“Manada”ren epaiketaren sententziak argi utzi du justizia patriarkala dela, emakumeon testigantzen sinesgarritasuna kolokan jartzen baitu. Epaiak ez du bortxaketa onartzen, “sexu-abusu jarraitua” baizik, sexu-erasoaren azpian dagoena. Emakumeen kontrako iraina eta gure askatasunaren kontrako erasoa.
Unibertsitate-komunitatea deitzen dugu gaur 12:00etan Mikel Laboa plazan egingo den elkarretaratzera, ebazpen honen aurrean gure amorrua adierazteko.
Era berean, Bilbo, Gasteiz eta Donostian 12:00etan izango diren elkarretaratzeetara hurbiltzeko gonbidapena egiten dugu.
#EzDaAbusuaBortxaketaDa
#Niksinestendizut
LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak
M-1: #lanBiziHerriDuina. Burujabetza ezkerretik #M1Duina

Eskualdez eskualde mobilizatuko gara Maiatzaren Lehenean eta aukeratutako leloa “Lan, bizi, herri duina” izan da.
Mobilizazioak
Lan eta bizi duina bermatzea herritar orori. Horixe izan behar luke herri baten eredu ekonomiko eta sozialaren helburu nagusia, baina, IBEX 35-ak eliteen mesedetan agintzen du beti eta kapitalak prekarietatea zabaltzen jarraitzen du gure lanean eta gure bizitzan.
Jarraitu M-1: #lanBiziHerriDuina. Burujabetza ezkerretik #M1Duina irakurtzen
Apirilak 28: lanean bizirik eta osasuntsu, izena duena bada
Hiriburuetan mobilizazioak egingo ditugu apirilaren 27an, Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan.
BILBO 12:30ean Manifestazioa Plaza Zirkularretik
DONOSTIA 11:30ean Bilbao plazatik manifestazioa
GASTEIZ 11:30ean Landatxo Gizarte Etxetik manifestazioa
IRUÑEA 11:00etan Gurutze plazatik manifestazioa
Jarraitu Apirilak 28: lanean bizirik eta osasuntsu, izena duena bada irakurtzen
Presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala Bilbon
Presoen eskubideen aldeko manifestazio nazional batera deitu du Kalera Kalerak, apirilaren 21erako, Bilbon.
Euskal presoen gaia berriro agenda politikora ekartzeko garaia dela nabarmendu du Kalera Kalerak. LAB partaide duen ezker abertzaleko dinamikak agerraldi bat egin du Iruñean, etorriko diren mobilizazioen berri emateko: apirilaren 17an, Kalera Kalerak ekimen politiko bat egingo du Galdakaon, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean; apirilaren 18, 19 eta 20an, ekimenak egingo ditu herriz herri; eta apirilaren 21ean, manifestazio nazional batera deitu du, Bilbon egingo dena (17:30ean, La Casillatik). Gaurko agerraldian, LABeko Nafarroako bokalia Imanol Karrerak hartu du parte, besteren artean.
Jarraitu Presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala Bilbon irakurtzen
Aldi baterako irakasleen bosturtekoen akordioa: urrats garrantzitsua

Jarraitu Aldi baterako irakasleen bosturtekoen akordioa: urrats garrantzitsua irakurtzen
Burujabetza eta feminismoa hizpide izango dituzte ostiralean Leioako Campusean eta Bilbon
“Terra de Ningú” liburuaren aurkezpena baliatuko dute bi mahai inguru antolatzeko.
“Terra de Ningú” liburua Kataluniako prozesu eratzaileari begirako ekarpena da. Mundu mailako emakume ezberdinen ekarpenekin egindako liburua da. Liburuaren aurkezpena egingo dute ostiralean, eta Euskal Herrira begirako eztabaida mahai gaineratzeko baliatuko dute eguna.
Jarraitu Burujabetza eta feminismoa hizpide izango dituzte ostiralean Leioako Campusean eta Bilbon irakurtzen
Eraso sexistarik ez, bihar kontzentrazioa Bilboko Ingeniaritza Eskolan
UPV/EHUko ikasle batek jasan duen eraso sexista bat salatu eta elkartasuna adierazteko kontzentrazio deialdia egin du San Mameseko Ingeniari Feministak (SIF) taldeak.
LABek ez du onartzen inolako eraso sexistarik eta dei egiten dizuegu bihar, martxoak 27, 14:00etan, G eraikinean egingo den kontzentrazioan parte hartzera.
Bilboko Ingeniaritza Eskolaren SIFek zabaldu duen komunikatua.
Borroka sindikalaren lehenengo emaitza: bosturtekoen ordainketa
Gaur UPV/EHUko administrazioak sindikatuekin burutu beharreko Negoziazio Kolektiboari hasiera eman dio. Negoziaziorako proposatutako gaiak honako hauek dira:
- Aldi baterako langileen bosturtekoak eta seiurtekoak
- Egonkortasuna
- Prestakuntza eta berrikuntza
- Ikertzaileak
- Arduraldi partzialeko irakasleen lan baldintzak
- Irakasle-ikertzaileen ordezkapenetarako poltsen arautegia
- Erretiroak
- Irakats betebeharraren banaketa
Jarraitu Borroka sindikalaren lehenengo emaitza: bosturtekoen ordainketa irakurtzen
Lanaldi partzialean diharduten irakasleen baldintzak hobetzeko proposamena
LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok proposamen bat lanaldi partzialean diharduten irakasleen baldintzak hobetzeko prestatu dugu. Proposamen hau langileen asanbladetan jasotako ideietan oinarritzen da. Jarraitu Lanaldi partzialean diharduten irakasleen baldintzak hobetzeko proposamena irakurtzen
Dei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera
LABek bat egiten du pentsioen defentsan dauden deialdiekin, datorren martxoaren 17koak barne. Zentzu honetan, bereziki aipagarria iruditzen zaio sindikatuari Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek aurrera eramandako borroka, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioen alde, babes eta gizarte segurantza sistema propioaren alde eta pentsioak KPIaren arabera eguneratzearen alde.
Jarraitu Dei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera irakurtzen