LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

Soldata igoera ikertzaile guztientzat

Pasa den astean UPV/EHUko langileok ikusi dugu gure nominetan Eusko Jaurlaritzak langile publikoentzat iragarritako soldata igoera aplikatu digula. Baina ez da hori gertatu doktoretza aurreko ikertzaileen kolektiboan, ezta doktoretza ondorengo zenbait ikertzaileekin ere. Urtarrilean, Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoetako langileei soldata igotzeko dekretua ebatzi zuenean, LABek exijitu zuen igoera hori doktoretza aurreko ikertzaileei ere aplikatzea, atzera eraginarekin, azken urteetan ez baitute soldata igoerarik jaso.

Jarraitu Soldata igoera ikertzaile guztientzat irakurtzen →

LABen aldarrikapen plataforma Ikertzaileentzat

UPV/EHUko LABek denbora luze darama bere kezka adierazten ikertzaileen lan-baldintza prekarioen inguruan, baita ikertzaileen ibilbideak UPV/EHUn iraunkortasuna lortzeko dituen zailtasunen gainean ere. Iaztik, doktore aurreko ikertzaileen kontratuetan egindako kode-aldaketak sortutako krisia eztanda egin zuenetik, LABek indar gehiago jarri zuen jardun honetan, eta etengabe egon da eskatzen mahai negoziatzailera eramatea ikertzaile guztien (doktore zein ez doktore) lan-baldintzak eta etorkizuna gure unibertsitatean. Zoritxarrez, eskari horiei gor egin die administrazioak, doktore aurreko ikertzaileen langile-izaera zalantzan jartzera iritsita.
Estatuko legeriak, behar bezala garatuta ez dagoenak, marko orokor bat ezartzen du, bainalan baldintzen gaineko zenbait alderdi unibertsitate bakoitzean negoziatu behar dira, besteak beste, soldatarena. Estatuko zientzia legean eta estatutuan gutxieneko soldatak ezartzen badira ere, unibertsitate bakoitzak osatu ditzake soldata-kopuru horiek. LABek ikertzaile irudi guztien lan-baldintzak lan-hitzarmenean egoki txertatzearen aldeko apustua berresten du. Lan-baldintzak, lanpostuak eta batez ere soldatak hobetzeko, ezinbestekoa da UPV/EHUk jasotzen duen finantziazioa handitzea eta UPV/EHUko LAB horren aldeko borrokan murgilduta dago.
Jarraitu irakurtzen –>

Irakasle-Ikertzaileak: Hauteskunde sindikalak, Eman botua LABi!

Martxoaren 26an hauteskunde sindikalak ditugu UPV/EHUn. LABek borroka sindikala egiten du UPV/EHUn lanpostuen suntsiketaren aurka, enplegu duinaren defentsan, langileen arteko diskriminazioaren kontra eta hitzarmenak errespetatzearen eta hobetzearen alde. Langileon baldintzak hobetu ahal izateko eta UPV/EHUk behar dituen aldaketa sakonetan aurrera egiteko, ahalik eta indar gehien bildu behar dugu indar sindikal moduan. Eusko Jaurlaritzak inposatu eta Unibertsitateko zuzendaritzak betetzen duen politikaren aurrean, ezinbestekoa da LABek ordezkaritza sendoa eta zabala izatea unibertsitatean. Horretarako, lehen, orain eta gero bezala, zurekin kontatzen dugu!
Hemen duzu egin dugun lanaren emaitza, datozen urteetako ardatz nagusiak eta gure hautagaitzak.

Eman botoa LABi. Izan BideLagun!!! Egin dezagun Euskal Herriak behar duen unibertsitate publikoa

 

Seiurtekoak: konponbideak atzeratzen eta diskriminazioa luzatzen

Aldi baterako irakasleei aitortutako seiurtekoen ordainketa desblokeatzetik gertu?
2017an, sententzia baten ondorioz, ate bat ireki zen lehenengo aldiz aldi baterako irakasleek ikerketa seiurtekoak eskatu ahal izateko. Hala ere, Unibasq-ek sententziaren oso irakurketa murriztailea egin zuen eta, ikerketa meritu nahikorik daukaten irakasle eta ikertzaile guztiei aukera hori bideratzeko baliatu ordez, bakarrik hutsik dagoen lanpostu iraunkorra betetzen zuten irakasle-ikertzaileei mugatu zuen. Modu honetan, 2017ko deialdian egoera horretan zeuden irakasle batzuei seiurtekoak aitortu zitzaizkien. Hala ere, 41/2008 dekretuan aldi baterako irakasleek jaso behar duten osagarria definituta ez egotea aitzakiatzat hartuta, oraindik ez zaie ordaintzen hasi. Urte bat baino gehiago daramate meritua aitortuta baina kobratu gabe!
Jarraitu Seiurtekoak: konponbideak atzeratzen eta diskriminazioa luzatzen irakurtzen →

Emakunderen egoitza okupatu dugu, soldata arrakala arazo politikoa dela salatzeko

Emakunderen egoitzan elkartu gara, Gasteizen, Gizon eta Emakumeen Soldata Berdintasunaren Aldeko Egunaren bezperan, idatzi bat erregistratzeko. Hain zuzen ere, “Soldata arrakala ez da kopuru bat, arazo politikoa da” lelopean mobilizatu gara. Ondoren, Emakunderen egoitza okupatu eta batzar bat egin dugu bertan, gure aldarrikapenak ikustarazteko: soldata arrakala sistemak erabiltzen duen tresna baita, gure lanei balioa kentzeko, lan horiek doan eskuratzeko, gutxiago ordaintzeko, jardunaldi partzialak eta aldi baterako kontratuak inposatzeko eta zaintza lanak egitera behartzeko. Era berean, Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egin dugu protesta. Kasu honetan, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari zuzendu gatzaio.
Gehiago irakurri –>

Soldata arrakala ez da kantitate kontu hutsa, arazo politikoa da

Soldata arrakala sistemak erabiltzen duen tresna da, emakumeon* lanei balioa kentzeko, lan horiek doan eskuratzeko, gutxiago ordaintzeko, jardunaldi partzialak eta aldi baterako kontratuak inposatzeko eta zaintza lanak egitera behartzeko, sistema kapitalista heteropatriarkalak lan horiek guztiak premiazkoak baititu, bere horretan irauteko eta irabaziak lortzeko.
Jarraitu Soldata arrakala ez da kantitate kontu hutsa, arazo politikoa da irakurtzen →

Unibertsitate-Eskola Titular iruditik Unibertsitateko Titularrera igarotzea

ACADEMIA programa berrituan doktoregoa duten Unibertsitate-Eskola Titularrentzako (UET) Unibertsitateko Titular (UT) irudira promozionatzeko bidea erraztu da. Aurreko araudian seiurteko bat edo kudeaketa merituak eskatzen baziren ere, oraingoan, UTrako akreditazioan, irakaskuntzan A kalifikazioa lortuz gero ikerkuntzako merituetan egon daitezkeen hutsuneak konpentsatzen dira 415/2015 errege dekretuaren arabera. Anecaren akreditazioa lortuz gero Unibertsitateko Titular irudira pasatzea automatikoa da. Aipatutako errege dekretuan honakoa agertzen da (letra lodiz, berrikuntza): Jarraitu Unibertsitate-Eskola Titular iruditik Unibertsitateko Titularrera igarotzea irakurtzen →

Ikertzaileei ere azken urteetako soldata igoerak aplikatu behar zaizkie


Egun hauetan eztabaidatzen ari den langile publikoen 2019ko soldata-igoera arautuko duen lege proiektuaren harira, UPV/EHUko LAB sindikatuak ondorengoa adierazi nahi die Eusko Jaurlaritzari eta UPV/EHUri:

  • 2016tik 2018ra arte langile publikoei egin zaien soldata igoera ez zaio UPV/EHUn lan egiten duen ikertzaile kolektibo handi bati aplikatu, (2016ko %1a, 2017ko %1a eta 2018ko %1,75a).
  • 2019an %2,25eko igoera planteatzen da lege proiektu berri honetan.
  • Aipatutako ikertzaileak langile publikoak dira, UPV/EHUrekin kontratu bat dutelako.
  • UPV/EHUren arabera, 41/2008 dekretuan dago arazoa, ordainsariak laguntza-programa bakoitzean zehaztuko direla esaten duelako eta programa horietan soldatak ez direlako behar bezala eguneratu. Hala ere, dekretu hau, ikertzaileei dagokienez, aspaldi dago zaharkituta, estatuko 14/2011 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Legea onartu zenetik, hain zuzen ere.

Hau guztia kontuan hartuta UPV/EHUko LAB sindikatuak ondorengoa exijitzen du: Jarraitu Ikertzaileei ere azken urteetako soldata igoerak aplikatu behar zaizkie irakurtzen →

“Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu

Abenduan Nazio Batzarrak eztabaidatu eta onartutako Testuinguruaren azterketan zehazten zuen moduan, presoa eta iheslariak etxera ekratzeko borroka indartzea izango da LABen lehentasunetako bat datozen hilabeteetan.
Horrela, LABek dei egiten langileei datorren urtarrilaren 12an eta “Orain presoak” lemarekin Bilbon eta Baionan deitutako mobilizazioetan parte hartzera. Batzorde Exekutiboko ordezkaritza bana bidaliko du LABek bakoitzera, Garbiñe Aranburu Igor Arroyo Bilbon izango dira, eta Eñaut Aramendi eta Aiora Imaz Baionan.
Jarraitu “Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu irakurtzen →