Kategoriaren artxiboa: Mobilizazioa

Kontzentrazioa: Militarismorik gabeko UPV/EHU baten alde

Uztailaren 6-7an, Horizonte Elcano ekimenean Bilboko Ingeniaritza Eskolak eta UPV/EHUko Saltillo belaontziak parte hartuko dute, Armada espainiarraren alboan. Parte-hartze hau zein UPV/EHUk militarismo eta armagintzarekiko daukan kolaborazioa salatzeko kontzentrazio bat burutuko dugu uztailaren 3an, asteazkena, 13:00etan Bilboko Ingeniaritza Eskolaren aurrean, Torres Quevedo enparantzan. Mezu honekin batera kontzentrazioaren kartela daukazu. Animatu etortzera eta deialdia zabaltzera.

Gasteizko Gobernuak Mahai Orokorra propagandarako eta bere intereserako erabili nahi badu, ez diogu zilegitasunik emango

Lakuan egindako elkarretaratzea, Mahai Orokorraren bilera egin aurretik

LABek ez du Gobernuaren propaganda estrategian parte hartuko. Gobernuak mahai orokorra bere intereserako erabili nahi badu, guk ez diogu marko horri zilegitasuna emango. Horregatik altxatu gara gaur mahaitik. Ondorengo egunetan jakingo dugu zein den Gobernuaren benetako nahia eta horren araberako erabakiak hartuko ditugu.

Jarraitu Gasteizko Gobernuak Mahai Orokorra propagandarako eta bere intereserako erabili nahi badu, ez diogu zilegitasunik emango irakurtzen

UPV/EHU, moztu kolaborazioa militarismoarekin

Horizonte Elcano ekimenean Armadaren alboan UPV/EHUren parte-hartzearen harira UPV/EHUko langile talde batek eskutitz hau prestatu du eta atxikimenduak jasotzen ari da UPV/EHUko langileen artean, ekainaren amaieran eskutitza eta atxikimendu zerrenda publiko egiteko. Eskaerari atxikimendua emateko moztukolaborazioa@gmail.com helbidera idatzi behar da, izen-abizenak, kolektiboa (IRI / AZP) eta zentroa seinalatuz.

LAB, Steilas eta ELA sindikatuen UPV/EHUko sekzio sindikaletatik sostengua eman nahi diogu eskaera honi eta animatu nahi dugu UPV/EHUko langileak eskaera honi atxikimendua ematera.

Debekuen gainetik, Maiatzaren Lehenean Iruñeko kaleak masiboki hartzeko deia egiten dugu

Prentsaurrekoa egin dugu Iruñean, Maiatzaren Lehenean egingo ditugun mobilizazio eta ekimenak aurkezteko, Iruñea eta Baionan egingo ditugunak. Imanol Karrera Nafarroako eledunak eta Maider Jauregi komunikazio idazkariak hartu dute parte bertan. Imanol Karrerak azaldu du 12:00etan egingo dugula Hego Euskal Herriko mobilizazioa, eta ekitaldia Iruñeko Gaztelu Plazan izango dela. Nafarroan dagoen Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak LABen sei manifestaziotik hiru debekatu ditu, orden eta bake publikoa zapuztu, ondasun eta pertsonen integritatea arriskuan jarri eta bizikidetza normal garatzea eragotziko dugula argudiatuz. Ez dugu M1 despolitizatu eta folklorikoa onartzen, ezta onartuko ere. Hori dela eta, masiboki kalera ateratzeko deia egin dugu.

Jarraitu Debekuen gainetik, Maiatzaren Lehenean Iruñeko kaleak masiboki hartzeko deia egiten dugu irakurtzen

MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI!

Duela urtebete, Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu ondoren, berton bizi garen emakumeok* kalera irten ginen eta planto egin genuen egunero eta bizitzaren arlo guztietan pairatzen dugun egiturazko bazterkeriaren aurrean. Indarkeria matxista, arrazakeria instituzionala, lan esplotazioa, zaintza erdigunean jarriko duten bizi proiektuak garatzeko ezintasuna, kontsumo basatia, heziketa diziplinatzailea, berriro ere genero rolen inposaketa… Jarraitu MARTXOAK 8: KAPITALA HAUTSI, BIZITZARI EUTSI! irakurtzen

“Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu

Abenduan Nazio Batzarrak eztabaidatu eta onartutako Testuinguruaren azterketan zehazten zuen moduan, presoa eta iheslariak etxera ekratzeko borroka indartzea izango da LABen lehentasunetako bat datozen hilabeteetan.
Horrela, LABek dei egiten langileei datorren urtarrilaren 12an eta “Orain presoak” lemarekin Bilbon eta Baionan deitutako mobilizazioetan parte hartzera. Batzorde Exekutiboko ordezkaritza bana bidaliko du LABek bakoitzera, Garbiñe Aranburu Igor Arroyo Bilbon izango dira, eta Eñaut Aramendi eta Aiora Imaz Baionan.
Jarraitu “Orain presoak” lelopean egingo diren manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dugu irakurtzen

Eusko Jaurlaritza: UPV/EHU ez ito!

Krisialdia igaro omen da, agintari politikoen ahotan. Langabezia-tasak beheraka egin badu ere, langile berrien lan baldintzak modu lotsagarrian suntsitu direlako izan da, eta beste langile askok lana bilatzeari uko egin diotelako. Galdetu gazteei.
Bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoak aurrera jarraitzen du, eta horren adibide, Jaurlaritzak 2019rako prestatu duen aurrekontu proiektua. Cristina Uriarte Hezkuntzako Sailburuaren esanetan, ez da errealista EHUk Jaurlaritzari eskatzea krisiaren aurreko diru ekarpen berdina. Zergatik? Guk kontrakoa uste dugu, izan ere, Jarraitu Eusko Jaurlaritza: UPV/EHU ez ito! irakurtzen

Azaroak 25: Epaitegietan emakumeontzat Justiziarik ez!

Azaroaren 23an, ostiralarekin, egingo ditugu mobilizazioak, “Epaitegietan emakumeontzat Justiziarik ez ¡No a este sistema que nos maltrata!” leloarekin. Hala, epaitegietan mobilizatuko gara ostiralean, eta, igandean, mugimendu feministaren deialdiekin egingo dugu bat. Hauek dira sindikatuak 23rako deitutako protestak, epaitegietan: Bilbon, 10:30ean; eta Donostian, Gasteizen eta Iruñean, 11:00etan.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Epaitegien egoera jasotzen duen txosten bat osatu du LABek egoeraren diagnostikoa ez ezik, hutsuneak konpontzeko proposamenak ere planteatzen dituena.
Jarraitu Azaroak 25: Epaitegietan emakumeontzat Justiziarik ez! irakurtzen