Irakasle-ikertzaileen soldaten defentsan, osagarrien deialdiak urtero deitu eta ordaintzeko exijitu dugu berriz ere, 2017ko osagarrien A-B tarteak eskatzeko deialdia onartzeko Gizarte Kontseiluak egindako bilkuraren aurrean.
Osagarrien deialdiak urtero egin behar dira, garaiz, eta modu argian, hori baita UPV/EHUko irakasleon soldatak osatu eta parekatzeko bide bakarra orain dagoen legeriaren arabera. Urtean bertan esleitu behar dira hurrengo urtarriletik aurrera ebaluazio positiboei dagozkien tramuak kobratu ahal izateko. Eta ez dugu onartzen Eusko Jaurlaritzak gure kontura dirua aurreztea, UPV/EHUko Gobernu Batzordea eta Gizarte Kontseilua konplize izanda.
Horren aurrean guk ozen eta irmo diogu: Gure soldaten defentsan: osagarriak urtero eta garaiz!
LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak
Badator 2017ko osagarrien deialdi “berpiztua”
Pasa den ostegunean, irailak 20, Plangintza Batzordea izan genuen irakasle-ikertzaileen arloko Errektoreordearekin sindikatu guztiok, tartean LAB eta Steilas. Bertan, ohi dugun moduan, datorren Gobernu Kontseilura eramango diren gaiak eztabaidatu genituen (etzidamu, irailak 27, izango da). Osagarri Gehigarrien 2017ko deialdi “berpiztua” aurkeztu zigun bertan, A eta B tarteetara mugatuta, zeren Gizarte Kontseiluak tarte horien “terminazioa” [sic] berretsi baitzuen uztailean (iazkoan bezala 2017ko abenduaren 4ra arteko merituak aurkeztu ahal izango dira, eta abar). C tarteak, aldiz, onetsi egin ziren; beraz ez dira berriz deitu behar.
Jarraitu Badator 2017ko osagarrien deialdi “berpiztua” irakurtzen
Behin-behineko irakasle-ikertzaileen seiurtekoen egoera: epaiketa eta ordainketa
Asteartean, irailaren 11n, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salan izan zen UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzaren (Unibasq) aurkako epaiketa, 2017ko seiurtekoen deialdia dela eta. Izan ere, LABek salatu zuenez, behin behinekoei ikerketa-meritoak eskatzeko aukera zabaltzen zuen 2018ko urtarrileko ebazpenaren irakurketa murriztailea egin zuten bai Unibasq-ek baita UPV/EHUk ere, sortutako baina era iraunkorrean bete gabeko plaza okupatzen duten bitarteko irakasle kontratatuei mugatuz (irakasle atxikiak eta beste figura asko kanpoan utzita). Lehenengo urrats moduan, auzia PRECO-ra eraman genuen, baina kontziliaziorik lortu ezean UPV/EHUko abokatua ez zen ezta agertu ere), LABek bide judizialera jotzea erabaki zuen. Hurrengo asteotan jakingo dugu zein den epaitegietatik heltzen den ebazpena.
Beste aldetik, aipaturiko deialdian seiurtekoen aitorpena lortu zuten behin-behineko irakasle eta ikertzaileei ordainketa gauzatzeko akordio-proposamena Negoziazio Mahaira eraman dezan LABek eskaera helarazi dio Irakasle-ikertzaile arloko errektoreordeari.
Langileon egonkortasuna eta beharrezko finantzaketa, orain!

- UPV/EHUko langileriaren zati handiak behin-behineko egoeran jarraitzen du bere zerbitzuak unibertsitatean urte luzez eman ondoren. Administrazio eta Zerbitzuetako (AZP) langile askok iraunkortasunaren zain segitzen dugu, iruzur laboralaren politika baten ondorioz. Izan ere, kolektibo honetan behin-behinekotasuna % 60tik gorakoa da, Jaurlaritza, Estatuko gobernua eta unibertsitateko agintarien utzikeriaren erakusle. Estatu mailan, ikasleko eta irakasleko AZP ratio baxuena duen unibertsitatea da UPV/EHU, eta hala ere Jaurlaritzak behin behineko egiturekin erantzun nahi die unibertsitateak dituen behar estrukturalei.
- Beste aldetik, irakasle eta ikertzaile gazteek modu berezian pairatzen dute prekarietatea, eta promozioa zein egonkortzeko bideak oztopoz beterik izaten jarraitzen du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ez du borondaterik erakutsi aldi baterako irakasle eta ikertzaileen diskriminazioarekin amaitzeko beharrezko urratsak emateko, langileak bide judizialetara jotzera behartuz, irakaskuntza eta ikerketa merituak kontuan hartzeko kasu.
- Euskalduntzeari dagokionez, II. planean jasotako helburu asko betetzeke geratu dira, eta ez guztiak kanpoko eragileek bultzatuta, barruko agintarien borondate ezagatik baizik. Ondorioz, euskarazko zerbitzua ematea eta euskaraz ikastea ez dago guztiz bermatua.
- Unibertsitate publiko batek jendarteari eskaini behar dion zerbitzua ondo bermatzeko UPV/EHUk jasotzen duen finantzaketa ez da nahikoa. Oraindik ez da berreskuratu 2012ko aurrekontuen kopurua eta UPV/EHU urtero ziurgabetasunean mugitzen da aurrekontuei dagokienez.
Lehiakortasun hutsari eta nazioarteko ranking-ei erabateko garrantzia eman baino, LABen iritziz, ezinbestekoa da ikasleen beharrei eta langileen lan-baldintzei eta bizi-proiektuei garrantzia ematea eta UPV/EHUk bete beharko lituzkeen funtzio guztiei erantzuteko beharrezko finantzaketa bermatzea unibertsitate publiko, euskaldun, parte-hartzaile eta parekideago baten alde urrats sendoak eman ditzan.
Langileon egonkortasuna orain!
Lan-baldintza duinak guztiontzat!
UPV/EHUren beharrezko finantzaketa bermatu!
Gure Esku Dagoren igandeko giza-katean parte hartzera deitzen dugu
Gure Esku Dagok giza katea egingo du, ekainaren 10ean igandean Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotuz, “Eman eskua etorkiZUnari” lemarekin.
LABen ordezkaritza zabal batek parte hartuko du deialdian eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Donostian izango da. Era berean, LABek dei egiten die langileei ekimenean parte hartu eta erabakitzeko eskubidearen aldeko borrokan inplikatzeko.
Jarraitu Gure Esku Dagoren igandeko giza-katean parte hartzera deitzen dugu irakurtzen
Mobilizazioa Bilbon: kalitateko zerbitzu publikoak, lan baldintza duinak
LABek kalitateko zerbitzu publikoen eta lan baldintza duinen aldeko mobilazazioa egingo du bihar, maiatzak 7, osteguna, Bilbon, goizeko 10:45ean Plaza Eliptikotik hasita EAJ/PNVren egoitza nagusi Sabin Etxeraino egingo dena.
Enplegua
Langileok eta jendarteak kalitateko zerbitzu publikoak behar eta nahi ditugu. Nahiko langile egoteak eta lan baldintzak kalitatekoak izateak eragin zuzena dute.
Murrizketak ezartzen dituzten alderdiek eskubideak negozio bezala ikusten dute. Lan baldintzak kaskartu, enplegua suntsitu eta kudeaketa publikoa mespresatzen dute zerbitzu publikoak priatizatzeko.
Eremu soziosanitarioan, osasunean, ikastetxeetan… arreta ratioak benetako beharretara egokitu behar dira, enplegua sortzeko. Jarraitu Mobilizazioa Bilbon: kalitateko zerbitzu publikoak, lan baldintza duinak irakurtzen
Mutilatu egin dute osagarrien 2017ko deialdia
Tamalez, astelehenean ezagutzera eman genizkizuen kezkak konfirmatu egin dizkigu gaur bertan Irakasle-Ikertzaileen Erretoreordeak sindikatuekin izandako bileran: OSAGARRIEN 2017ko DEIALDIARI AIZKORAKADA LARRIA SARTU DIO JAURLARITZAK, ebaluazio protokoloaren aurkako epaiaren aitzakian. Gogoratu urtarrilean epaitegiek arrazoia eman ziotela CCOO sindikatuari, protokoloak irakasle-ikertzaileen autoebaluazioa ahalbidetzen ez duela aitortuz, eta bertan behera geratu zen protokoloaren II Eranskina, A eta B tarteak ebaluatzeko irizpideak finkatzen zituena. Eta ondorioz, geldituta egon da osagarrien ebaluazio eta esleipen prozesu osoa.
Jarraitu Mutilatu egin dute osagarrien 2017ko deialdia irakurtzen
Estatalizazioaren aurkako Lanuztea eta Kontzentrazioak
Maiatzaren 30erako lanuzteak deitu ditugu Hego Euskal Herrian, hitzarmenen estatalizazioaren aurka eta Lan Harremanen eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren defentsan. Hain zuzen ere, mobilizazio orokorra egiteko eguna izango da, eta, langileen parte hartzea ahalbidetzeko, bi orduko lanuzteak egingo ditugu.
UPV/EHUn deitutako kontzentrazioak:
Donostian: 12:30etatik 13:00etara Santamaria liburutegiaren aurrean
Gasteizen: 12:15etatik 12:45etara Errektoreordetzaren aurrean (13:00etan Correos-en)
Leioan: 12:30etatik 13:00etara Mikel Laboa Plazan
Bilbon: 11:00etatik 11:30etara Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Kale nagusia 85) (Irakaskuntza eta Jaurlaritzakoekin batera)

Zer gertatzen ari da 2017ko osagarriekin?
LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua:
Bost urteko etenaren ondoren eta borroka luze bat medio, 2015ean berrabiatu ziren norbanako ordainsari osagarrien deialdiak. LAB eta Steilas sindikatuok urteroko deialdien “normaltasuna” berreskuratzeari eman genion lehentasuna, beste estrategia arriskutsuago batzuen aurrean, eta estrategia horrek emaitzak eman zituen. 2015eko eta 2016ko deialdietan, guztira ia 2900 irakaslek C tarteak finkatu zituzten eta 1750etik gora irakaslek A/B tarteak, guztiak aurreko deialdietan lortutakoak. Bestetik, 1600etik gora irakaslek C tarte berriak eskuratu zituzten eta ia 1800 irakaslek A/B berriak. Lorpen handia izan zen hori, nagusiki inoiz osagarririk jaso ez zuen irakasle kopuru zabal bati aukera eman zitzaiolako eta, kasu askotan, soldata baxuak duintzeko bidea izan zelako. Hala ere, prozesu gazi-gozoa izan zen, A eta B tarteen ebaluaziorako protokoloak ez baitzituen hainbat irakasle-ikertzaileren merituak behar bezala baloratzea ahalbidetu.
Jarraitu Zer gertatzen ari da 2017ko osagarriekin? irakurtzen
LABek doktore aurreko ikertzaileen mobilizazioekin bat egiten du
Doktore aurreko ikertzaileen asanbladak bihar, maiatzaren 10ean 11:30etan, deitutako kontzentrazioekin bat egiten du LABek.
- LEIOAN Liburutegi Nagusiko sarreran
- DONOSTIAN Aulariopean
- GASTEIZEN Elurreta Eraikinean
LABen ustez ikertzaileen prekarietate egoerari aurre egin behar zaio, ez bakarrik doktore aurreko ikertzaileen kasuan, baizik eta behin behineko ikertzaile guztien kasuan ere. LABek, bihartik aurrera hasiko diren negoziazioetan, ikertzaile kolektibo guztiei lan-baldintza duinak lortzeko lan egingo du.