LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Erretirorako akordio ona balizko hobekuntzak baldintzatu gabe

Azken asteotan Erretiroen gaineko akordio berri baten aukera negoziatzen egon gara, EHUko Gerentzia eta Errektoretza alde batetik, eta EHUko sindikatuok bestetik.

Geneukan hitzarmena Errektoretza taldeak alde bakarrez hautsi eta haren ordez EHUko Gobernu Kontseiluak eredu berria onartu zuenetik bi urte igaro dira jada eta langileon eskubide eta lan baldintzetan eragindako kalteak begi-bistakoak izan dira, bai eta izandako erretiro kopuruaren murrizketan ere.

Jarraitu Erretirorako akordio ona balizko hobekuntzak baldintzatu gabe irakurtzen →

Irakasle-ikertzaileen aktibitate akademikoa oztopatzeko saiakeren aurrean

Maiatzaren 24an egin zen “Subirotasuna(k) aztergai” kongresua, EHUko bi ikerketa-taldek antolatuta. Bertan, EHUko doktorea den Ainhoa Ozaeta ikertzaileak komunikazio bat aurkeztu behar zuen. Komunikazio hori bere tesian garatutako ikerketaren emaitza zen eta kongresuaren batzorde akademikoak onartuta zegoen. Kongresua hasi baino egun batzuk lehenago, hedabide batzuek publikoki seinalatu zuten ikertzaile hau iraganean ETA erakundearen kide izateagatik zigortua izan zelako.

Jarraitu Irakasle-ikertzaileen aktibitate akademikoa oztopatzeko saiakeren aurrean irakurtzen →

Sindikatuek EH Bildu eta SUMAR alderdiei kongresuan emendakina aurkezteko eskatu diete, sektore publikoko soldata eta enplegua EAEn negoziatu daitezen

Estatuko azken hauteskundeetan EAEn ordezkaritza lortu zuten alderdi politiko guztiei sindikatuek egindako gonbidapenaren ondorioz egin dira gaurko bilerak. Gainerako alderdi politikoek gonbidapena ez onartzea edo erantzun ere ez egitea erabaki dute.

Jarraitu Sindikatuek EH Bildu eta SUMAR alderdiei kongresuan emendakina aurkezteko eskatu diete, sektore publikoko soldata eta enplegua EAEn negoziatu daitezen irakurtzen →

BIHAR Kontzentrazioak EHUn: S.O.S Rafah; Genozidioa gelditu

Langileok kalera aterako gara Rafahko erasoaldia eta palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzera

Euskal Herriko gehiengo sindikalarekin batera mobilizatuko gara maiatzaren 17an 12:00etan, Hego Euskal Herriko hiriburuetan nahiz lantokiz lantoki.

  • EHUko kontzentrazioak:
  • Leioan: Mikel Laboa Plazan
  • Donostian: Carlos Santamaría Liburutegian
  • Gasteizen: Campuseko errektoreordetzan

LAB, ELA, CCOO EUSKADI, CCOO NAFARROA, UGT EUSKADI ,ESK, CGT LKN, STEILAS, SOLIDARI, EHNE NAFARROA, ETXALDE eta HIRU sindikatuok sinatutako agiria hemen duzue.


S.O.S Rafah; Genozidioa gelditu.
Langileok Palestinarekin

50. urteurrenaren harira, Maiatzaren Lehenean manifestazio eta jaialdi nazionala antolatu ditugu Iruñean

LABen 50.urtemugako ospakizun betean dator aurtengo Maiatzaren Lehena. Une gozoa da sindikatuarentzat, zalantzarik ez. Hala ere, ez diogu gure bilakaerari bakarrik begiratzen. Gure misioa langileen lan eta bizi baldintzen alde borrokatzea da, eraldaketa soziala eta aldaketa politikoak eragitea.

Langileon egoerari erreparatuz, testuinguru globalak ez du baikortasunerako tarte handirik uzten. Geroz eta bortitzagoa da kapitalismo heteropatriarkal eta koloniala: dirua eta boterea esku gutxi batzuetan metatuta, zaintza krisia, krisi ekologikoa zein munduan zehar eragindako gerrak.

Jarraitu 50. urteurrenaren harira, Maiatzaren Lehenean manifestazio eta jaialdi nazionala antolatu ditugu Iruñean irakurtzen →

Apirilak 28 – Lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna

Gaur, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-ETXALDE eta HIRU sindikatuok Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan elkartu gara, lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna aldarrikatzeko mobilizazio ezberdinen bitartez, salaketa ezberdinei ikusgarritasuna adierazi nahian. Gai asko daude enpleguan langileok dugun osasunarekin erlazionatuta, baina gaurkoan in-itinereko istripuak, altueretako erorketak, zaintzarekin erlazionatutako gaixotasunak eta hemen Bilbon, hezkuntza alorrean lanak sortarazten dituen arrisku psikosozialak salatzeko elkartu gara.

Jarraitu Apirilak 28 – Lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna irakurtzen →

EHUn Palestinaren alde pauso gehiago eman behar badira ere adierazpena positibotzat hartzen dugu

Gaurko Gobernu Kontseiluaren saioan adierazpen bat onartu da “Palestina laguntzeko manifestua Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean” izenburupean.

Idatzian, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateak Nazio Batuen Nazioarteko Justizia Gortearen erabakia errespetatzea eta “genozidio ekintzak saihesteko neurriak hartuz” berehala betetzea eskatzen dio Israeli; nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatuz Gazako zerrendan laguntza berehala sartzen uztea;  biztanleria zibilaren aurkako erasoak nahiz setioa amaitzea; Israelera armak bidaltzearen amaiera; bidegabeki bahituta eta giltzapetuta dauden pertsona guztiak askatzea; berehalako su-etena ezartzea eta nazioarteko zuzenbidea nahiz Israel eta Palestinaren arteko gatazka konpontzeko Nazio Batuen ebazpenak betetzea, eta, azkenik, hamarkada luzetako sufrimendu izugarriari amaiera emateko eta Estatu palestinarra aitortzea ere eskatzen ditu. Aurreko aldarrikapenak egiteaz gain, EHUk CRUEren baitan Gazan berehalako su-etena eskatzeko eta bakea sustatuko duten programak garatzeko egitasmo bateratuak martxan jartzeko konpromisoa hartu du. Azkenik, giza eskubideak, nazioarte zuzenbideak edo Nazio Batuek Palestinako egoerari buruz emandako ebazpenak errespetatzen ez dituzten eragileekin Euskal Herriko Unibertsitateak “harreman komertzialik edo akademikorik ez ezartzea eta berrikustea” adostu du, “bereziki Palestinan gertatzen ari diren gizateriaren aurkako campusetan krimenak berariaz gaitzesten ez dituen Israelgo unibertsitate eta erakundeekin harremanak ez izateko eta hausteko konpromisoa” hartzen du.

Jarraitu EHUn Palestinaren alde pauso gehiago eman behar badira ere adierazpena positibotzat hartzen dugu irakurtzen →

Errektoretza-taldeak eta Hezkuntza Sailak ez dute inolako borondaterik EHUko irakasle ordezkoen egoera konpontzeko

Borondate ezaren ondorioz sindikatuok borrokan jarraitzen dugu eta bide judiziala ireki dugu. LABek hasitako eta STEILAS, CCOO eta ELAk berretsitako gatazka kolektiboaren epaiketa gaur izango da

Ikasturte honetan mobilizazio kanpaina trinkoa izan dugu EHUn hainbat arazoei konponbidea bilatu nahian. EHUn bi greba egin ditugu eta Zerbitzu Publikoen hiru grebetan EHUrako aldarrikapenek berezko espazioa izan dute. EHUko langileok ditugun arazo guztien artean, ordezko irakasleen egoera jasanezina azpimarratu behar da. LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikatuok ordezko irakasleen lan-baldintzak hobetzeko egin genituen proposamenak EHUko zuzendaritzak erabat errefusatu zituen.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera pasiboa ere onartezina da. Hezkuntza Sailak ez dio erantzun intersindikalak egindako bilera-eskaerari, hortaz, arazoa entzuteko eta konponbideren bat bilatzeko interesik ez duela erautsi digu.

Jarraitu Errektoretza-taldeak eta Hezkuntza Sailak ez dute inolako borondaterik EHUko irakasle ordezkoen egoera konpontzeko irakurtzen →

Erretiroen akordioaren negoziaketa: LAB eta STEILAS sindikatuon jarrera

2022an Errektore taldeak aldebakarrez erabaki zuen 2015ean EHUren eta langileen artean erretiroaren inguruko akordioa bertan behera utzi eta haren ordez balizko Giza Baliabideak arrazionalizatzeko Plan baten I. Fasea ezartzea. Erretiroagatiko kalteordainekin amaitzea omen zen asmoa, baina errealitatean, erretiroak sustatzeko neurri eta pizgarrien murrizketa handia ekarri zuen Plan berriak, langile guztion kaltetan.

Jarraitu Erretiroen akordioaren negoziaketa: LAB eta STEILAS sindikatuon jarrera irakurtzen →