Sexu askatasun eta aniztasunaren aldeko ekimenak martxan jarriko ditugu lantokietan

Bizi garen jendartearen ispilu dira lantokiak, eta haietan ere, era honetako diskriminazio eta jazarpen egoerak izaten dira. Prekaritatea, lan ezegonkortasunlgtba, lan erreformak, murrizketak jasaten ditugun tokiak dira lantokiak, eta baita gure nortasuna itotzen duten tokiak ere: denak egiten digu presio gure sexu nortasuna ezkutatzeko, horrek dakartzan kalte pertsonal eta sozialekin.
Jarraitu irakurtzen…

Gizarte-kontseilua: esleitu dira 2015eko B eta A tramuak, baina berretsi gabe jarraitzen du 2016ko deialdiak

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Atzo, ekainak 8, Unibasq-ek ebaluazioak igorri zituenetik bi hilabete pasa eta gero gauzatu zen Gizarte-kontseiluan(*) 2015eko deialdiari dagozkien B eta A tramu berrien eta aurrekoen kontsolidazioaren esleipena. Osagarri tramu hauek 2017ko urtarriletik ordainduko dira, deialdiko C tramuak ez bezala, zeinak aurtengo urtarriletik kobratzen ari baikara.
Jarraitu Gizarte-kontseilua: esleitu dira 2015eko B eta A tramuak, baina berretsi gabe jarraitzen du 2016ko deialdiak irakurtzen →

AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa

Behin betiko egonkortasuna lortzeko aukera
LABek argi du 2016ko 44 lanpostura mugaturiko Lan Eskaintza Publiko (LEP) hau ez dela nahikoa UPV/EHUn Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak (AZP) bizi duen prekarietatea gainditzeko baina hala ere ezin dugu aukera hau alperrik galtzen utzi, alegia ez LEPa egin gabe utzi ezta alferrikako bideetan murgildu.
Jarraitu AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa irakurtzen →

Osagarriak, Gizarte Kontseiluaren zain

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Pasa den asteko Gobernu-kontseiluan onartu ziren irakasle-ikertzaileen banakako osagarrien 2013ko eta 2014ko deialdiak. Deialdi hauek aukera emango diete irakasle-ikertzaile askori 2011 eta 2014 urteen artean egin gabeko deialdien ondorioz izan zituzten galerak partzialki errekuperatzeko. Gogoratu bi deialdi hauek LAB eta STEILAS sindikatuok bultzatutako salaketa judizialaren ondorio zuzena izan direla.
Jarraitu Osagarriak, Gizarte Kontseiluaren zain irakurtzen →

Prekarietatearen aurka borrokan jarraitzen dugu

Bilboko kaleetan prekarietateak sortutako egoera hau gainditzeko aukera dagoela erakutsi dugu, langileon aldarrikapenak kalera ateraz. Ez da makala orain arte egin dugun bidea, baina asko dago oraindik egiteko. Hala erakusten du sindikatuaren agendak. Aste osoan zehar hamaika hitzordu ditugu Euskal Herriko txoko guztietan prekarietateari hortzak erakusteko. Gaur, zerbitzu publikoetako langileen mobilizazioak burutuko dira.

Jarraitu Prekarietatearen aurka borrokan jarraitzen dugu irakurtzen →

2013/2014, 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetako unibertsitate matrikuletako laguntzak maiatzeko nominarekin batera ordainduko dira

Berriki argitaratu du UPV/EHUko Gerenteak 2013/2014, 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetako unibertsitate matrikulak direla eta, ordaintzeke geratu ziren laguntzak ordaintzeko erabakia (lehenengo bi ikasturteen kasuan) eta oraingo ikasturteari dagozkionak. Jarraitu 2013/2014, 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetako unibertsitate matrikuletako laguntzak maiatzeko nominarekin batera ordainduko dira irakurtzen →

2016ko Osagarrien deialdiaren ondorio ekonomikoak atzeratzeko azpijokoak

LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuen komunikatu bateratua
Pasa den martxoaren 4an, Errektoreak bidalitako mezu bat jaso genuen UPV/EHUko irakasle-ikerlariok, gogora ekarriz, besteak beste, errektoretza-taldearen, Gizarte-kontseiluaren, Unibasq-en eta Jaurlaritzaren artean adostuta zeukaten akordioa ordainsari osagarrien inguruan. “Alde guztientzat zentzuzkoa eta egokia den akordioa”, aukera eman ziona irakasle-ikerlarien multzo handi bati 2015eko deialdian osagarriak lehenengo aldiz eskatzeko, edo lehenagoko deialdietan eskuratutakoak kontsolidatzeko. Akordio hark 2016ko udaberrian beste deialdi bat izango zela ere jasotzen zuen, 2015eko irailaren 8an irakasle-ikerlarien Errektoreordeak mezu bidez jakinarazi zuen moduan; horren arabera, aukera egongo zen osagarriak 2015ean kontsolidatzeko, 2016an ebaluazio berri bat eskatzeko eta eskuratutako tramu berriak 2017an kobratzeko, lehenago lortutakoak arriskuan jarri gabe eta galera ekonomikorik gabe. Jarraitu 2016ko Osagarrien deialdiaren ondorio ekonomikoak atzeratzeko azpijokoak irakurtzen →

Irekitzen: Ekintza sindikalari buruzko eztabaida-saioen aktak, denon eskura

Jadanik  argitaratu ditugu UPV/EHUko LABen webgunean (IREKITZEN-en atalean) Canpuska egindako batzarretan prekarietatearen inguruan eta, orokorrean, ekintza sindikalaren inguruan izandako hausnarketak eta jasotako iradokizunak. Ikusi hemen.Irekitzen 1_Bilbo
Honen harira ideiaren bat gehitu nahi baduzu bidal ezazu, mesedez, helbide honetara: lab@ehu.eus.
Era berean jakinarazi nahi dizugu maiatzaren bigarren hamabostaldian Campuska bigarren eztabaida saioei hasiera emango diegula. Laster batean horien egunak, lekuak eta orduak jakinaraziz informazio zehatzagoa bidaliko dizugu.