHUko zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren itxikeriaren aurrean, irakasle-ikertzaileok martxoak 6 eta martxoak 12 GREBARA! irakurtzen →

Euskararen IV Planaren zirriborroaren aurrean, LABeko EHUko sail sindikalaren iritzia

Urte bateko atzerapenarekin garatzen eta eztabaidatzen hasi berri den EHUko Euskararen IV Planaren inguruan LABen hasierako irakurketa eta eskaera helarazi nahi dizuegu.

Kezka handiz ikusten dugu euskalduntze prozesua zein egoeratan dagoen. EHU sortu zenetik aurrerapen handiak egin badira ere, ezin dugu esan gaur egun EHUn ikasketak euskaraz erabateko normaltasunez egin daitezkeenik, ezta langile, ikasle zein unibertsitatetik kanpoko hiritarrek EHUko esparru ezberdinetan euskara normaltasunez erabil dezaketenik. Zentzu horretan, ardura handiz ikusten dugu nola, arlo eta gai batzuetan, aurrerapausoak eman baino, edo dauden bezala mantendu baino, atzerapausoak ematen hasi diren.

Jarraitu Euskararen IV Planaren zirriborroaren aurrean, LABeko EHUko sail sindikalaren iritzia irakurtzen →

EHUko zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren itxikeriaren aurrean, irakasle-ikertzaileok berriz mobilizazioetara!

Ikasturte honetako lehen lauhilekoan EHUn greba egitera eta mobilizatzera bultzatu gintuzten arazo gehienek beren horretan diraute bigarren lauhilekoaren hasiera honetan. Aste hauetan zehar, negoziazio-mahaiaren bi bilera izan ditugu baina Errektoretza erabat itxita agertu da sindikatuek aurkeztutako proposamenen aurrean. Nabarmentzekoa da, bereziki, ordezko irakasleen lan-baldintzak hobetzeko proposamenen aurrean zuzendaritzak erakutsitako egoskorkeria.

Jarraitu EHUko zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren itxikeriaren aurrean, irakasle-ikertzaileok berriz mobilizazioetara! irakurtzen →

BIHAR, azaroaren 9an Agerraldiak Greba Feminista Orokorra dela eta

Azaroaren 30erako ZAINTZA ESKUBIDE KOLEKTIBOAREN ALDE Denon Bizitzak Erdigunera plataformak eginiko greba orokorraren deialdia dela eta, EHUko ikasle eta langileok berari babesa emateko agerraldiak egingo ditugu azaroaren 9an.

Leioan: Mikel Laboa plazan 13:00etan

Donostian: Barriola eraikinean 14:00etan

Gasteizen: Errektoreordetzan 13:00etan

Jarraitu BIHAR, azaroaren 9an Agerraldiak Greba Feminista Orokorra dela eta irakurtzen →