LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Euskararen IV Planaren zirriborroaren aurrean, LABeko EHUko sail sindikalaren iritzia

Urte bateko atzerapenarekin garatzen eta eztabaidatzen hasi berri den EHUko Euskararen IV Planaren inguruan LABen hasierako irakurketa eta eskaera helarazi nahi dizuegu.

Kezka handiz ikusten dugu euskalduntze prozesua zein egoeratan dagoen. EHU sortu zenetik aurrerapen handiak egin badira ere, ezin dugu esan gaur egun EHUn ikasketak euskaraz erabateko normaltasunez egin daitezkeenik, ezta langile, ikasle zein unibertsitatetik kanpoko hiritarrek EHUko esparru ezberdinetan euskara normaltasunez erabil dezaketenik. Zentzu horretan, ardura handiz ikusten dugu nola, arlo eta gai batzuetan, aurrerapausoak eman baino, edo dauden bezala mantendu baino, atzerapausoak ematen hasi diren.

Jarraitu Euskararen IV Planaren zirriborroaren aurrean, LABeko EHUko sail sindikalaren iritzia irakurtzen →

EHUko zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren itxikeriaren aurrean, irakasle-ikertzaileok berriz mobilizazioetara!

Ikasturte honetako lehen lauhilekoan EHUn greba egitera eta mobilizatzera bultzatu gintuzten arazo gehienek beren horretan diraute bigarren lauhilekoaren hasiera honetan. Aste hauetan zehar, negoziazio-mahaiaren bi bilera izan ditugu baina Errektoretza erabat itxita agertu da sindikatuek aurkeztutako proposamenen aurrean. Nabarmentzekoa da, bereziki, ordezko irakasleen lan-baldintzak hobetzeko proposamenen aurrean zuzendaritzak erakutsitako egoskorkeria.

Jarraitu EHUko zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzaren itxikeriaren aurrean, irakasle-ikertzaileok berriz mobilizazioetara! irakurtzen →

BIHAR, azaroaren 9an Agerraldiak Greba Feminista Orokorra dela eta

Azaroaren 30erako ZAINTZA ESKUBIDE KOLEKTIBOAREN ALDE Denon Bizitzak Erdigunera plataformak eginiko greba orokorraren deialdia dela eta, EHUko ikasle eta langileok berari babesa emateko agerraldiak egingo ditugu azaroaren 9an.

Leioan: Mikel Laboa plazan 13:00etan

Donostian: Barriola eraikinean 14:00etan

Gasteizen: Errektoreordetzan 13:00etan

Jarraitu BIHAR, azaroaren 9an Agerraldiak Greba Feminista Orokorra dela eta irakurtzen →

BIHAR, URRIAK 25, UPV/EHUko LANGILE GUZTIOK GREBARA!

Urriaren 25ean, asteazkenarekin, greba egingo dugu EAEko sektore publikoko langileok. Zerbitzu Publiko guztiak ageriko atzerakada jasotzen ari dira azken urte hauetan eta gure unibertsitatea ez da salbuespena izan. UPV/EHUko langileok ere ondo ezagutzen dugu errotzen ari den joera hau.

Horrela bada, lan baldintza duinen eta langileok galdu dugun erosahalmenaren berreskurapenaren alde, eta oro har, zerbitzu publikoen defentsan eta pribatizazioaren kontra zerbitzu publikoetako langileekin bat egin eta grebara joango gara UPV/EHUko Irakasleak-Ikertzaileak eta Teknikariak eta Kudeaketa, Administrazio eta Zerbitzuetako langile guztiak ere.

– Estatutik datozen mugak ez onartu. Bertan negoziatu            eta erabaki

– %10eko soldata igoera orain, aurreko zorra berreskuratu

– Enplegua sortu eta egonkortu

– Publikoa indartu, pribatizaziorik ez

– Lan kargak arindu, jardunaldia murriztu, osasuna bermatu


– Zaintza publikoa, politika feministak


– Zerbitzu publikoetan euskara sustatu eta bermatu

Zatoz gurekin deitutako kontzentrazioetara:

7:30etan zutabeak hiriburuetako sarreretan:

Bilbon: Juan de Garai, EITB, La Salveko zubia

Donostian: Amarako sarrera, Loreako biribilgunea

Gasteizen: Foronda, Mercadonako atea

11:30etan manifestazioak hiriburuetan:

Bilbon: Eusko Jaurlaritzatik (Gran Via, 85)

Donostian: Bulebarretik

Gasteizen: Eusko Legebiltzarretik

UPV/EHUko TEKAZEL LANGILEOK ERE BADITUGU ARRAZOIAK URRIAREN 25EAN GREBARA JOATEKO

Joan den asteazkenean, urriaren 11n, LAB, CCOO, Steilas eta ELA sindikatuek IRIen esparruan deitutako grebaren arrakastaren lekuko izan ginen. Campusak ia hutsik egon ziren, emandako eskola-kopurua oso baxua izan zen, eta irakasle-ikertzaileak bere egonezin sakona adieraztera joan ziren hiru hiriburuetako kontzentrazioetara; errektoretza-taldeari mezu argi eta sendoa bidaltzera: norabidea aldatu behar du, erabakiak modu aldebakarrean hartzeari utzi behar dio eta UPV/EHUko langileen kontrako neurriak gelditu.

Jarraitu UPV/EHUko TEKAZEL LANGILEOK ERE BADITUGU ARRAZOIAK URRIAREN 25EAN GREBARA JOATEKO irakurtzen →

Urriaren 11ko EHUko irakasle-ikertzaileen grebaren balorazioa eta urriaren 25eko grebarako deia EHUn

Urriaren 11n, lehenengo balorazio moduan, grebaren jarraipena oso zabala izan zela adierazi genuen. EHUko campus guztietan grebak izandako eragina aztertuta, grebaren erabateko arrakastaz baino ezin dugu hitz egin. Aipatu genuenez, Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazioeta Zerbitzuetako Langileak ez zeuden grebara deituta, eta zentroak irekita egon ziren. Hala ere, aktibitate akademikoa oso txikia izan zen. Zentroetatik momentu ezberdinetan pasatu ziren pikete informatiboek egiaztatu zutenez, zentro batzuetan ez zen ezta klase bat eman, eta beste batzuetan, 1, 2, 3… klase baino ez ziren ematen ari, ikasgela gehienak hutsik edo giltzez itxita egonda. Eman ziren klase eskasetan ikasleen asistentzia oso baxua zen (gehienetan 5-8 ikasletik ez ziren pasatzen). Campusetara heldu ziren autobusak ia hutsi zeuden. Zalantzarik gabe, aktibitate akademikoaren etenaldia ia erabatekoa izan zen. Grebaren jarraipena irakasle-ikertzaileen % 85-90ean kokatzen dugu, zentroetan ikusitakoan oinarrituta.

Jarraitu Urriaren 11ko EHUko irakasle-ikertzaileen grebaren balorazioa eta urriaren 25eko grebarako deia EHUn irakurtzen →