LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

2018ko Irakasle-ikertzaileentzako Lan Eskaintza Publikoa

LABek Kontsolidatutako lanpostuen igoera bultzatzen jarraitzen du
Gaur, abenduaren 20an, Gobernu Kontseiluan IRIentzako 2018ko Lan Eskaintza Publikoaren onartu da. Aurreko urteetan bezala, birjartze–tasa % 100a izango da, eta orotara 140 lanpostu eskainiko dira. Horietako % 91,43, hau da 128, gaur behin-behinekoak direnak egonkortzera zuzenduta daude, gehienak agregatu kategorian (92). Egonkortzea helburu duten lanpostuez gainera, beste 12 sortuko dira: 7 titular plaza agregatu figuratik eta 5 irakasle oso. Azkenik, 22 katedra sortuko dira barne promozioz beteko direnak (birjartze–tasa kontsumitzen ez dute).
Jarraitu 2018ko Irakasle-ikertzaileentzako Lan Eskaintza Publikoa irakurtzen →

Atxiki plaza hutsetan dauden interinoentzat tutorizazio programa onartua

Gaur, 2018ko abenduaren 19an, UPV/EHUko Lan-kontratudun Irakasle-Ikertzaileen Negoziazio Batzordeak onartu du Tutorizazio-programa, Bitarteko Irakasle Kontratatuek (interinoek) atxiki kategoriako lanpostuetara aurkeztu ahal izateko baldintzak lor ditzaten. Programa abian zegoen lehenagotik, baina ez zegoen erregularizatua, eta gardentasun gutxikoa zen. LABen eskaria izan da urtetan egoera erregularizatzea, eta egin ditugun proposamenetan oinarrituta akordioaren testua osatu da.
Jarraitu Atxiki plaza hutsetan dauden interinoentzat tutorizazio programa onartua irakurtzen →

Seiurtekoak: deialdiak irekita jada; diskriminazioak ere irekita darrai

Seiurtekoen deialdiak irekita, eta alderdi berri batekin

Informatu berri dugunez, ikerketa seiurtekoak eskatzeko deialdiak irekita daude, bai irakasle-ikertzaile laboralentzat baita irakasle-ikertzaile funtzionarioentzat. Deialdi horietan zehazten dira alderdi ezberdinak (bete beharreko baldintzak, prozedura, irizpideak…), eskatzeko epea urtarrilaren 18a izanik.
Jarraitu Seiurtekoak: deialdiak irekita jada; diskriminazioak ere irekita darrai irakurtzen →

Krisialdia, aurrekontuak eta unibertsitate publikoa

Jose Mari Zendoia Sainz eta Maite Urtiaga Arregi
LABeko sail sindikala UPV/EHUn
Hezkuntza sailburuaren esanetan, ez da errealista UPV/EHUk Jaurlaritzari eskatzea krisiaren aurreko diru ekarpen berbera. Zergatik? Errealitatearen aurkako fikzioa dirudi hamarkada batean unibertsitate publikoari egiten zaion ekarpena ia %8 gutxitu izanak, Jaurlaritzaren aurrekontu osoa %14 baino gehiago handitu den bitartean. Jarraitu irakurtzen ->

Eusko Jaurlaritza: UPV/EHU ez ito!

Krisialdia igaro omen da, agintari politikoen ahotan. Langabezia-tasak beheraka egin badu ere, langile berrien lan baldintzak modu lotsagarrian suntsitu direlako izan da, eta beste langile askok lana bilatzeari uko egin diotelako. Galdetu gazteei.
Bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoak aurrera jarraitzen du, eta horren adibide, Jaurlaritzak 2019rako prestatu duen aurrekontu proiektua. Cristina Uriarte Hezkuntzako Sailburuaren esanetan, ez da errealista EHUk Jaurlaritzari eskatzea krisiaren aurreko diru ekarpen berdina. Zergatik? Guk kontrakoa uste dugu, izan ere, Jarraitu Eusko Jaurlaritza: UPV/EHU ez ito! irakurtzen →

Azaroak 25: Epaitegietan emakumeontzat Justiziarik ez!

Azaroaren 23an, ostiralarekin, egingo ditugu mobilizazioak, “Epaitegietan emakumeontzat Justiziarik ez ¡No a este sistema que nos maltrata!” leloarekin. Hala, epaitegietan mobilizatuko gara ostiralean, eta, igandean, mugimendu feministaren deialdiekin egingo dugu bat. Hauek dira sindikatuak 23rako deitutako protestak, epaitegietan: Bilbon, 10:30ean; eta Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 11:00etan.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Epaitegien egoera jasotzen duen txosten bat osatu du LABek egoeraren diagnostikoa ez ezik, hutsuneak konpontzeko proposamenak ere planteatzen dituena.
Jarraitu Azaroak 25: Epaitegietan emakumeontzat Justiziarik ez! irakurtzen →

AZPren 2018ko eta geroko Lan Eskaintza Publikoak: Planteamendu bermeduna

Urriaren 30ean egindako UPV/EHUko Batzorde Negoziatzailearen azken bileran, unibertsitate-zuzendaritzak egindako 2018ko LEPa AZP funtzionarien Administrari Laguntzaile Eskalaren 38 plazekin ateratzeko proposamenaren eta deialdia akordiorik gabe egiteko mehatxuaren aurrean, LABek honako alternatiba hau proposatu zuen: Jarraitu AZPren 2018ko eta geroko Lan Eskaintza Publikoak: Planteamendu bermeduna irakurtzen →

“Berrargitaratu” da 2017ko osagarrien deialdia

Gaur, hilak 5, “berrargitaratu” da EHAAn 2017ko osagarrien deialdia, A, B eta UET ez-doktoreen tarteak esleitzeko. Hilabeteko epea dago eskaerak egiteko, bihar zenbatzen hasita, eta Unibasq-eko web-gunera jo beharko duzue horretarako. Ez ahaztu Protokolo berri bat dagoela indarrean tarte hauek ebaluatzeko, baina 2017ko “jatorrizko” deialdian eskaera egin bazenuen, aurrekoa aukeratu ahal izango duzula.
Jarraitu “Berrargitaratu” da 2017ko osagarrien deialdia irakurtzen →

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

LAB, ELA, UGT, STEILAS, ESK, Etxaide, Hiru eta EHNE sindikatuok , “Orain Presoak” giza ekimenaren harira larunbaterako antolatutako ekitaldia eta manifestazioarekin bat egin dugu.
Hauxe da sindikatuok sinatutako adierazpena:
Hemen gauden zortzi sindikatuok Foro Sozial iraunkorraren ekimenez elkartu gara eta preso dauden pertsonak txertatzeko auziari buruzko amankomuneko irakurketa egin nahi dugu.
Jarraitu "Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu irakurtzen →

LABen ekimenari esker, seiurtekoak irakasle eta ikertzaile guztien eskura

Plaza iraunkorra okupatzen duten bitarteko irakasleei ez ezik, gainerako aldi baterako irakasle eta ikertzaileei seiurtekoak aitortu eta ordaintzeko bidea ireki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko salak argitaratu berri duen ebazpenak. LABek aurkeztutako helegiteari erantzunez, sententziak jasotzen du aldi baterako langileen eskubidea ikerkuntza ebaluatua izateko baita aitortutakoa kobratzeko ere, eta UPV/EHU, Unibasq eta Eusko Jaurlaritza behartzen ditu epaia betearaztera.
Jarraitu LABen ekimenari esker, seiurtekoak irakasle eta ikertzaile guztien eskura irakurtzen →