Murrizketa garaiak bizi izan ditugu azken urteotan, UPV/EHUn ere. Madrilen zerbitzu publikoak ahuldu eta deuseztatzeko erabakiak bultzatu dituzte, krisialdiaren aitzakiarekin austeritatea lege bilakatuz. Gurean, Eusko Jaurlaritzak Madriletik eratorritako neurriak zintzo bete ditu, erabaki propioak alboratuz. Eta UPV/EHUn neurri horien ondorioak, guztiak izan ez badira ere, pairatu ditugu: soldata murriztea, finantziazio eskasa, behin-behinekotasun tasa izugarriak, Lan Postuen Zerrendatik kanpoko kontratuak betikotzeko joera, lan osasunean ez inbertitzeko erabakia….–> Jarraitu Hauteskunde sindikalak UPV/EHUn :: Izan bidelagun, bozkatu LAB! irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: TEKAZEL
Hauteskunde sindikalak :: AZPkoon azken 4 urteetako balantzea (2015-2019)
Ekimen eta gai asko jorratu ditu LABek azken 4 urteotan. Garai zailak, konplexuak izan dira: egoera ekonomikoa ‘hobetu’ omen den urteak izan dira, baina langileen lan-baldintzek ez dute hori gehiegi nabaritu: murrizketak pairatzen jarraitu genuen lau-urtekoaren hasieran, behin-behinekotasun tasak izugarriak izan dira; Lan Postuen Zerrendatik kanpoko aldi baterako kontratuak bere horretan mantendu dira, lan osasunean heriotzak eta arriskuak jasan ditugu, EAEko unibertsitate publikoari Jaurlaritzak beharrezko finantzaketa ukatu egin dio… Jarraitu Hauteskunde sindikalak :: AZPkoon azken 4 urteetako balantzea (2015-2019) irakurtzen
LABek UPV/EHU salatu du Lan Ikuskaritzan kontratazioetan iruzurra leporatuta
LABek Lan Ikuskaritzan salaketa kolektiboa aurkeztu du gaur, lan estrukturalak egiten Lan Postuen Zerrendatik (LPZ) kanpo edota plaza hutsetako kontratuekin urte asko daramaten UPV/EHUren Administrazioa eta Zerbitzuetako langileen izenean. LABek, lan kontratudun edo behin-behineko AZPkoen eskubideak aldarrikatzen ditu, eta egonkortasunaren onarpena exijitzen du beste behin ere. Jarraitu LABek UPV/EHU salatu du Lan Ikuskaritzan kontratazioetan iruzurra leporatuta irakurtzen
M8ko greba: Gerentziaren barne-oharra salatzen du LABek
Iragan ostiralean, martxoaren 1ean gerentziak, Martxoaren 8ko greba deialdiaren harira, langile guztiengana zabaltzeko helburuz errektoreorde, gerenteorde zein zentro eta zerbitzuetako administrazio buru eta administratzaileei helarazitako barne-oharra salatzen du LABek. Jarraitu M8ko greba: Gerentziaren barne-oharra salatzen du LABek irakurtzen
Soldata arrakala ez da kantitate kontu hutsa, arazo politikoa da
Soldata arrakala sistemak erabiltzen duen tresna da, emakumeon* lanei balioa kentzeko, lan horiek doan eskuratzeko, gutxiago ordaintzeko, jardunaldi partzialak eta aldi baterako kontratuak inposatzeko eta zaintza lanak egitera behartzeko, sistema kapitalista heteropatriarkalak lan horiek guztiak premiazkoak baititu, bere horretan irauteko eta irabaziak lortzeko.
Jarraitu Soldata arrakala ez da kantitate kontu hutsa, arazo politikoa da irakurtzen
LABek martxoaren 26ko hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu
Gaur eguerdi partean, UPV/EHUko LAB sindikatuak datorren martxoaren 26an izango diren hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu unibertsitatearen Erregistro Orokorrean. Jarraitu LABek martxoaren 26ko hauteskunde sindikaletarako bere hautagaitzak aurkeztu ditu irakurtzen
Kontziliazio-urratsak hobetzeko konpromisoaz adostu da III. Berdintasun Plana
Atzo, otsailak 13, Berdintasunerako Batzorde Intersektoriala bildu zen, III. Berdintasun planaren Pertsonak ardatzaren 4.3. puntuko neurrien onarpena aztertzeko, alegia, lan-harremanetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu ahal izateko neurriak aztertu, adostu eta martxan jartzea. Jarraitu Kontziliazio-urratsak hobetzeko konpromisoaz adostu da III. Berdintasun Plana irakurtzen
AZP: Lan-poltsa berrien deialdia
Lan-poltsa berrien deialdia argitaratu da. Eskaera egiteko epea 2019ko otsailaren 13ra arte:
- GESTIOKO TEKNIKARIA (GESTIO OROKORRA)
- GESTIO TEKNIKARIA (INGURUMENA)
- UNIBERTSITATE GESTIOKO ESKALA (ENPRESAKO EUD)
- SGIKerreko GOI MAILAKO TEKNIKARIA
- GESTIOKO TEKNIKARIA (MEDIKUNTZA)
Martxoak 8: "Emakume askeak, herri libre eta feminista batean, hori da borrokatuko duguna"
Martxoaren 8a gorriz markatuta dugu sindikatuaren agendan. Hain zuzen ere, martxan jarri gara greba feminista prestatzeko eta, hitzordu garrantzitsu hori ardatz hartuta, LABeko emakumeon batzarra egin dugu Donostian, Eureka museoan. Jarraitu Martxoak 8: "Emakume askeak, herri libre eta feminista batean, hori da borrokatuko duguna" irakurtzen
EHUko Euskararen III. Plan Gidariaren inguruan
Gaur, abenduak 20, onartu da UPV/EHUko Gobernu Kontseiluan Euskararen III. Plan Gidaria, 2018-2022 bitartean indarrean egongo dena.
LABek gertutik jarraitu du sortze prozesu osoa eta planaren atal ezberdinetarako ekarpen eta proposamen sorta garatu du, afiliazioaren ekarpenak ere jasoz. Eztabaida gune guztietan LABen proposamenak eta emendakinak presente egon dira bere afiliatu eta ordezkarien bidez, UPV/EHUk behar duen euskara plana lortzeko ahaleginean. Lan eta denbora inbertsioa handia izan da. Jarraitu EHUko Euskararen III. Plan Gidariaren inguruan irakurtzen