LAB, Steilas, CCOO, ELA, CGT-LKN: Palestinaren alde eta genozidioaren aurka: PARTE HARTU ASTELEHEN HONETAKO KONTZENTRAZIOETAN!!!

Israelek Palestinan eta, bereziki Gazan, burutzen ari den Genozidioak ez du etenik, nahiz eta geraraztea eskatzen eta Palestinarekiko elkartasuna etengabe erakusten ari diren herritarrak, eragileak eta zenbait instituzio.

Horren adibide argia da Gazara laguntza daraman Ontzidia, zeina asteburu honetan Gazara heltzea espero den. Ildo beretik, pozgarria da EHU ere genozidioaren aurka azaldu izana, eta datorren astelehenean hiru Campusetan elkarretaratzeak deitu izana 11:00etatik 11:30era. LAB, Steilas, CCOO, ELA eta CGT-LKN sindikatuok unibertsitateko komunitate osoa deitzen dugu horietan parte hartzera. Bide batez, hurrengo egunetan antolatuko diren Palestinaren eta Ontzidiaren aldeko ekimenetan parte hartzeko. Era berean, EHUren Errektoretzari eskatzen diogu egin daitezkeen Palestinarekiko elkartasunez eta genozidioaren aurkako ekimenetan parte hartzea bultzatzeko erraztasunak jar ditzala.

KONTZENTRAZIOAK: 2025eko irailaren 29an, 11:00tatik 11:30era, hiru campusetan: Letren Fakultateko sarreran (Gasteizen), Jorge Oteiza plazan, Areto Nagusiaren eskaileren pean (Leioan) eta Miguel Unamuno parkean (Donostian)

Herri palestinarraren kontrako GENOZIDIOA GERARAZI!!   PALESTINA ASKATU!!

LAB – Steilas – CCOO – ELA – CGT-LKN

EHUren TEKAZEL langileok eros-ahalmena berreskuratu behar dugu

Maila baxueneko ordainsariak hobetu behar dira lehentasunez

Azken egun hauetan, TEKAZEL Gerenteordeak sindikatuoi jakinarazi zigun urriko nominan 2024ari da-gokion %0,5eko igoera jasoko dugula. 2024 urteko igoeraren barne zegoen ordaindu gabeko puntu erdia da orain egokituko zaiguna. Hala ere, 2025eko igoeraren zantzurik ez da somatzen inondik ere, urtea bukatzear gaudelarik.

Hala, EHUko TEKAZEL langileek eta, bereziki, ordainsari-maila baxuenetakoek beren soldata eskasekin egiten diote aurre prezio-igoerei.

Jarraitu EHUren TEKAZEL langileok eros-ahalmena berreskuratu behar dugu irakurtzen →

EHUrako finantziazioa egokia eskatzeko inguruko kontzentrazioa eta prentsaurrekoa

Eusko Jaurlaritza,unibertsitate publikoaren beharrezko finantzaketa bermatu! Errektoretza taldea,EHU irmo defendatu!

EHUko ikasturte hasierako ekitaldia baino ordu erdi lehenago LAB, Steilas, ELA, LSB-USO eta CGT-LKN sindikatuek Eusko Jaurlaritzari EHUrako finantziazioa egokia eta EHUko errektoretzari defendatzeko aurrekontuen negoziazioetan EHU irmo eskatzeko kontzentrazioa eta prentsaurrekoa egingo dugu. EHUko finantzaketaren inguruko gure irakurketa eta eskaerak plazaratuko dugu prentsaurrekoan.

EGUNA: 2025ko irailaren 10ean, asteazkena

ORDUA: goizeko 11:00etan

LEKUA: Miguel de Unamuno parkean (Psikologiako kafetegiaren aurrean), EHUko Donostiako Campusean

LELOA: Eusko Jaurlaritza, unibertsitate publikoaren beharrezko finantzaketa bermatu! Errektoretza taldea, EHU irmo defendatu!

ANIMATU!!!

Genozidioa STOP! Ostiralean burrunbak udaletxe guztien aurrean

Palestinar herriaren aurkako genozidioaren aurrean, ezin gara isilik gelditu!

LABek babesa adierazten die Palestinaren aurkako genozidioa salatzeko eta Israelen kontrako berehalako neurriak har daitezen exijitzeko egunotan egingo diren mobilizazioei.

Gernika-Palestina Herri Ekimenak Euskal Herri osoan deituriko burrunbetan parte hartzera dei egiten dugu:

– Irailak 5, ostirala
– 19:00etan
– Udaletxeen aurrean


Animatu zarata egiteko tresnak eta ikurrak eramatera: lapikoak, txilibituak, banderak, zapiak…

??  ENTZUN GAITZATELA!

#GenozidioaSTOP

EHUren TEKAZEL eremuko azken bilerek eman dutena

Idatzi honen bidez, azken asteetan sindikatuek Gerentziarekin izandako bileretan landutako gai ezberdinen berri ematera gatozkizu. Hemen aurkituko duzuna gai garrantzitsuenen laburpen bat besterik ez da, xehetasun gehiagorik nahiko bazenu, gurekin harremanetan jartzeko gonbita luzatzen dizugu.

Funtzionarioen Lekualdatze lehiaketa eta Lan-kontratudunen lanpostu hutsak betetzeko eta langileen sustapenerako prozesuak

Jarraitu EHUren TEKAZEL eremuko azken bilerek eman dutena irakurtzen →

Sailburuaren itxikeriaren aurrean LABek Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Batzordean agerraldia egitea eskatu du

LABen oso kezkatuta gaude Jaurlaritzak EHUrekiko duen utzikeriagatik, horrek ondorio larriak eragiten baititu. Alde batetik, Jaurlaritzak EHUri ematen dion finantzaketa ez nahikoa funtsezko alderdia da. Horrek arazo larriak sortzen ditu beharrezkoa den plantilla osatzeko, langileen lan-baldintza duinak bermatzeko, eraikinak eta instalazioak mantentzeko, sailak eta zerbitzuak ondo hornitzeko, eta, era orokorrean, EAEko unibertsitate publikoak garatzen duen irakaskuntzaren eta ikerketaren kalitatea ziurtatzeko. Egoera hau ez dirudi konponduko denik, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek hainbat aldiz egindako adierazpenetan zalantzan jarri baitu unibertsitate publikoaren finantzaketa 2030erako BPGaren % 1era arte igoko denik, LOSUk ezartzen duen moduan. Bestalde, euskal unibertsitate-sistemaren legea eta hura garatzen zuten dekretuak argi eta garbi zaharkituta zeuden LOSU indarrean sartu baino lehen, eta are zaharkituago daude LOSU onartu zenetik. Gainera, hainbat epai judizialek dekretu horien alderdi batzuk diskriminatzailetzat jo zituzten. Alde horretatik, halaber, sailburuak ez du inolako asmorik erakutsi lege-garapenaren prozesua premiaz hasteko. Oso eroso ikusten zaio unibertsitate publikoaren higadurarekin.

Jarraitu Sailburuaren itxikeriaren aurrean LABek Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Batzordean agerraldia egitea eskatu du irakurtzen →

Finantziazioaren urritasunak eragin larria dauka EHUn

Duela gutxi jakin izan dugu sortzeko bidean zeuden lanpostu berri asko geratu dituela Zuzendaritza taldeak, finantzaketa falta dela eta. Hain zuzen, IRIen errektoreordeak bidalitako mezuan adierazitako datuen arabera, sortzeko prest zeuden 38 laguntzaile doktore eta 19 elkartu plaza ez dira momentuz sortuko, eta 2024ko promozioaren kontura onartuta zeuden 56 oso/katedra plaza eta 2025eko promozioan onartzekoak zirenak ere geldituta geratu dira.

Jarraitu Finantziazioaren urritasunak eragin larria dauka EHUn irakurtzen →

UGTren ekimena: LAB, CCOO eta STEILAS-ek eta Administrazioak sinatutako ordezko irakasleen akordioaren kontra

UGT sindikatuak ordezko irakasleak arduraldi osoan kontratatu ahal izateko akordioaren kontrako ekimena abian jarri du.

EHUn lan egiten dugun gehienok kontziente gara zein egoeratan utzi zituzten ordezko irakasleak USLO indarrean sartu ostean. Izan ere, irakasle baten ordezkapena egiteko arduraldi osoan ordezko irakasleak kontratatzea ezinezkoa zela argudiatuta, aurreko errektoretza taldeak ordezko irakasle berri guztiak partzialean aritzera bideratu zituen. Horri lotuta, EHUko IRIen lan-hitzarmenean jasota dagoen sail bereko arduraldi partzialeko bi kontratuak batzeko aukera bertan behera utzi zuten.

Jarraitu UGTren ekimena: LAB, CCOO eta STEILAS-ek eta Administrazioak sinatutako ordezko irakasleen akordioaren kontra irakurtzen →

Promozioa irakasle-ikertzaile bakoitzak duen eskubidea da

Irakasle eta ikertzaileen Errektoreordeak, maiatzaren 30eko Negoziazio Mahaian aurkeztu zuen IRIen promoziorako proposamena, hots, katedra, oso eta ikerkuntza-irakasle plazak sortzeko prozedurari dagozkion irizpideak. Era berean, ekarpenak bidaltzeko data bat adostu zen bilera horretan. LABeko afiliazioaren artean barne-eztabaida bat izan ondoren, adostutako proposamen bat bidali zen.

Datorren ekainaren 26an deituta gaude gai honen inguruan sindikatuok aurkeztutako proposamenak lantzeko errektoreordearekin.

Promozioa irakasle-ikertzaile bakoitzak duen eskubidea da. Zentzu horretan, promoziorako irizpide gardenak, objektiboak eta zuzenak definitzea oso garrantzitsutzat jotzen dugu.