Kategoriaren artxiboa: LAB EHU

Rafa eta euskal preso guztiak etxera!

rafaetxera7 urte bete dira jada polizia nazionala LABeko igarako egoitzan sartu eta Rafa Diez Usabiaga eta Bateragune auziko beste kideak atxilotu zituztenetik. 2009ko urriaren 13an izan zen, egun hartan Estatu espainolak, beste askotan egin duen moduan, gatazkaren konponbiderako proposamei ordezkariak politikoak atxilotuz erantzun zien. Altua izan da atxilotuek ordaindu behar izan duten prezioa. Urteak pasa diren arren Rafak preso jarraitzen du, horregatik, gaur, urriak 13, ozen aldarrikatu dugu LABeko Idazkari Nagusi ohiaren eta gainontzeko presoen askatasuna.
Jarraitu irakurtzen…
Irakurri ere “Bateragune” Rafa Díez Usabiagaren hitzak (El Dueso presondegitik)

Behin behineko irakasle-ikertzaileentzako benetako seiurtekoak exijitzen ditugu

Sorpresaz ikusi dugu Unibertsitateak, bere kabuz, biharko Gobernu Kontseilura eramango duela Unibasqekin sinatu nahi duen hitzarmena behin behineko irakasle-ikertzaileei ikerkuntzako merituak ebaluatu ahal izateko. LAB aspalditik ari da kolektibo honentzako seiurtekoak eskatzeko eskubidea aldarrikatzen. Alde horretatik, berri ona izan da, baina ekimen honek kezkak ere sortu dizkigu.diskriminaziorik ez Jarraitu Behin behineko irakasle-ikertzaileentzako benetako seiurtekoak exijitzen ditugu irakurtzen

LABek babesa erakusten dio Eneko Compains irakasleari jazarpen mediatikoaren aurrean

El Correo egunkariak bere azalean gaur argitaratu duen berri baten arabera “etakide-ohi batek Konstituzio Zuzenbidea irakasten du UPV/EHUn”, barnealdean honakoa azaltzen delarik: “UPV/EHUk etakide izateagatik kondenatutako irakasle bat kontratatu du”. Hain zuzen, Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamendbasque-lives-matter-txikiuaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Saileko Eneko Compains irakasleari buruz ari dira, Konstituzio-Zuzenbidea euskaraz irakasteko kontratatua.
Jarraitu LABek babesa erakusten dio Eneko Compains irakasleari jazarpen mediatikoaren aurrean irakurtzen

Behin behinekoen inguruko Europar Batasuneko Justizia Tribunalaren azken epaiak

Zerbitzu publikoetan dagoen prekarietatea mugatzeko baliatuko dugu Europako jurisprudentzia
UPV/EHUk ere azaleratu beharko ditu bere beharrizan estrukturalak
Gure Zerbitzu Publikoetako langileen artean prekarietate aldagai nagusia lanaren behin-behinekotasuna da. Gai honen inguruan, Europatik heldu diren hainbat epairen berri jaso dugu berriki. LABek epai hau positiboki baloratzen du euskal administrazio gehienetan dagoen behin-behinekotasun tasa altuak ikusita, aldi baterako langileen egoeran honen aplikazioak ekar ditzakeen onurengatik. geure-legea
Jarraitu Behin behinekoen inguruko Europar Batasuneko Justizia Tribunalaren azken epaiak irakurtzen

Martxan da Osagarrien 2016ko Deialdia!

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Gaurko EHAAan argitaratu da osagarrien 2016ko deialdia, eta beraz hilabeteko epea ireki da eskaerak aurkezteko. Nahiz eta beranduegi etorri, albiste ona da, zeren eta hainbat irakasle-ikertzaileri atea irekiko baitzaie ordainsari hauek lehenengo aldiz eskuratzeko, baita ebaluazio berri bat eskatzekoa ere 2015ean kontsolidatzera aurkeztutakoei.
Jarraitu Martxan da Osagarrien 2016ko Deialdia! irakurtzen

Onartu du Gizarte Kontseiluak Osagarrien 2016ko Deialdia

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Hilabeteak zain egon ondoren, osagarrien 2016ko deialdia onartu du Gizarte-Kontseiluak gaur izandako saioan. Hurrengo pausoa EHAOean argitaratzea izango da, irailerako aurreikusten dena, eta ondoren hilabeteko epea irekiko da eskaerak aurkezteko. Berri ona da zalantzarik gabe, lehenengo aldiz aurkezteko aukera irekiko zaielako hainbat irakasle-ikerlariri, baita ebaluazio berri bat eskatzeko ere 2015ean kontsolidatzera aurkeztutakoei.
Jarraitu Onartu du Gizarte Kontseiluak Osagarrien 2016ko Deialdia irakurtzen

Gobernu Kontseiluak AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du

Deialdiei dagozkien oinarrien gutxieneko irizpideei buruzko bermeen Akordioa  ere berretsi du
2016ko uztailaren 7an, Gobernu Kontseiluak, aurtengo Lan Eskaintza Publikoaren deialdiarekin batera, UPV/EHUko AZPren Lan Eskaintza Publikoen oinarri orokor eta espezifikoak lantzeko gutxieneko irizpideei buruzko bermeen Akordioa berretsi du, ia aho batez.
LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek sinaturiko Akordio honek Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalari enplegu finkoa lortzea eragozten zion blokeo egoera bati amaiera ematen dio. Jarraitu Gobernu Kontseiluak AZPren 2016ko Lan Eskaintza Publikoa onartu du irakurtzen

Tutoretzen araudian aldaketak, aukera galdua

Azken gobernu kontseiluan onartu zen tutoretzen araudi berria, aldaketa nabarmenik gabe, atzera bota ondoren LABek aurkeztutako proposamenak (tutoretza telematikoak, tutoretzak egun batean kontzentratzeko aukera kasuistika zabalago batera hedatzea, etab). Gainera, oraindik ere araudiak argitu gabe uzten ditu zenbait alderdi. Aldaketa aipagarrienak honakoak dira:
Jarraitu Tutoretzen araudian aldaketak, aukera galdua irakurtzen