Kategoriaren artxiboa: Mobilizazioa

“Berrargitaratu” da 2017ko osagarrien deialdia

Gaur, hilak 5, “berrargitaratu” da EHAAn 2017ko osagarrien deialdia, A, B eta UET ez-doktoreen tarteak esleitzeko. Hilabeteko epea dago eskaerak egiteko, bihar zenbatzen hasita, eta Unibasq-eko web-gunera jo beharko duzue horretarako. Ez ahaztu Protokolo berri bat dagoela indarrean tarte hauek ebaluatzeko, baina 2017ko “jatorrizko” deialdian eskaera egin bazenuen, aurrekoa aukeratu ahal izango duzula.
Jarraitu “Berrargitaratu” da 2017ko osagarrien deialdia irakurtzen

Behin-behineko langileentzat egonkortasuna, iruzurrik ez!!

2018ko LEPa: LAB, STEILAS,  CCOO eta ELA sindikatuen komunikatua ∼ 3 Campusetan konzentratzera deitzen dugu

Urriaren 11n egin genuen UPV/EHUko sindikatu eta Administrazioaren arteko lehen bilera 2018ko Lan Eskaintza Publikoaz (LEP) jarduteko.
Bilera horretan lau sindikatuok adierazi genuen ez genuela onartzen UPV/EHUren Gerentziak bidalitako 2018ko deialdi berrian 38 lanpostu ateratzea, 2016ko eta 2017ko deialdiek edukiko dituzten bermeak eduki barik. Egonkortasun Akordio berria aldarrikatu genuen edo, egon ezean, lanpostua lortuko ez luketen langile bakanen birkokatzea. Eta Administrazioak ez bazuen ez bata ez bestea onartzen, 2018ko deialdia atzeratzea 2019/2020 urteetara. Jarraitu Behin-behineko langileentzat egonkortasuna, iruzurrik ez!! irakurtzen

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

LAB, ELA, UGT, STEILAS, ESK, Etxaide, Hiru eta EHNE sindikatuok , “Orain Presoak” giza ekimenaren harira larunbaterako antolatutako ekitaldia eta manifestazioarekin bat egin dugu.
Hauxe da sindikatuok sinatutako adierazpena:
Hemen gauden zortzi sindikatuok Foro Sozial iraunkorraren ekimenez elkartu gara eta preso dauden pertsonak txertatzeko auziari buruzko amankomuneko irakurketa egin nahi dugu.
Jarraitu "Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu irakurtzen

Elkarretaratzea: gure soldaten defentsan: osagarriak urtero eta garaiz!

Irakasle-ikertzaileen soldaten defentsan, osagarrien deialdiak urtero deitu eta ordaintzeko exijitu dugu berriz ere, 2017ko osagarrien A-B tarteak eskatzeko deialdia onartzeko Gizarte Kontseiluak egindako bilkuraren aurrean.
Osagarrien deialdiak urtero egin behar dira, garaiz, eta modu argian, hori baita UPV/EHUko irakasleon soldatak osatu eta parekatzeko bide bakarra orain dagoen legeriaren arabera. Urtean bertan esleitu behar dira hurrengo urtarriletik aurrera ebaluazio positiboei dagozkien tramuak kobratu ahal izateko. Eta ez dugu onartzen Eusko Jaurlaritzak gure kontura dirua aurreztea, UPV/EHUko Gobernu Batzordea eta Gizarte Kontseilua konplize izanda.
Horren aurrean guk ozen eta irmo diogu: Gure soldaten defentsan: osagarriak urtero eta garaiz!

Langileon egonkortasuna eta beharrezko finantzaketa, orain!

LAB kontzentratu da Ikasturte hasierako ekitaldian
2018/19 ikasturteko hasiera-ekitaldi honetan, LABek bere gogoeta azaldu nahi du UPV/EHUn egun dauden arazo nagusien aurrean:

  • UPV/EHUko langileriaren zati handiak behin-behineko egoeran jarraitzen du bere zerbitzuak unibertsitatean urte luzez eman ondoren. Administrazio eta Zerbitzuetako (AZP) langile askok iraunkortasunaren zain segitzen dugu, iruzur laboralaren politika baten ondorioz. Izan ere, kolektibo honetan behin-behinekotasuna % 60tik gorakoa da, Jaurlaritza, Estatuko gobernua eta unibertsitateko agintarien utzikeriaren erakusle. Estatu mailan, ikasleko eta irakasleko AZP ratio baxuena duen unibertsitatea da UPV/EHU, eta hala ere Jaurlaritzak behin behineko egiturekin erantzun nahi die unibertsitateak dituen behar estrukturalei.
  • Beste aldetik, irakasle eta ikertzaile gazteek modu berezian pairatzen dute prekarietatea, eta promozioa zein egonkortzeko bideak oztopoz beterik izaten jarraitzen du. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ez du borondaterik erakutsi aldi baterako irakasle eta ikertzaileen diskriminazioarekin amaitzeko beharrezko urratsak emateko, langileak bide judizialetara jotzera behartuz, irakaskuntza eta ikerketa merituak kontuan hartzeko kasu.
  • Euskalduntzeari dagokionez, II. planean jasotako helburu asko betetzeke geratu dira, eta ez guztiak kanpoko eragileek bultzatuta, barruko agintarien borondate ezagatik baizik. Ondorioz, euskarazko zerbitzua ematea eta euskaraz ikastea ez dago guztiz bermatua.
  • Unibertsitate publiko batek jendarteari eskaini behar dion zerbitzua ondo bermatzeko UPV/EHUk jasotzen duen finantzaketa ez da nahikoa. Oraindik ez da berreskuratu 2012ko aurrekontuen kopurua eta UPV/EHU urtero ziurgabetasunean mugitzen da aurrekontuei dagokienez.

Lehiakortasun hutsari eta nazioarteko ranking-ei erabateko garrantzia eman baino, LABen iritziz, ezinbestekoa da ikasleen beharrei eta langileen lan-baldintzei eta bizi-proiektuei garrantzia ematea eta UPV/EHUk bete beharko lituzkeen funtzio guztiei erantzuteko beharrezko finantzaketa bermatzea unibertsitate publiko, euskaldun, parte-hartzaile eta parekideago baten alde urrats sendoak eman ditzan.
Langileon egonkortasuna orain!
Lan-baldintza duinak guztiontzat!
UPV/EHUren beharrezko finantzaketa bermatu!

Bihar, uztailaren 10ean, lanuztea eta konzentrazio deialdiak langilearen heriotzaren aurrean

Pasa den ostiralean, uztailaren 6an, Bilboko Ingeniaritza Eskolan maiatzaren 21ean istripua izan zuen langilearen heriotza jakinarazi zitzaigun. UV/EHUn ordezkaritza dugun sindikatuok, unibertsitateko langileek bizitza galtzerainoko istripuak gertatzen jarraitzea salatzen dugu. Jarraitu Bihar, uztailaren 10ean, lanuztea eta konzentrazio deialdiak langilearen heriotzaren aurrean irakurtzen

Gure Esku Dagoren igandeko giza-katean parte hartzera deitzen dugu

Gure Esku Dagok giza katea egingo du, ekainaren 10ean igandean Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotuz, “Eman eskua etorkiZUnari” lemarekin.
LABen ordezkaritza zabal batek parte hartuko du deialdian eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusia Donostian izango da. Era berean, LABek dei egiten die langileei ekimenean parte hartu eta erabakitzeko eskubidearen aldeko borrokan inplikatzeko.
Jarraitu Gure Esku Dagoren igandeko giza-katean parte hartzera deitzen dugu irakurtzen

Mobilizazioa Bilbon: kalitateko zerbitzu publikoak, lan baldintza duinak

LABek kalitateko zerbitzu publikoen eta lan baldintza duinen aldeko mobilazazioa egingo du bihar, maiatzak 7, osteguna, Bilbon, goizeko 10:45ean Plaza Eliptikotik hasita EAJ/PNVren egoitza nagusi Sabin Etxeraino egingo dena.

Enplegua

Langileok eta jendarteak kalitateko zerbitzu publikoak behar eta nahi ditugu. Nahiko langile egoteak eta lan baldintzak kalitatekoak izateak eragin zuzena dute.
Murrizketak ezartzen dituzten alderdiek eskubideak negozio bezala ikusten dute. Lan baldintzak kaskartu, enplegua suntsitu eta kudeaketa publikoa mespresatzen dute zerbitzu publikoak priatizatzeko.
Eremu soziosanitarioan, osasunean, ikastetxeetan… arreta ratioak benetako beharretara egokitu behar dira, enplegua sortzeko. Jarraitu Mobilizazioa Bilbon: kalitateko zerbitzu publikoak, lan baldintza duinak irakurtzen

Estatalizazioaren aurkako Lanuztea eta Kontzentrazioak

Maiatzaren 30erako lanuzteak deitu ditugu Hego Euskal Herrian, hitzarmenen estatalizazioaren aurka eta Lan Harremanen eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren defentsan. Hain zuzen ere, mobilizazio orokorra egiteko eguna izango da, eta, langileen parte hartzea ahalbidetzeko, bi orduko lanuzteak egingo ditugu.
UPV/EHUn deitutako kontzentrazioak:
Donostian: 12:30etatik 13:00etara Santamaria liburutegiaren aurrean
Gasteizen: 12:15etatik 12:45etara Errektoreordetzaren aurrean (13:00etan Correos-en)
Leioan: 12:30etatik 13:00etara Mikel Laboa Plazan
Bilbon: 11:00etatik 11:30etara Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Kale nagusia 85) (Irakaskuntza eta Jaurlaritzakoekin batera)

LABek doktore aurreko ikertzaileen mobilizazioekin bat egiten du

Doktore aurreko ikertzaileen asanbladak bihar, maiatzaren 10ean 11:30etan, deitutako kontzentrazioekin bat egiten du LABek.

  • LEIOAN Liburutegi Nagusiko sarreran
  • DONOSTIAN Aulariopean
  • GASTEIZEN Elurreta Eraikinean

LABen ustez ikertzaileen prekarietate egoerari aurre egin behar zaio, ez bakarrik doktore aurreko ikertzaileen kasuan, baizik eta behin behineko ikertzaile guztien  kasuan ere. LABek, bihartik aurrera hasiko diren negoziazioetan, ikertzaile kolektibo guztiei lan-baldintza duinak lortzeko lan egingo du.