LAB EHU-(r)en bidalketa guztiak

LABek Formazioko Ikertzaileen mobilizazioekin bat egiten du

Formazioko Ikertzaileen kolektiboak kontratu mota aldatzearen ondorioz jasotako erasoa salatzeko langile hauen Asanbladak (@predocasanblada) martxoaren 15erako deitutako mobilizazio deialdiekin bat egiten du LABek.

  • Mikel Laboa Plazan, Leioan, 11:30etan
  • Gelategian (Barriola eraikina), Ibaeta-Donostian, 12:00etan
  • Elurreta Gelategian, Gasteizen, 11:30etan

LABek gaia azaleratu zuenetik behin eta berriz eskatu dio Unibertsitateari langile hauek sufritutako bidegabekeria ahalik eta lasterren zuzendu behar dela eta, bitartean, UPV/EHUri lan baldintzak mantenduko direla ziurtatzeko bermeak exijitu dizkio.
Baina atzera buelta ez da nahikoa. LABen ustez, arazo honen betiko konponketa etorriko da Eusko Jaurlaritzak Zientzia Legean definitutako ikertzaileen kontratu laboral guztiak arautzetik –ez bakarrik doktoretza aurrekoak–, Irakasle-Ikertzaileen dekretua eguneratuz.  Bide horretan lanean jarraituko dugu.

Formazioko ikertzaileak: Behin betiko konponketaren alde

Aurreko komunikatu batean kritikatzen genuen formazioko ikertzaileen kontratuak abisatu gabe eta atzera eraginarekin aldatuak izan zirela estatuan eta UPV/EHUn. Atzo CRUEk komunikatu batean eskatu zuen formazioko ikertzaileen kontratuetan aplikatutako aldaketak tenporalki bertan behera uztea. LABek egoki ikusten du neurri hau eta kontratu predoktoralak, garatzea aldarrikatzen du, Zientzia Legean definitutakoak, eta berariazko kontratuak egitea formazioko ikertzaileentzako arazoak betiko konpontzeko. Atzera eragina ez zela legezkoa nahiko argi badago ere azkeneko kontratuak praktiketakoak izan dira eta, beraz, aldatu beharko lirateke. LABek exijitzen dio UPV/EHUri aldaketa hauek ahalik eta lasterren egitea eta dagoeneko irakasle-ikertzaileen errektoreordeari eskatu zaio. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak irakasle-ikertzaileen dekretua eguneratu beharko luke, beste gauzen artean, irudi hau EAEn garatzeko.

Martxoak 3: borrokarako eguna


1976ko martxoak 3an Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo eta Bienvenido Pereda Poliziak hil zituen Gasteizen. Urteak pasa arren, Gasteizko langileriaren eta hiritarren aurkako sarraski haren errudunek hor jarraitzen dute zigorgabe. Hau onartezina da, gertatutakoa aitortzea eta memoria kolektiboa eraikitzea ezinbesteko zeregina da. LABek gogoan ditu langile haiek eta haiek hasitako lana bururaino eramateko borrokan jarraitzen dugu. Aurten ere egun osoan zehar hainbat mobilizazio egingo ditugu.

Zer gertatzen ari da Formazioko Ikertzaileen kontratuekin?

Estatu espainoletik Formazioko Ikertzaileen kolektiboarentzako eraso berri bat gauzatzen ari da. Estatuko 2011ko Zientzia Legean kontratazio irudi bat sortu zen tesia egiteko laguntza jasotzen zuten ikertzaileentzako: doktoretza aurreko kontratua (“contrato predoctoral”). Kontratu mota hau ikertzaileek pairatzen zuten egoera prekarioa arintzera zetorren, baina ez zen garatu. Horren ordez, lan eta zerbitzu baterako kontratua (“contrato por obra y servicio”) erabili izan da, estatuko Langileen Estatutuan arautzen dena. Jarraitu Zer gertatzen ari da Formazioko Ikertzaileen kontratuekin? irakurtzen →

Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua:

Azkenaldian Europako sententziek argi utzi dute langile iraunkor eta behin-behinekoen arteko diskriminazioa Europako Zuzentarauen aurkakoa dela eta neurriak hartu behar direla bi kolektibo horien eskubideak parekatzeko. Horren ondorioz, behin-behineko Irakasle-Ikertzaileei dagoeneko aitortu zaie bosturtekoak lortzeko eskubidea UPV/EHUn. Aldiz, seiurtekoak eskatzeko Unibasqek argitaratu duen azken deialdian behin-behinekoak diskriminatuak izan dira berriz ere, Europako Zuzentarauei muzin eginez.
Jarraitu Behin-behineko Irakasle-Ikertzaileentzako seiurtekoak lortzeko borroka judiziala hasi dugu irakurtzen →

Sareren manifestazioan parte hartzeko deia egin dugu

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 14rako, Sarek manifestaziora deitu du Bilbon, “Salatzen dut. Euskal presoak Euskal Herrira. Giza eskubideak, konponbidea eta bakea” lemapean. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da La Casillatik. LABek protestan parte hartuko du, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia buru duen ordezkaritza batekin, eta bertan parte hartzera deitu ditu euskal langileak.
Jarraitu Sareren manifestazioan parte hartzeko deia egin dugu irakurtzen →

Osagarrien deialdiak normaltasunerantz

LAB eta STEILAS sindikatuon komunikatu bateratua
Gaur, abenduak 23, osagarrien 2016ko deialdiko C tramuak esleitzea onetsi du Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak eta, beraz, 2017ko urtarriletik aurrerako eragin ekonomikoa izango dute. Zehazki, 136 irakasle-ikertzailek eskuratuko dute C1 tramua lehen aldiz; 66k, C2 tramua; eta 63k, C tramu biak. Horiekin batera, 2015eko deialdian esleitutako B eta A tramu berriak ere ordaintzen hasiko dira.
Jarraitu Osagarrien deialdiak normaltasunerantz irakurtzen →