Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

Behin-behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdia lortuta

Gaurko Planifikazio Batzordean sindikatuen oniritzia jaso du irakasle-ikertzaileen Errektoreordeak aurkeztutako behin behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdiak. Iazko sententzia batek aitortutako eskubidea aplikatuz, epe berri bat irekiko zaie 2015eko deialdira aurkeztu ez zirenei. Jarraitu Behin-behineko irakasleentzako bosturtekoen 2015eko ezohiko deialdia lortuta irakurtzen

Sexu askatasun eta aniztasunaren aldeko ekimenak martxan jarriko ditugu lantokietan

Bizi garen jendartearen ispilu dira lantokiak, eta haietan ere, era honetako diskriminazio eta jazarpen egoerak izaten dira. Prekaritatea, lan ezegonkortasunlgtba, lan erreformak, murrizketak jasaten ditugun tokiak dira lantokiak, eta baita gure nortasuna itotzen duten tokiak ere: denak egiten digu presio gure sexu nortasuna ezkutatzeko, horrek dakartzan kalte pertsonal eta sozialekin.
Jarraitu irakurtzen…

Gizarte-kontseilua: esleitu dira 2015eko B eta A tramuak, baina berretsi gabe jarraitzen du 2016ko deialdiak

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Atzo, ekainak 8, Unibasq-ek ebaluazioak igorri zituenetik bi hilabete pasa eta gero gauzatu zen Gizarte-kontseiluan(*) 2015eko deialdiari dagozkien B eta A tramu berrien eta aurrekoen kontsolidazioaren esleipena. Osagarri tramu hauek 2017ko urtarriletik ordainduko dira, deialdiko C tramuak ez bezala, zeinak aurtengo urtarriletik kobratzen ari baikara.
Jarraitu Gizarte-kontseilua: esleitu dira 2015eko B eta A tramuak, baina berretsi gabe jarraitzen du 2016ko deialdiak irakurtzen

UPV/EHUko Garbiketa Kontraten kontzentrazioak

Hitzarmen duin baten aldeko konzentrazioak burutuko dituzte UPV/EHUko eta Hezkuntza saileko garbiketa kontraten langileek UPV/EHUko campus guztietan. UPV/EHUko LABeko sail sindikaletik gure elkartasuna adierazten diegu eta konzentrazioan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.
Ekainaren 8an, goizeko 10:30etan:LIMPIEZA

  • Gasteizen: Letren fakultatean
  • Leioan: Mikel Laboa plazan
  • Donostia: Barriola gelategian

 

AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa

Behin betiko egonkortasuna lortzeko aukera
LABek argi du 2016ko 44 lanpostura mugaturiko Lan Eskaintza Publiko (LEP) hau ez dela nahikoa UPV/EHUn Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak (AZP) bizi duen prekarietatea gainditzeko baina hala ere ezin dugu aukera hau alperrik galtzen utzi, alegia ez LEPa egin gabe utzi ezta alferrikako bideetan murgildu.
Jarraitu AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa irakurtzen

Osagarriak, Gizarte Kontseiluaren zain

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Pasa den asteko Gobernu-kontseiluan onartu ziren irakasle-ikertzaileen banakako osagarrien 2013ko eta 2014ko deialdiak. Deialdi hauek aukera emango diete irakasle-ikertzaile askori 2011 eta 2014 urteen artean egin gabeko deialdien ondorioz izan zituzten galerak partzialki errekuperatzeko. Gogoratu bi deialdi hauek LAB eta STEILAS sindikatuok bultzatutako salaketa judizialaren ondorio zuzena izan direla.
Jarraitu Osagarriak, Gizarte Kontseiluaren zain irakurtzen

Prekarietatearen aurka borrokan jarraitzen dugu

Bilboko kaleetan prekarietateak sortutako egoera hau gainditzeko aukera dagoela erakutsi dugu, langileon aldarrikapenak kalera ateraz. Ez da makala orain arte egin dugun bidea, baina asko dago oraindik egiteko. Hala erakusten du sindikatuaren agendak. Aste osoan zehar hamaika hitzordu ditugu Euskal Herriko txoko guztietan prekarietateari hortzak erakusteko. Gaur, zerbitzu publikoetako langileen mobilizazioak burutuko dira.

Jarraitu Prekarietatearen aurka borrokan jarraitzen dugu irakurtzen

2013/2014, 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetako unibertsitate matrikuletako laguntzak maiatzeko nominarekin batera ordainduko dira

Berriki argitaratu du UPV/EHUko Gerenteak 2013/2014, 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetako unibertsitate matrikulak direla eta, ordaintzeke geratu ziren laguntzak ordaintzeko erabakia (lehenengo bi ikasturteen kasuan) eta oraingo ikasturteari dagozkionak. Jarraitu 2013/2014, 2014/2015 eta 2015/2016 ikasturteetako unibertsitate matrikuletako laguntzak maiatzeko nominarekin batera ordainduko dira irakurtzen