Kategoriaren artxiboa: Mobilizazioa

#EzDaAbusuaBortxaketaDa #Niksinestendizut – 12:00etan Mikel Laboa plazan elkarretaratzea

“Manada”ren epaiketaren sententziak argi utzi du justizia patriarkala dela, emakumeon testigantzen sinesgarritasuna kolokan jartzen baitu. Epaiak ez du bortxaketa onartzen, “sexu-abusu jarraitua” baizik, sexu-erasoaren azpian dagoena. Emakumeen kontrako iraina eta gure askatasunaren kontrako erasoa.
Unibertsitate-komunitatea deitzen dugu gaur 12:00etan Mikel Laboa plazan egingo den elkarretaratzera, ebazpen honen aurrean gure amorrua adierazteko.
Era berean, Bilbo, Gasteiz eta Donostian 12:00etan izango diren elkarretaratzeetara hurbiltzeko gonbidapena egiten dugu.
#EzDaAbusuaBortxaketaDa
#Niksinestendizut

M-1: #lanBiziHerriDuina. Burujabetza ezkerretik #M1Duina


Eskualdez eskualde mobilizatuko gara Maiatzaren Lehenean eta aukeratutako leloa “Lan, bizi, herri duina” izan da.
Mobilizazioak
Lan eta bizi duina bermatzea herritar orori. Horixe izan behar luke herri baten eredu ekonomiko eta sozialaren helburu nagusia, baina, IBEX 35-ak eliteen mesedetan agintzen du beti eta kapitalak prekarietatea zabaltzen jarraitzen du gure lanean eta gure bizitzan.
Jarraitu M-1: #lanBiziHerriDuina. Burujabetza ezkerretik #M1Duina irakurtzen

Apirilak 28: lanean bizirik eta osasuntsu, izena duena bada

Hiriburuetan mobilizazioak egingo ditugu apirilaren 27an, Lan Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunaren bezperan.
BILBO 12:30ean Manifestazioa Plaza Zirkularretik
DONOSTIA 11:30ean Bilbao plazatik manifestazioa
GASTEIZ 11:30ean Landatxo Gizarte Etxetik manifestazioa
IRUÑEA 11:00etan Gurutze plazatik manifestazioa
Jarraitu Apirilak 28: lanean bizirik eta osasuntsu, izena duena bada irakurtzen

Presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala Bilbon

Presoen eskubideen aldeko manifestazio nazional batera deitu du Kalera Kalerak, apirilaren 21erako, Bilbon.

Euskal presoen gaia berriro agenda politikora ekartzeko garaia dela nabarmendu du Kalera Kalerak. LAB partaide duen ezker abertzaleko dinamikak agerraldi bat egin du Iruñean, etorriko diren mobilizazioen berri emateko: apirilaren 17an, Kalera Kalerak ekimen politiko bat egingo du Galdakaon, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean; apirilaren 18, 19 eta 20an, ekimenak egingo ditu herriz herri; eta apirilaren 21ean, manifestazio nazional batera deitu du, Bilbon egingo dena (17:30ean, La Casillatik). Gaurko agerraldian, LABeko Nafarroako bokalia Imanol Karrerak hartu du parte, besteren artean.
Jarraitu Presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala Bilbon irakurtzen

Eraso sexistarik ez, bihar kontzentrazioa Bilboko Ingeniaritza Eskolan

UPV/EHUko ikasle batek jasan duen eraso sexista bat salatu eta elkartasuna adierazteko kontzentrazio deialdia egin du San Mameseko Ingeniari Feministak (SIF) taldeak.
LABek ez du onartzen inolako eraso sexistarik eta dei egiten dizuegu bihar, martxoak 27, 14:00etan, G eraikinean egingo den kontzentrazioan parte hartzera.
Bilboko Ingeniaritza Eskolaren SIFek zabaldu duen komunikatua.

Dei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera

LABek bat egiten du pentsioen defentsan dauden deialdiekin, datorren martxoaren 17koak barne. Zentzu honetan, bereziki aipagarria iruditzen zaio sindikatuari Euskal Herriko Pentsionisten Plataformek aurrera eramandako borroka, 1.080 eurotako gutxieneko pentsioen alde, babes eta gizarte segurantza sistema propioaren alde eta pentsioak KPIaren arabera eguneratzearen alde.
Jarraitu Dei egiten dugu pentsio duinen aldeko borroka indartzera irakurtzen

Martxoaren 8ko greba feminista UPV/EHUn: arrakasta eta erresistentziak

Historiko hitza erabiltzeak inoiz zentzua izan badu, dudarik gabe, 2018ko Martxoaren 8an bizi izandako mobilizazio-egunaren harian izan da. LABeko Idazkaritza Feministako kide Zaloa Ibeasen esanetan, greba feministak feminismoaren alde egitea posible eta beharrezkoa dela erakutsi zuen: “Garai berria ireki du Euskal Herrian emakumeentzat eta mugimendu feministarentzat. Emaitzak ikusgarriak izan dira, baina eman dugun urratsaren ondorioak ikusgarriagoak izango dira”.
Jarraitu Martxoaren 8ko greba feminista UPV/EHUn: arrakasta eta erresistentziak irakurtzen

M8rako hainbat baliabide; zalantzei erantzunak, euskarriak, material didaktikoak

M8an, UPV/EHUn ere planto!!

M8aren harira hainbat material eskaini nahi dizkizugu LABetik. Batetik planto edo lan uzteen inguruko informazioa helarazten dizuegu bai eta egun horri begirako hainbat euskarri, ikastetxeetan jartzeko. Bestalde M8a ikasleekin lantzeko hainbat material ere zuen esku jarri nahiko genituzke lerro hauen bitartez.
Jarraitu M8rako hainbat baliabide; zalantzei erantzunak, euskarriak, material didaktikoak irakurtzen

Gure lanak balioa du. Emakumeok* planto! #GrebaFeministarantz

Planto egiteko 7.680 arrazoi baino gehiago

Emakume eta gizonen arteko soldata ezberdintasunei buruzko datuak irakurtzean, soldata arrakala deritzona, pertsona asko harritu egiten da, “lan berdina, soldata berdina” printzipioa betetzen ez dela ikusten dutenean. Gaur egun, ezberdintasun handia dago ordea, lan bati ematen zaion balioA lan hori nork egiten duenaren arabera neurtzen baita, eta ondorioz, horrek ezberdintasunak dakartza soldatetan, aitortza sozialean eta ardura (edota ardura faltan) sozial eta instituzionalean; lan ba-tzuek jendarteari egiten dioten ekarpena gutxietsiz (adibidez, zaintza lanak).
Jarraitu Gure lanak balioa du. Emakumeok* planto! #GrebaFeministarantz irakurtzen

Soldata eta lan baldintza duinak eskatu ditugu EHUko irakasle eta ikertzaileentzat

Soldata eta lan-baldintza duinak irakasle eta ikertzaile guztiontzat, horixe aldarrikatu dugu gaur LAB eta STEILAS sindikatutako ordezkariok Lakuako atarian, Euskadiko Unibertsitate Kontseiluaren eta Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren bilera aurretik. Jarraitu Soldata eta lan baldintza duinak eskatu ditugu EHUko irakasle eta ikertzaileentzat irakurtzen