Herriak libre!

Gaur, hilak 19, Audientzia Nazionalak Askapenaren bost kide –Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Gabi Basañez eta gure lankide Unai Vázquez– eta lau elkarte –Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke– epaituko ditu. Fiskaltzak seina urteko kartzela zigorra eskatuko du auzipetuentzat eta gainera, aipaturiko lau elkarte horien ilegalizazioa aldarrikatuko du.
Jarraitu Herriak libre! irakurtzen →

Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira

Atzo, azaroaren 5ean, UPV/EHUko kolektibo ezberdinen mahai negoziatzaileak bildu ziren ondorengo puntuak tratatzeko:

  • Borondatezko erretiroa hartzeko pizgarrien (2012-2014) gaineko epaia exekutatzearen inguruko informazioa.
  • 2015eko otsailaren 5eko akordioaren –UPV/EHUko AZP eta IIPrentzako borondatezko erretiro pizgarrien ordainketa behin-behinekoz eteten duena– ezeztatzeko proposamena (atxikia).

Jarraitu Erretiroa hartzeko pizgarriak berreskuratzen dira irakurtzen →

Osagarriak, zertan dabiltza

KOMUNIKATU BATERATUA: LAB eta STEILAS
Gaur goizean, gutako askok Etxaniz errektore-ordearen jakinarazpen bat jaso dugu, ordainsari-osagarrien aurtengo deialdiaren eskaerak ebazteko epea eteten duena. Gainera, atzo ezagutu genuen, Eusko Jaurlaritzak 2016 urterako prestatu dituen aurrekontuen aurreproiektuan, 2015ekoarekin konparatuz gero, osagarrientzako diru-partidan bi milioi eta erdiko murrizketa ageri da. Kontuan izanda aurten deialdiak berrabiarazi direla, eta beraz jasotzaile gehiago izango garela… Nola ulertu behar ditugu albiste hauek? Zer asmo ezkutatzen dute erabaki hauek?
Jarraitu Osagarriak, zertan dabiltza irakurtzen →

Cristina Uriarte, dimisioa!

KOMUNIKATU BATERATUA: LAB eta STEILAS
UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen (IIP) ordainsari osagarrien berraktibatze  prozesua luze bezain konplikatua suertatzen ari da, prozesua oztopatzeko Eusko Jaurlaritzaren presio eta trikimailuen ondorioz. LAB eta steilas sindikatuok jarritako salaketaren epaia, 2014ko martxokoa, argia zen: osagarrien deialdiak berrabiarazi egin behar dira, urteroko maiztasunarekin. Epai horri erantzunez, UPV / EHUko Gizarte Kontseiluak, gai honetan eskumena duen organoa eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza esanguratsuena duena, argi berdea eman zion 2015ko deialdiari. Deialdi murriztua hau, 2011‐2014 epealdian egin ez ziren deialdien atzera eragina barneratzeari uko egin ziolako, Eusko Jaurlaritzaren
presioen aurrean amore emanez.
Jarraitu Cristina Uriarte, dimisioa! irakurtzen →

Deialdia aurrera doa, atzerako eraginaren aldeko gure borroka ere bai

KOMUNIKATU BATERATUA: LAB eta STEILAS
Urriaren 8an amaitzen da 2015eko osagarrien deialdian eskaerak aurkezteko epea. LAB eta STEILAS sindikatuek jasotako aldeko sententzia partzialki betetzeko egin da deialdia eta, egoera desblokeatzeko duen balioa aitortzen badiogu ere, jakitun gara atzerako eragina ez izatearen erabakiak kaltetu asko utzi dituela, batez ere inoiz eskatzeko aukerarik izan ez dutenen artean.
Jarraitu Deialdia aurrera doa, atzerako eraginaren aldeko gure borroka ere bai irakurtzen →

Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe

Estatuko PPren gobernuak 2015erako aurrekontuaren legearen bidez horrela ezarririk, AZPkoak zein IIPkoak behin betikoak bilakatzeko aukera, jubilatzen direnen %50 “erreposizio tasara” mugatzen da. Horrela UPV/EHUn AZPn eman diren jubilazioei esker 9 lanpostu/plaza eskaini ahalko ziren eta IIPn beste 40 lanpostu/plaza pertsonalak behin betikotasuna lortu ahal izateko.
Jarraitu Lan Eskaintza Publikoa eta Egonkortasuna. Errektoreak agindutakoa bete gabe irakurtzen →

Osagarrien deialdi murriztua onartu du Gizarte Kontseiluak

Atzo, ekainaren 3an, Gizarte Kontseiluaren bileran onartua izan zen gehigarrizko ordainsari osagarriak eskatzeko deialdi berria, 2015ekoa. Dagoeneko, espero bezala, Unibasqek merituak ebaluatzeko protokoloa eskegi du bere Web-orrian (hemen sakatu ikusteko) eta EHAAn argitaratzera bidali du; deialdia bera irailaren hasieran argitaratzea aurreikusten da, eskaerak aurkezteko hilabeteko epea martxan jarriz.
Jarraitu Osagarrien deialdi murriztua onartu du Gizarte Kontseiluak irakurtzen →

Lanaldi eta ekaineko paga extra

Ekainaren 1eko datarekin eman du argitara UPV/EHUko Gerenteak Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanaldi, lanordu, opor eta baimenei buruzko 2015eko Zirkularra. Aipatu zirkularra ez da sindikatuekin negoziatu ezta horren berririk eman publikatu baino lehen. Ondorioz, administrazioak erakutsitako aldebakartasunezko jokaera hau gaitzetsi nahi du LABek.
Jarraitu Lanaldi eta ekaineko paga extra irakurtzen →