LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Martxoaren 8ko greba feminista UPV/EHUn: arrakasta eta erresistentziak

Historiko hitza erabiltzeak inoiz zentzua izan badu, dudarik gabe, 2018ko Martxoaren 8an bizi izandako mobilizazio-egunaren harian izan da. LABeko Idazkaritza Feministako kide Zaloa Ibeasen esanetan, greba feministak feminismoaren alde egitea posible eta beharrezkoa dela erakutsi zuen: “Garai berria ireki du Euskal Herrian emakumeentzat eta mugimendu feministarentzat. Emaitzak ikusgarriak izan dira, baina eman dugun urratsaren ondorioak ikusgarriagoak izango dira”.
Jarraitu Martxoaren 8ko greba feminista UPV/EHUn: arrakasta eta erresistentziak irakurtzen →

M8rako hainbat baliabide; zalantzei erantzunak, euskarriak, material didaktikoak

M8an, UPV/EHUn ere planto!!

M8aren harira hainbat material eskaini nahi dizkizugu LABetik. Batetik planto edo lan uzteen inguruko informazioa helarazten dizuegu bai eta egun horri begirako hainbat euskarri, ikastetxeetan jartzeko. Bestalde M8a ikasleekin lantzeko hainbat material ere zuen esku jarri nahiko genituzke lerro hauen bitartez.
Jarraitu M8rako hainbat baliabide; zalantzei erantzunak, euskarriak, material didaktikoak irakurtzen →

Gure lanak balioa du. Emakumeok* planto! #GrebaFeministarantz

Planto egiteko 7.680 arrazoi baino gehiago

Emakume eta gizonen arteko soldata ezberdintasunei buruzko datuak irakurtzean, soldata arrakala deritzona, pertsona asko harritu egiten da, “lan berdina, soldata berdina” printzipioa betetzen ez dela ikusten dutenean. Gaur egun, ezberdintasun handia dago ordea, lan bati ematen zaion balioA lan hori nork egiten duenaren arabera neurtzen baita, eta ondorioz, horrek ezberdintasunak dakartza soldatetan, aitortza sozialean eta ardura (edota ardura faltan) sozial eta instituzionalean; lan ba-tzuek jendarteari egiten dioten ekarpena gutxietsiz (adibidez, zaintza lanak).
Jarraitu Gure lanak balioa du. Emakumeok* planto! #GrebaFeministarantz irakurtzen →

Soldata eta lan baldintza duinak eskatu ditugu EHUko irakasle eta ikertzaileentzat

Soldata eta lan-baldintza duinak irakasle eta ikertzaile guztiontzat, horixe aldarrikatu dugu gaur LAB eta STEILAS sindikatutako ordezkariok Lakuako atarian, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren bilera aurretik. Jarraitu Soldata eta lan baldintza duinak eskatu ditugu EHUko irakasle eta ikertzaileentzat irakurtzen →

Arduraldi partzialeko bitarteko irakasleak: asanbladak

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok asanbladak antolatu ditugu arduraldi partzialeko bitarteko (“interino”) irakasleen lan-baldintzez aritzeko, leku, data eta ordu hauetan:

  • Gasteizen, urtarrilaren 9an, 12:00etan, Elurreta ikastegiko 2. solairuko bilera-gelan.
  • Donostian, urtarrilaren 10ean, 12:00etan, C. Santamaria zentruko A. Beristain auditorioan.
  • Leioan, urtarrilaren 11an, 10:00etan, Liburutegi eraikineko 2. solairuko bilera-gelan.
  • Bilbon, urtarrilaren 11an ere bai, 13:00etan, Ingeniaritza eskolaren 1. eraikineko Gradu-Aretoan (P1A1).

 

Eusko Jaurlaritzaren iruzur berria osagarriekin

Gaur, abenduak 20, iruzur berri bat burutu du Eusko Jaurlaritzak Unibertsitate publikoko irakasle eta ikertzaileen kontra. Urtebete beranduago eta atzera eraginik errekonozitu gabe hasiko baitu C mailako osagarri berrien ordainketa, Unibasq agentziaren konplizitatearekin. Izan ere, Unibasqek ez dizkio igorri UPV/EHUko Gizarte Kontseiluri gaur egin duen bilerarako behar zituen 279 irakasleri dagozkien C tarteen gaineko ebazpenak. Ondorioz, Unibertsitateak ezin izango ditu haiek 2018ko urtarriletik aurrera ordaindu, aurreikusita zegoen moduan, eta ordainketa 2019 arte atzeratu beharko du, soldata baxuen duten irakasle-ikertzaileen kolektiboa kaltetuz.
Jarraitu Eusko Jaurlaritzaren iruzur berria osagarriekin irakurtzen →

2017ko irakasle-ikertzaileen Lan-Eskaintza Publikoa onartuta

Azken ordura arte egon da argitzeke Eusko Jaurlaritzak ekonomikoki bermatuko zuen ala ez 2017ko Lan Eskaintza Publikoa (LEP). Azkenean, abenduaren 14ko Gobernu Kontseiluan UPV/EHUko zuzendaritzak zehaztu zuen 2017ko LEPean eskainiko dituen 161 irakasle-ikertzaileen lanpostuen banaketa kategoriaz, baita barne promozioaren bidez 20 katedra eskainiko dituela eta, aurten, lehenengo aldiz, LEP osagarri bat aterako duela beste 39 agregatu plazez osatua (ikusi taula).
Jarraitu 2017ko irakasle-ikertzaileen Lan-Eskaintza Publikoa onartuta irakurtzen →