LAB, STEILAS, CCOO eta ELA sindikatuen komunikatu bateratua
Pasa den martxoaren 4an, Errektoreak bidalitako mezu bat jaso genuen UPV/EHUko irakasle-ikerlariok, gogora ekarriz, besteak beste, errektoretza-taldearen, Gizarte-kontseiluaren, Unibasq-en eta Jaurlaritzaren artean adostuta zeukaten akordioa ordainsari osagarrien inguruan. “Alde guztientzat zentzuzkoa eta egokia den akordioa”, aukera eman ziona irakasle-ikerlarien multzo handi bati 2015eko deialdian osagarriak lehenengo aldiz eskatzeko, edo lehenagoko deialdietan eskuratutakoak kontsolidatzeko. Akordio hark 2016ko udaberrian beste deialdi bat izango zela ere jasotzen zuen, 2015eko irailaren 8an irakasle-ikerlarien Errektoreordeak mezu bidez jakinarazi zuen moduan; horren arabera, aukera egongo zen osagarriak 2015ean kontsolidatzeko, 2016an ebaluazio berri bat eskatzeko eta eskuratutako tramu berriak 2017an kobratzeko, lehenago lortutakoak arriskuan jarri gabe eta galera ekonomikorik gabe. Jarraitu 2016ko Osagarrien deialdiaren ondorio ekonomikoak atzeratzeko azpijokoak irakurtzen
Kategoriaren artxiboa: LAB EHU
Irekitzen: Ekintza sindikalari buruzko eztabaida-saioen aktak, denon eskura
Jadanik argitaratu ditugu UPV/EHUko LABen webgunean (IREKITZEN-en atalean) Canpuska egindako batzarretan prekarietatearen inguruan eta, orokorrean, ekintza sindikalaren inguruan izandako hausnarketak eta jasotako iradokizunak. Ikusi hemen.
Honen harira ideiaren bat gehitu nahi baduzu bidal ezazu, mesedez, helbide honetara: lab@ehu.eus.
Era berean jakinarazi nahi dizugu maiatzaren bigarren hamabostaldian Campuska bigarren eztabaida saioei hasiera emango diegula. Laster batean horien egunak, lekuak eta orduak jakinaraziz informazio zehatzagoa bidaliko dizugu.
Diskriminaziorik EZ! Bosturtekoak Guztiontzat!
Sindikatu guztiok – LAB, STEILAS, CCOO, ELA eta UGT – argi dugu IIP ez-iraunkorraren eskubidea ere badela bosturtekoak jasotzea. Gainera, argi dugu, UPV/EHUn eskubide hori 2015 urtetik aurrera gauzatu behar dela, ondorio guztiekin. Beraz, 2015eko ohiko deialdian ebaluazio positiboa eskuratu dutenei atzerapenak ordaindu beharko litzaizkieke eta aurkeztu ez zirenentzako ez-ohiko deialdi berri bat prestatu beharko litzateke, ondorio ekonomiko berberekin.
Jarraitu Diskriminaziorik EZ! Bosturtekoak Guztiontzat! irakurtzen
Behin-Behineko Irakasle-Ikertzaileentzako Bosturtekoen Eskubidearen Alde
Diskriminazioaren eta prekarietatearen aurka
Azkenaldian, Eusko Jaurlaritzaren eta Unibertsitatearen negoziatzeko borondate eskasa dela eta, bide judiziala lehenetsi da lan arazoak konpontzeko orduan. Osagarrien gatazkaz gain, orain dela gutxi behin-behineko irakasle-ikertzaileek bosturtekoak lortzeko eskubidearena ireki da. Berriki Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren sententzia batek behin behineko irakasle baten demanda onetsi eta irakaskuntzari lotutako bosturtekoen deialdietan parte hartzeko eskubidea aitortu dio. Honen aurrean epaiaren aurkako helegiterik ez jartzea erabaki du Unibertsitateak.
Jarraitu Behin-Behineko Irakasle-Ikertzaileentzako Bosturtekoen Eskubidearen Alde irakurtzen
Gobernu Kontseiluaren Batzordeetako eta bestelako organoen kideak aukeratu berri dira
Gobernu Kontseilu berriak pasa den asteko ostegunean, martxoak 10, burutu zuen bere lehenengo bilkura.
Besteak beste, Hauteskunde Batzorde Nagusiko kideak, Gobernu Kontseiluaren Batzordeetakoak eta Udako Ikastaroen Fundazioko Patronatukoak zein UPV/EHUren Gizarte Kontseilukoak hautatu ziren bertan.
Jarraitu Gobernu Kontseiluaren Batzordeetako eta bestelako organoen kideak aukeratu berri dira irakurtzen
AZPko 30 langilek izango dute Telelanerako aukera 2016/2017 ikasturtean
Pasa den Gobernu Kontseiluaren bileran (2016/03/10) oniritzia eman zitzaion AZPko sindikatuon eta UPV/EHUko Gerentziaren artean erdietsitako Telelanaren akordioari.
LABek telelanean jarduteko aukera, esperientzia pilotoa oinarri, maila goreneko lanpostuei nagusiki mugaturik egon dela eta beraz, langile guztien lana eta norberaren bizitza kontziliatzeko neurriak ekarriko lituzkeen bidea jorratu behar dela adierazi du. Jarraitu AZPko 30 langilek izango dute Telelanerako aukera 2016/2017 ikasturtean irakurtzen
Gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzeko eta finkatzeko proposamenak onartu ditu Gobernu Kontseiluak
UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak B eta A tarteetako gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzeko eta aurreko deialdietan esleitutakoak finkatzeko Gizarte Kontseiluari helarazteko proposamena onartu zuen 2016ko martxoaren 10ean egindako bilkuran.
Jarraitu Gehigarrizko ordainsari osagarriak esleitzeko eta finkatzeko proposamenak onartu ditu Gobernu Kontseiluak irakurtzen
Bizkaiko IKT-eko Gerenteordetzan lekuz aldaketarik ez momentuz
IKTeko Gerentziaordetzan izandako berrantolaketaren ondorioz, Leioako Campuseko Errektoregoaren solairu ezberdinetan zeuden ezarpen arloko eta ekoizpen arloko langileak leku berean kokatzeko asmoa adierazia zien langileei IKTeko Bizkaiko koordinatzaileak.
Horren prestaketan zeudela, martxoaren 1eko gauean gertakari larria gertatu zen denak batzeko pentsatuta zegoen 3. pisuko gelan: sabaian dagoen kristaleraren leihoetako bat matxuratu eta kristalak apurtuta, langile baten mahaiaren gainera jausi ziren. Zorionez, lan orduz kanpo gertatu zenez, ez zuen ondorio larririk eragin, langilea ez baitzegoen bere lanpostuan.
Jarraitu Bizkaiko IKT-eko Gerenteordetzan lekuz aldaketarik ez momentuz irakurtzen
Ikerketa arloko laguntza ezberdinak onartu ditu Gobernu Kontseiluak
Iragan martxoaren 10eko Gobernu Kontseiluaren bilkuran 2016ko Ikerketarako laguntzen UPV/EHUko deialdia; mugikortasuna sustatzeko eta ikerketaren emaitzen komunikaziorako laguntzen deialdia; eta azpiegitura zientifikoa eta funts bibliografikoak erosi eta berritzeko laguntzen deialdia onartuak izan ziren. Adi egon beraz, hurrengo egunetan argitara emango baitira.
LABek Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan Ertzaintza sartu izana salatzen du
Atzo, Herri Unibertsitatea ekimenaren baitan, ikasleak itxialdia egiten ari zirela sartu zen Ertzaintza Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Dekanoak deituta.
LAB UPV/EHUko Idazkari Orokorrarekin jarri da harremanetan Bilboko eskolan gertatutakoa salatzeko eta errepikatu ez dadin exijitzeko. Gertaera hau onartezina da eta argi izan behar du Errektoreak, jakin dakienean beste hainbat ikastetxetan arazorik gabe garatzen ari den ekimena dela Ertzaintzaren presentziarik gabe.