Maiatzaren Lehena. Langileok borrokan. Euskal Herria aldaketa bidean

Nork esan zuen ezinezkoa zela? Euskal Herria aldaketa bidean da, borrokan garen langile guztioi esker. Lantokietan irekitako hamarnaka gatazketan lan eskubideen eta eskubide sozialen defentsan jarraitzen dugu. Borrokak egin gaitu, borrokan jarraitzen dugu, eta hain zuzen ere aurtengo Maiatzaren Lehenean borrokan diren langileen protagonismoa eta ekarpena aitortu eta aldarrikatuko dugu.
Euskal langileon kontrako erasoaldia ez da baretu. Lantokian zein kalean, eskulotuta eta mutu, eskubiderik gabeko herritar nahi gaituzte. Finantza sistemak eta multinazionalek erabakitzen dituzte gaur politikak, lan merkatua desarautu dute, prekarietatea, langabezia eta pobrezia izurrite bilakatu dituzte. Langile borrokari esker ez balitz, oihaneko legea kapitalarentzat eta basamortu gorria langileontzat, besterik ez genuke izango. Jarraitu Maiatzaren Lehena. Langileok borrokan. Euskal Herria aldaketa bidean irakurtzen →

Hitzak bakarrik ez dira nahikoak

Jaurlaritzak benetan lan erreforma arbuiatzen badu, has gaitezen eraikitzen

“Hitzak bakarrik ez dira nahikoak”. Hitz horiekin erantzun die LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek atzodamu Angel Toña, Jaurlaritzako Enplegu Sailburuak, eginiko adierazpenei. Toñak onartu zuen lan erreforma ez dela gai izan enplegua sortzeko; are gutxiago kalitatezkoa. Adierazpen hauen aurrean Etxaidek mezua luzatu dio Jaurlaritzari: “Benetan lan erreforma arbuiatzen badu, hasi gaitezen alternatiba eraikitzen”.
“Hitzak bakarrik ez dira nahikoak”. Hitz horiekin erantzun die LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek atzodamu Angel Toña, Jaurlaritzako Enplegu Sailburuak, eginiko adierazpenei. Toñak onartu zuen lan erreforma ez dela gai izan enplegua sortzeko; are gutxiago kalitatezkoa. Adierazpen hauen aurrean
Etxaidek mezua luzatu dio Jaurlaritzari: “Benetan lan erreforma arbuiatzen badu, hasi gaitezen alternatiba eraikitzen”.
Jarraitu Hitzak bakarrik ez dira nahikoak irakurtzen →

UPV/EHUko LABek azken lau urteetako balantzea eta hauteskundetarako programa aurkeztu ditu

Datorren martxoaren 11n Hauteskunde Sindikalak izango ditugu UPV/EHUko Irakasle eta Ikerlari Pertsonalak (IIP) eta Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak (AZP), ordezkaritza eta negoziazio organoak berritzeko. EAEko Gobernuak UPV/EHUren funtzio publikoa arriskuan jartzen duen testuinguru honetan, finantzaketa nahikoa ukatuz, politika propioak egiteari uko eginez, Madrilekiko bere menpekotasun interesatua agerian utziz, ezinbestekoa da LABen ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean.
pdficon_large Boto eskaera langilegoari
LABehu_txikia

Wert-i ez, Euskal Herrirako Unibertsitate Sistemaren alde

Estatu espainiarraren Gobernuak onartu berri du Unibertsitate ikasketa ofizialentzat ordenazio berria arautzen duen Errege-Dekretua, 4+1 sistematik (lau urteko graduak gehi urtebeteko graduondoak/masterrak) 3+2 sistemara pasatzea “aukeran” uzten duena. Nahiz eta Wert-en hitzetan “ez da inposaketa, unibertsitateek hautatu ahal izango dutelako”eta “familientzat aurrezkia izango da, ordaindu beharreko unibertsitate-tasak txikiagoak izango direlako, unibertsitate komunitatearen gehiengoaren gaitzespena jaso du, aurretik LOMCErekin gertatu bezala, Hego Euskal Herriko eta Estatu espainiarreko hezkuntza komunitateen aldetik erantzun zabala jaso zuena.

Jarraitu Wert-i ez, Euskal Herrirako Unibertsitate Sistemaren alde irakurtzen →